Ekonomia

Guztia ez da liskarra izan

Guztia ez da liskarra izan

[URTEKARIA, 2022] Lan gatazka ugariko urtea izan den arren, aurten sektore mailako hainbat lan itun garrantzitsu sinatu dira; batez ere, emakumeak nagusi diren sektoreetan. Besteak beste, bulego garbitzaileena eta kontserba langileena berritu dira.

Gura baino gutxiago

Gura baino gutxiago

Hamasei zentral hidroelektriko daude Bizkaian: handi bat eta hamabost txiki. Kontsumoaren %1 sortzen dute. Ibaien emari txikiagatik, energia ekoizpen hidraulikoak ez du hazteko aukera handirik. Jabeek laguntza eskatu dute.

Merkataritza, gaurkotu ezinean

Merkataritza, gaurkotu ezinean

Azaroko bigarren grebara deitu dituzte merkataritzako langileak gaurko. Urteak daramatzate lan hitzarmena berriztu gabe, erosteko ahalmena galtzen. Ez dute akordiorik lortu, 2019tik patronalarekin negoziatzen dabiltzan arren.

Herritik eta herriarentzat

Herritik eta herriarentzat

Leargi energia berriztagarrien komunitatea sortu dute Lea ibarrean, Goiener taldearen laguntzaz. 90 herritar inguruk osatzen dute, eta "burujabetza energetikoa" lortzea dute helburu.

Bigarren aldian, biogasa

Bigarren aldian, biogasa

Enpresa talde batek biogasa eta ongarria sortzeko proiektua bultzatu nahi du Karrantzan, duela hamahiru urte minda planta bat eraikitzen ibili ziren lekuan. Orain ere, behien minda eta hondakin organikoak erabiliko dituzte.