Bizkaiko sagardogileek uzta "eskasa" izan dute: 89.000 litro edari ekoitzi dituzte, iaz baino 20.000 gutxiago; mingotsagoa da, besteak beste. Txotx garaia abiatzear daude.
Gizartea
Plataforma bat sortu dute Ermuan, saihesbidea burutzea eskatzeko
Eraiki gabe dago oraindik autobidea eta inguruko industrialdeak lotuko dituen errepidea.
Bilboko metropoliaren lurralde plana ez dela baliagarria dio EH Bilduk
Taldeak salatu du planak ez duela gaitasunik egungo erronkei aurre egiteko. 900.000 biztanle inguruko eremuari eragiten dio. EH Bilduk laurogei alegazio aurkeztu dizkio planari.
Sarea ehuntzeko beharra
Barakaldon euskararen ezagutza asko hazi da azken hamarkadetan; batik bat, eskolari esker. Hezkuntzatik kanpo, ordea, euskaldunek aukera gutxi dituzte hizkuntza erabiltzeko. Gaur elkartu egingo dira azpikontraten inguruko ebazpena gaitzesteko, eta hizkuntza eskubideak defendatzeko.
Otsoa itzuli da
Gaur egun otsoa da abeltzaintza estentsiboari erasotzen dion animalia nagusia. Hala, azkenaldian erasoak areagotu egin dira Bizkaian. Hainbat animalia hil ditu Karrantza aldean. Abeltzainek neurriak eta konponbideak eskatzen dituzte lehen sektorea ez desagertzeko. Ekologistek, bestalde, elkarbizitzaren alde egin dute. Eusko Jaurlaritza kudeaketa plan bat prestatzen ari da.
Tranbia Zorrotzaurrera eroateko diseinuaren aurka agertu dira
Bilboko Euskalduna zubitik gertu eraikiko duten zubi batetik sartuko da irlara. Olabeagakoek txarretsi dute eurenean geltokirik ez izatea eta zubia 10-15 metroan egitea.
Santurtzik immigrazioari esker eutsi dio biztanle kopuruari
Udalerriaren errealitatea ezagutzeko datuak biltzen dituen behatoki sozioekonomikoa berritu du udalak. Ezkerraldeko, Bizkaiko eta EAEko egoerarekin alderatzen ditu datuak.
Udak Tourra eta ahaldun berria ekarriko ditu
Aldaketa urtea izango da 2023a, maiatzean udalak eta Batzar Nagusiak berrituko dira eta. Hurrengo foru gobernuak inflazioaren ondorioei aurre egin beharko die. Kulturan, Busturialdea izango da albiste, Omako basoari eta Guggenheimi esker. Kiroletan, txirrindularitza izango da nagusi, Frantziako Tourra dela eta.
Berotegi gasen efektua murriztea du helburu Durangoko Udalak
Energia eta Klima Plana jarri du martxan, eta 2030erako trantsizio energetikoari bide ematea da haren xedea. 1.200 plaka fotovoltaiko berri inguru jarriko ditu udal eraikinetan.
Gabeziez ohartarazi dute Bilboko Udala
Bilboko udal suhiltzaileek azaldu dute zer behar dituzten azpiegitura, prestakuntza eta baliabide arloetan. Salatu dute udalak ez dituela aintzat hartzen haien eskaerak eta iritziak.