Lehen sektorea lehenagotik zegoen krisian Bizkaian, baina pandemiak eta iazko inflazio handiak are gehiago okertu zuten egoera. Horiek horrela, diputazioak elkarlanerako deia egin zien, eta eragileek erantzun dute. Ekoizleak eta sektoreko eragileak ere aspalditik ibili dira foru aldundiaren konpromisoa eskatzen. Beraz, alde bietatik egon da elkarlanerako gogoa, eta hala jaio da Lehen Sektorea Suspertzeko Plana. Bizkaiko ENBA sindikatuko ordezkari eta...
Lehen sektorea indartzeko, urtean 4,9 milioi euro jarriko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak
Joan den otsailean, ehun bat traktorek Bilbo hartu zuten lehen sektorearen egoera salatzeko asmoarekin. Mobilizazioek harrabotsa sortu zuten gizarte osoan, eta Bizkaiko Foru Aldundiarengan ere izan zuen eragina: ENBA eta EHNE nekazaritzako sindikatuekin, Lorra kudeaketa zentroarekin zein sektoreko ehunka eragilerekin batzen hasi zen aldundia. Elkarlan horren ondorioz, Suspertze Plana aurkeztu dute orain: lurraldeko 12.000 ustiategiak laguntzea du helburu. Aldundiak lehen...
Astelehenean hasiko da Bertsolari Gazteen BBK sariketa, Bilbon
«Berrikuntzak izango ditu aurtengo sariketak». Horixe aurreratu du Idoia Anzorandia Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK sariketako antolatzaileak. Izan ere, estreinako aldiz, lehiakideek ez dute eskualdeko bertsolariekin osatu beharko taldea. 30 bertsolari arituko dira kantuan, helburutzat hartuta lurraldeko bertsolari gazteen talderik onena bilakatzea. Astelehenean hasiko da sariketa, Bilboko Urretxindorra ikastolan, eta abenduaren 5ean jokatuko da finala, Zornotzako auditoriumean. Sei taldek parte hartuko...
Euskarak Bilbo behar izan du
«Uste dut salbazioa Bilbon dagoela. Bilbon salbatuko gara, edo ez gara salbatuko». Horixe esan zuen Ramon Saizarbitoria soziologoak eta idazleak 2012. urtean, Argia aldizkarian emandako elkarrizketa batean. Eta, hain zuzen, horixe erakutsi nahi du Bilbo euskararen hiriburua erakusketak ere: hamalau panelen bitartez, euskarak Bilbon izan duen garrantzia nabarmendu nahi izan dute. Erakusketa ibiltaria da, eta Begoñako udaltegian egon ostean, San...
Erreferenteak
Urte nahikotxo pasatu dira nik ahots goran eta harro esan ahal izateko nerabezaroan YouTubeko lesbiana guztien bideoak ikusten nituela. Urte nahikotxo pasatu baitira ahots goran eta harro esateko bollera naizela, baina horrek ez dit inoiz beste aitortzak besteko lotsarik eman. Lotsaz gorde izan dut beti, bere edukiari gehitzen baitzitzaion nahiko frikia zela kontu horiek YouTuben ikustea. Baina, gauzak zelan diren,...
Lotsa gainditzen ari diren aurpegiak
Ingelesez lotsa esan gura du shame hitzak. Adingabeen aurkako abusuen inguruko erakusketa baten izena ere bada, eta Basauriko Ariz dorrean dago ikusgai, azaroaren 20ra arte. Lotsa, norena? «Gizartearena», erantzun du Pepe Godoyk. 2018an bideo bat zabaldu zuen kontatuz umea zela Basauriko Baskonia futbol taldeko entrenatzaileak abusuak egin zizkiola. «Abusatzaileen konplizea den gizartea; abusuen aurrean isilik geratzen dena», zehaztu du. Godoyk dioenez, biktimek...
«Hemen, hildakoen senideak ez dira une oro haren ondoan egoten»
Heriotza saihetsezina da, baina sarri izkin egiten zaio horren inguruan hitz egiteari. Kontrara, naturaltasunez mintzo da gaiaz Manuel Martin Olmeda (Madril, 1986), eta eufemismoetara jo gabe azaltzen du nola tratatzen den gorpu bat, zer aplikatu behar zaion, zer itxi, zer erauzi. Tanatopraktikoa da Martin —hau da, gorpuetan esku hartzen du, haiek kontserbatzeko—, eta tanatopraxiaren inguruko formakuntza ematen du Madrilen, 2013an...
«Kanpora begira bizi gara, besteei ondo egin guran, norbera leher eginda egon arren»
Neke profesionalaren sindromeak jota, gaixotu egin zen 2022an Iratxe Etxebarria kazetaria (Dima, 1979). EITBko zuzendaritza taldean zegoen, eta ardura handiko postu bat zuen. Pilulei eta psikoterapiari esker sendatu da, nagusiki, baina irakurtzeak, idazteak, ibiltzeak eta musikak ere on egin dio. «Tunel beltzean» egon zen garaia oinarri hartuta, 7.300 miligramo eszitalopram liburua kaleratu du. Aitortza kronika moduko bat da, eta bere...
Birziklapena, uste baino grisago
Lea-Artibain, errefusaren edukiontziak zabaldu eta barruan dagoena ikertu dute. Mankomunitatearen hondakinak kudeatzeko plana hurrengo urtean amaituko zaie, eta abagunea aprobetxatu dute euren hondakinei begiratu eta egoerari buruz hausnartzeko, hurrengo plana adostu aurretik. Horretarako, herriz herriko foroak egin dituzte jasangarritasun aholkulari baten laguntzarekin. Prozesu parte hartzailean, edukiontzi grisen barruko datuei erreparatu ostean, ondorioztatu dute sortzen duten errefus guztitik batez beste %20k...
Hizkuntza bat ere sortu zuten
Or mi presenta for ju biskusa eta sagarduna. Hizkuntza arrotz batean idatzitako esaldia dela dirudi aurrekoak, baina arreta handiagoa jarriz gero, argi ikus daiteke euskararen eragina: Bizkotxoa eta sagardoa emango dizkizut esan nahi du. Sasoi batean, euskal baleazaleek islandiarrekin harremanak izateko sortu zuten protohizkuntza edo pidgina da: bi hizkuntzen uztartze moduko bat. Mintzaira hori abiapuntu gisa hartuta, Pidgin erakusketa ondu...