Uxue Gutierrez Lorenzo
Hirigune zaratatsu eta jendetsuetatik kanpo, irudi bat uzten dute landa guneetako parajeek: han-hemenka sakabanatutako baserriak, mendi gune malkartsuz inguratuta, bakarti bezain isil. Etxaldeko Emakumeak taldeko Maritxu Arroyok azaldu du eremu horietan bizi diren emakumeen egoera bereziki gogorra dela.
Ekonomia
Bizkaira urtero 85.000 turista gehiago erakartzeko plana
Aitziber Laskibar Lizarribar
Begi bistakoa da asko handitu dela turismoa Bizkaian. Bisitarien jomuga nagusi bihurtu diren guneak lepo bete dira azken urteetan, eta hiriburua ere atzerritarrez josi da hainbat sasoitan. Instituzioek kaleratutako datuek berresten dute joera hori: azken lau urteetan %20,1 hazi da turista kopurua Bizkaian, eta ostatu gauak %25,3. Marka guztiak hautsi dira, zalantzarik ez dago. Baina gehiago nahi dute instituzioek.
Bilbobuseko langileek grebara joko dute hilaren 21etik aurrera
Peru Azpillaga Diez
Bilbobuseko langileek abenduan hasitako mobilizazio eta lanuzteei eutsiko diete urtarrilean; gainera, hilaren 21erako akordiorik lortu ezean grebara joko dutela jakinarazi dute. Hala, zaildu egin da beharginen eta autobus zerbitzua kudeatzen duen enpresaren arteko negoziazioa, eta zenbait alderdi eta sindikatuk Bilboko Udalari eskatu diote esku har dezala arazoa konpontzeko. Auzi honetan, ELA, LAB, UGT, CCOO eta USO sindikatuak dira langileen ordezkariak, eta, orain arte, langile guzti-guztiek hartu dute parte egindako mobilizazio eta lanuzteetan.
Postalerako Bilbo
Natalia Salazar Orbe
Industrializazioak eraikitako eredua eraitsi egin dute Bizkaian. Desindustrializazio prozesu sakona bizi du lurraldeak. Bereziki, Bilbok eta haren inguruek. Hiriaren norabidea errotik aldatu da. Eredu berri baten aldeko apustua egin dute. Bigarren sektorea atzean utzita, hirugarren sektorea alfonbra gorriaren gainean sartu da. Ez da izan egun batetik besterako aldaketa, hausnarketa eta estrategia batzuei jarraitu dien prozesua baizik. Hiriburuan, irla bihurtu duten Zorrotzaurre da, agian, aldaketa horren isla nagusia. "Bilboko Manhattan" gisa aurkeztu zuen Juan Mari Aburto alkateak. Baina prozesu horrek hainbat adar ditu, eta hartutako estrategiek ondorioak dituzte herritarrengan. Turismoa erakartzeko programak, ekitaldi handiak hartzeko kanpainak... Denek dute isla eta eragina herritarrengan eta lurraldearen etorkizunean.
Lan trebea gutizia ontzietan
Natalia Salazar Orbe
Hasi nintzenean, aldagelarik ere ez genuen. Ormaza enpresan iltze bat genuen arropak aldatu eta han eskegitzeko. Botak, mantala... Den-dena eraman behar genuen guk etxetik". Aintzane Larrabaster Mendiguren Bermeoko Salicako langilearen hitzak dira.
Bilboko Barcelo eta NH hoteletako langileek hilabete daramate greban
Peru Azpillaga Diez
Txilibituak eta bozinak hartuta, hainbat pertsona goizean goizetik hasten dira zarata egiten Bilboko NH eta Barcelo-Nervion hoteletako atarietan. Bertako langileak dira; hain zuzen ere, egunero gelak garbitzeaz arduratzen direnak. Azaroaren 2an ekin zioten greba mugagabeari: dituzten baldintza kaskarrak salatu eta ostalaritzako hitzarmena ezar diezaietela eskatzeko. ELA sindikatuaren babesarekin abiatu dute lan baldintza duin batzuen aldeko borroka, eta, ia hilabete bat igaro den arren, akordioa lortzetik urrun daude oraindik.
Bizkaibuseko hainbat lineatan lanuzteekin jarraituko dute
Natalia Salazar Orbe
Lanuzteak egingo dituzte datorren astean, berriro ere, Bizkaibuseko hainbat lineatako langileek. Sei egunez egin dituzte lanuzteak, orain arte, Ezkerraldeko, Meatzaldeko, Durangaldeko eta Arratia-Nerboiko lineak kudeatzen dituzten enpresetako langileek.
Herri lanak bultzatuko ditu Bizkaiak, 96 milioi eurorekin
Natalia Salazar Orbe
Bizkaiko Foru Aldundiak inoizko aurrekonturik handiena izango du 2019an. Denera, 1.253,3 milioi euro kudeatuko ditu, aurten baino 58,6 milioi gehiago. Sailez saileko xehetasunak datorren astean aletuko badituzte ere, ildo nagusietako batzuk zehaztu dituzte asteon Unai Rementeria ahaldun nagusiak eta Jose Maria Iruarrizaga Ogasun eta Finantzen diputatuak.
Karrantzako Udala eta Bizkaiko Ur Partzuergoa, akordioa lortu ezinik
Peru Azpillaga
Urteak daramatzate akordioa lortu ezinik Karrantzako Udalak eta Bilbo Bizkaiko Ur Partzuergoak. Bizkaiko beste udalerri batzuk bezala, Karrantza ez dago partzuergoak kudeatzen duen sarearen barruan, eta, egun, udalaren esku dago bai kontsumo uren bai saneamendu sareen gestioa. Horregatik, bai udala eta bai Bizkaiko Diputazioa hitzarmen bat egitearen alde azaldu dira. Alde, baina ez ados; hain zuzen ere, behin partzuergoan sartuta abeltzainek uragatik ordaindu beharko luketen tarifa bilakatu baita hitzarmena egiteko oztopo nagusia.
Produktuak banatzetik mundua konkistatzera
Peru Azpillaga
Aspaldi itzali zen sua meatzaldean. Mutu daude egun mailuak. Keak eta errautsak eskualde berdea estaltzeari utzi diote. Iragan industrial eta meatzariak atzean utzi ditu dozenaka eraikin eta industria pabiloi. Gaur egun, hutsik daude horietako asko. Eskualdea bera bezala, itzaliz joan dira denboraren poderioz. Atzerriko zein bertako enpresari handiek, negozioa itxi, eta, maletak hartuta, aspaldi alde egin zuten. AEBetako Babcock & Wilcox galdara enpresak, adibidez, 60.000 metro karratuko industria pabiloi bat atzean utzita egin zuen alde. Urteak herdoiltzen eman ostean, ordea, arrano buruzuria eskualdera itzuli dela dirudi: kapital amerikarra eraikin zaharra zelatatzen hasia da.