Zaldi, pottoka eta astoen plaza

Zaldi, pottoka eta astoen plaza

​Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Euskal Herriko mendiko arrazako zaldien, pottoken eta Enkarterriko astoen ia 40.000 buru hazten dira 8.600 ustiategitan. «Sektore ekonomiko garrantzitsua da, potentzial handikoa. Okelatarako hazten dira, baina baita kirolerako edo aisialdirako ere. Orain indartsu dago, eta hori erakutsi nahi dugu Zaldialdian», esan du Zaldialdia jaialdia koordinatzaile Osertz Lejarretak. Bihar egingo dute lehen aldiz, Zornotzako Jauregibarriako zelaietan. 09:00etan...

Uribe Kostak mendekotasunak prebenitzeko plana indartu du

Uribe Kostak mendekotasunak prebenitzeko plana indartu du

​Betiko adikzioei eta mendekotasuna sortzen duten substantzia eta jokaera berriei aurre egiteko plan berria adostu dute Uribe Kostako Mankomunitateko udalerriek. Osasuna sustatzeko eta adikzioak prebenitzeko plana izena jarri diote proiektuari, eta 2024-2028ko aldia hartuko du. 2014tik indarrean izan dutena ordezkatuko du.  Lehenengo plana 1997an sortu zuten. «Ordutik egon den aldaketarik nabarmenena izan da osasuna erdigunean jartzea. Osasun arazoak prebenitzeko, eta autokontzeptua, emozioak...

Urtean, 60.000 indaba kilo

Urtean, 60.000 indaba kilo

​Joan den zapatuan, Armintzako San Tomas jaietan eta Barakaldoko Desertu auzoan. Bihar, Arrigorriagako Abusu auzoan. Herenegun, Balmasedako San Severino jaietan. Irailean hasi eta udaberrira arte, etengabe egiten dira putxera lehiaketak han eta hemen. Balmasedako Putxeren Kofradiako Jokin Salaberriren esanetan, urtean hirurehun inguru antolatzen dira. «Batzuetan, berrehun edo hirurehun lehiakidek hartzen dute parte; beste batzuetan, 50 izaten dira. Demagun batezbestekoa lehiaketako...

Gernika, bere indaba faltan

Gernika, bere indaba faltan

​Bizkaiko baserritarrek urteko ekitaldi garrantzitsuetako bat izango dute etzidamu: urriko azken asteleheneko azoka Gernika-Lumon. Dagoeneko prestaketa lanetan dabiltza, euren postuen bueltan elkartuko diren milaka lagunei produkturik onenak eskaintzeko. Preziatua izaten da gazta, eta eguerdi aldera lehiaketa irabazi duena enkantean saldu ohi dute. Erosleek, batez ere, indaba bilatzen dute, hura baita urriko harribitxia. «Beste indaba mota batzuk eroango ditut, baina Gernikako...

Bazkalosteko ebakia

Bazkalosteko ebakia

​Izugarri gustatzen zait kafea. Saiatu izan naiz kaferik gabeko denboraldiren bat egiten iraganean, horrenbeste hartzeak kalte egingo zidalakoan. Barne-korrontearen kontrako saiakera gisa hartzen nuen, joera automatikoa bihur ez zedin. Ez nago ziur, baina esango nuke ez dudala astebete baino gehiago iraun kafe tantarik probatu gabe. Aspaldi da, ordea, horrelako geldialdirik egin ez dudala. Gaur, ia egunero bezala, bazkalosteko logurari aurre egiteko...

Lehentasun bihurtu nahi dute

Lehentasun bihurtu nahi dute

​COVID-19aren pandemiatik hona, «agerikoagoa» da buru osasunaren gaia gizartean, Begoña Rueda Bizkaiko Psikologiaren Elkargoko dekanoaren iritziz: «Gehiago hitz egiten da buru osasunaren inguruan, baina aurreiritziak egon badaude oraindik». Buru osasunaren eta ongizate psikologikoaren inguruko konpromisoa handitzeko asmoz, dekalogo bat aurkeztu du Bizkaiko Psikologia Elkargoak. «Funtsezko neurri eta gomendio batzuk» bildu dituzte hamar puntutan, eta gizarte osoarengan eragitea lortu nahi dute....

«Hutsa berezkoa zaio materiari, une oro dago gure inguruan»

«Hutsa berezkoa zaio materiari, une oro dago gure inguruan»

​Elementu gutxiko konposizioetan mamitzen ditu kontzeptu abstraktuak eta ideia zabalak Fernanda del Barrio argazkilariak (Mexiko Hiria, 1995). Eta, hain justu, sotiltasun horri esker izan da garaile Barakaldoko Baffest emakume argazkilarien jaialdiaren aurtengo aldian, Ensayos para llenar un vacío lanarekin (Hutsa betetzeko saiakerak, 2023). Proiektu horretan, huts forma ezberdinez mintzo diren sekuentziak ondu ditu, metaforetan aberatsa den lengoaia poetiko baten bitartez;...

«Emakumeen nekazaritza eredua haizearen kontrako joera da»

«Emakumeen nekazaritza eredua haizearen kontrako joera da»

​Landa Eremuko Emakumeen Mundu Eguna ospatzeko ekitaldia egin zuen asteartean Bizkaiko Foru Aldundiak, Derion. Neus Monllor (Castalla, Herrialde Katalanak, 1980) Amaterraren fundatzaile eta nekazaritza eta gizarte arloko aholkularia bertan izan zen, Bizkaiko emakume nekazarien egungo kezkak biltzeko asmoz. Besteak beste, landa eremuko «benetako errealitateari» egokitzen zaizkien neurriak behar dituztela azpimarratu du. Horrez gain, aldarrikatu du beharrezkoa dela halako ekitaldiak eta emakume nekazariekiko...

Ilunetik zuri-gorriagora

Ilunetik zuri-gorriagora

​Hasieratik egon dira, gizonekin batera. Egon dira harmailetan, animatzen, futbolaren alde teknikoagoez janzten, San Mames zelaian oihukatzen eta hunkitzen, baita jokatzen ere. Egon direla ukaezina da Bilboko Athletic Museoak inauguratu berri duen erakusketari erreparatuta —Emakumeak Athletic Cluben: itzaletik argira—, berton jaso dituzten argazki zuri-beltzetan agertzen baitira andrazko zaleen uholdeak eta andre jokalarien talde andana bat, eta emakumeenak baitira orain hamarkada...

Bermeoko ezkutuko istorioak, argitara

Bermeoko ezkutuko istorioak, argitara

​Aspalditik ari da Asier Romero Andonegi historialaria sare sozialen bitartez Bermeoko ondare materialaren eta immaterialaren berri ematen. Informazio hori guztia liburu batean ere bildu zuen joan den urtean: Itsosupeteko ondarea: píldoras histórico-etnográficas sobre Bermeo (Octaedro Editorial argitaletxea). Oraingo honetan, baina, aurrez aurre entzuteko aukera egongo da Bermeoko Arrantzaleen Museoan: Bermeoko altxorrak, bitxikeriak, sekretuak eta mitoak ezagutzeko hitzaldia emango du martitzenean,...