Herritarrak kontzientziatzeko kanpainak eta hondakinak birziklatzea errazteko baliabideak eskatu dizkie Ekologistak Martxan plataformak administrazio publikoei, festetan sortu ohi den zabor kantitate handia gutxitzeko. Hala ere, plataformak uste du zaborren kudeaketa sistema aldatu behar dela.
Gizartea
Iurreta agiri batean lehenengoz agertu zenekoa oroitzeko egunak
Duela 950 urteko agiri batean aurkitu dute Iurreta herriaren lehen aipamen idatzia. Donemiliagako monasterioari egindako opari baten harira idatzi zuten herriaren izena, Ihurrieta, 1072an.
Sikateetarako egokitzen
Ur falta eragin du azken hil hauetako sikateak. Busturialdean eta Lea-Artibain jarduera batzuetarako erabiltzea debekatu dute, eta, Busturialdean, edatekoa bermatzeko itsasontziz ekartzea aztertzen ari dira. Zenbait sektore ekonomikotan, gutxiago kontsumitzeko neurriak hartzen hasi dira.
Zezenen itzulera gazi-gozoa Durangora
Zezen plaza ipiniko dute Durangoko sanfaustoetan, bi urteko etenaldiaren ostean. Herriko hiru gaztek aurkeztu zuten eskaera, eta joan den astean onartu zen. Durangaldea Antiespezista udalaren erabakiaren kontra agertu da.
Etxea obra jasangarrien truk
Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak obra txikiak behar dituzten 50 etxe eskainiko ditu alokairuan. Maizterrek aurreratu beharko dute lanotarako dirua. EH Bildu kontra azaldu da.
Bronx kanpalekuan, legerik ez
Nazioarteko 67. Paella Lehiaketa egingo dute domekan Getxoko Aixerrotan. Udalak garbitasuna bermatzeko neurriak ezarri ditu aurten, baina Auzokideok elkarteak ez du uste eraginkorrak direnik.
Zetazeoen erakusleihoa
Beste urte batez, zetazeoak ikusteko irteerak antolatu ditu Santurtziko Baleak taldeak. Aurten, gainera, berrikuntza batekin dator: Plentziako Itsas Estazioak azterketa genetikoak egingo ditu.
Bilbo alde batetik bestera oinez zeharkatzeko bideen sarea ontzen
Hainbat eragilek aurkeztu dute hiri osoan zehar hesirik gabe oinezkoak ibili ahal izateko sarea. Bilbo artikulatzen duten sei ibilbideren inguruko proposamena egin dute.
Natura eta porlana, lehian
Egunotako beroaldiak agerian utzi du ezinbestekoa dela hirietan tenperatura altuei aurre egiteko neurriak hartzea. Sortzen diren espazio berri batzuetan oraindik ere porlana nagusi den arren, Bizkaiko hiri nagusiek berdeguneak hedatzeko planak dituzte: Bilbok, Barakaldok eta Getxok.
Laukizko eskolak eraikin bakarra izatea eskatu du EH Bilduk
Egun bi eraikin ditu herriko eskolak, eta elkarren artean bi kilometroren aldea dago. Auzia Eusko Legebiltzarrera eraman dute.