Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo
Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Barakaldoko Agirtza eta Galindo ibai inguruetako gune naturalak lehengoratuko dituzte

Barakaldoko Agirtza eta Galindo ibai inguruetako gune naturalak lehengoratuko dituzte

Ekologistak Martxan taldeak 2020an aurkeztu zuen Barakaldoko ibaiak leheneratzeko plangintza. Horretan oinarrituta, Agirtza eta Galindo erreken arteko ingurua bere onera ekartzeko egitasmoa abian jarri du udalak. Barakaldo Uraren Hiria izena ipini dioten planaren barruan, Gorostizako kiroldegitik Urban Galindoko itsasadarreko bokalera arteko tarte zabalean jardungo dute; besteak beste, Megapark merkataritza gunetik gertu. Oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbide berriak egitea aurreikusi dute, ibaiertzak...

«Neska zein mutil, gero eta gaztetxo gehiago ari da zesta-puntan jokatzen»

«Neska zein mutil, gero eta gaztetxo gehiago ari da zesta-puntan jokatzen»

«Ia hogei urtez zesta-puntako goi mailako pilotarien falta» igarri izan da Euskal Herriko pilotalekuetan, Zigor Etxebarria Enbeita Eraman Jai Alai enpresako arduradunak (Gernika-Lumo, 1978) aitortu duenez. Duela lau urtetik hona, ordea, loraldian dago kirol hori. 2022an jokatu zuten estreinakoz gizonezkoen Winter Series txapelketa, eta urtebete beranduago emakumezkoena. Hain zuzen ere, martxoaren 24an izango da andreen aurtengo finala, baita gizonen banakakoarena ere....

Ospitaleetako larrialdi zerbitzuek «ezinean» dabiltzala salatu dute

Ospitaleetako larrialdi zerbitzuek «ezinean» dabiltzala salatu dute

Bizkaiko ospitaleetan larrialdi zerbitzuak gainezka egiteko zorian daudela salatu dute beharginek. Azken asteetan, Bilboko Basurtuko ospitaleko langileek hainbat protesta egin dituzte, «ezinean» dabiltzala ohartarazteko. Barakaldoko Gurutzetako ospitaleko beharginek ere azaldu dute gaixoak artatzeko zailtasunak dituztela. Gainera, Osakidetzari eta ospitaleotako arduradunei beste aldera begiratzea egotzi diete. Taldeak eta baliabideak hobetzeko eskatu dute langileek. ESK sindikatuko Imanol Rodriguezen esanetan, batez ere faktore...

Belaunaldien arteko harremanez

Belaunaldien arteko harremanez

Zahartzaroa eta hark egungo gizartean dituen ondorioak ikertzeko helburuarekin, Marian Gerrikabeitia kazetari eta zinemagileak ¿A dónde vamos? dokumentala (Nora goaz?) sortu zuen 2019an. Bizkaiko adinekoen Nagusiak elkartearekin batera aritu ziren lanean, eta, hala,  Gerrikabeitiak modua izan zuen adineko jendearekin harreman estuak sortzeko. «Bizitzaren bigarren erdiarekin zerikusia duten gaiak jorratu nituen haiekin, modu sinplean, eta konturatu nintzen ez zegoela horri buruz eztabaidatzeko bestelako eremurik», esan du Gerrikabeitiak....

‘Launtxus’, maite-maite

‘Launtxus’, maite-maite

Duela urtebete edo izango zen. Erloju adimentsu horietako bat oparitu zidaten, pausoak kontatu eta kirol arloko gomendioak emateaz gain, sakelako telefonoko kontaktuak gordetzeko aukera ere bazuena. Hasi nintzen kontaktuetatik erlojura pasatzeko aukeraketa egiten, eta, bukatu nuenean, lau kontaktu nituen. Lau. Eta horietatik bi, gurasoenak. «Lagunak-lagunak, lau bakarrik» dio aipatuko ez dugun batek. Eta momentuan ere hori etorri zitzaidan burura. Baina, ez, launtxus....

Antibiotikoekiko erresistentzia murrizteko, animaliei kalte

Antibiotikoekiko erresistentzia murrizteko, animaliei kalte

Ez da kezka berria: antibiotikoekiko erresistentzia osasun publikoko arazo larria da dagoeneko, sendagaien eraginkortasuna makaldu eta infekzioei aurre egiteko baliabideak murrizten dituelako. Makina bat esku hartze egin da hori saihesteko, eta azkena urte hasieran sartu zen indarrean: Espainiako Gobernuaren 666/2023 Errege Dekretua. Hain justu, arauak albaitaritzako medikamentuen preskripzioari, banaketari eta erabilerari eragiten die. Alabaina, albaitariek ez dute begi onez ikusten:...

Gazteen musikarako talentua indartzeko egonaldi bat antolatu dute

Gazteen musikarako talentua indartzeko egonaldi bat antolatu dute

Bizkaiko gazteen musikarako talentua sustatzeko asmoz, Señeak Bizkaia Rock Kanpusa antolatu du estreinakoz Señeak kultur elkarteak. Apirilaren 21etik 26ra egingo dute, Zornotzako Lauaxeta ikastolan. Lurraldeko 14 eta 17 urte arteko edozein gaztek izango du izena emateko aukera, eta horietatik hogei hautatuko dituzte egonaldirako. Martxoaren 25era arte egongo da zabalik izena emateko epea. «Musikaren munduan bizi garenok ikusten dugu gazteen artean...

«Eskolek eta irakasleek haurren garapenaren zerbitzuan egon behar dute»

«Eskolek eta irakasleek haurren garapenaren zerbitzuan egon behar dute»

Elena Laiz Sasiainek (Bilbo, 1958) liburu bat ondu du berriki Zizurkilgo Mendigain eta Abaltzisketako Txalburu eskoletan abian den 100 lengoaia, 11 esperientzia proiektuaren harira. Laiz Mendigain ikastetxeko irakasle aritu zen 25 urtez. Egitasmoak Francesco Tonucci psikopedagogoaren (Fano, Italia, 1940) hezkuntza proposamena du ardatz. Hezkuntza haurrak ardatz hartuta eraikitzearen aldekoa da Tonucci, eta beharrezkotzat dauka haurrak entzuten ikastea. Hain zuzen, horixe...

«Burua baino fidagarriagoa da gorputza: garbiago dago, eta ez ditu horrenbeste filtro»

«Burua baino fidagarriagoa da gorputza: garbiago dago, eta ez ditu horrenbeste filtro»

Irratiak erakarri zuen Irati Agirreazkuenaga Onaindia (Bilbo, 1986) komunikazioaren mundura. Ikus-entzunezko Komunikazioko gradua ikasi zuen EHUn, eta, orain, irakasle da fakultate horretan. Komunikazioa, baina, sorkuntzaren bidez ere lantzen du: Piszifaktoria Ideien Laborategiko kide da. Hitzaurrea izeneko soinu esperientzia aurkeztu zenuten astelehenean, Bilboko Loraldia festibalean: Interneterako konexioa duen eskuko telefono bat eta aurikularrak hartuta, norbere erabakiek trazatzen duten banakako ibilbidea. Zertan...

Eskamak kendu baino gehiago

Eskamak kendu baino gehiago

«Rafaela de Amezqueta» irakur daiteke, garai hartako grafiarekin idatzita. Rafaela Amezketa Renteria lekeitiarraren sinadura da. Bizkaiko Foru Agiritegian gordeta dagoen 1657ko agiri batetik hartutakoa da: arraina erosteko kontratu batekoa, hain zuzen. Sinaduraren inguruan, dokumentuetan topatu diren beste izen-abizen batzuk ere badaude, denak andreenak: Maria San Juan Goitiz, Maria Perez de Iarza, Maria Albiz, Ana Larrinaga, Marina Amezti eta Ana Unzueta....