Sailkatugabeak

Bizipenak

Zaldibarko Parkeko Hotela mojen etxe gisa ezagutu zen urteetan. Ospitale psikiatrikoan lan egiten zuten emakumeak eta mojak bizi ziren han. Parkeko Hotela Ez Bota herri mugimenduak emakume haietako biren bizipenak bildu ditu bideo batean; horietako bi dira ondorengoak: Carmen Bidaurre (Zaldibarko ospitale psikiatrikoko langile ohia) “Lizarratik [Nafarroa] etorri nintzen, 16 urte nituela, umezurtz geratuta. Hemen...

Liburutegiek duten garrantzia ikusi da pandemian

Iaz, COVID-19aren astinduaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan zuten udako liburutegien egitasmoa. Cristina Arana Gernika-Lumoko kultur etxeko zuzendariaren ustez, pandemiak agerian utzi du liburutegien garrantzia: «Liburutegiak izan ziren zabaldu zituzten lehenengotako zerbitzuak, oso beharrezkotzat jo zituztelako pandemia garaian. Ez ginen jabetzen daukaten garrantziaz. Iaz hau guztia gertatu zenean, orduan bai».

Dantza taldeak

Itxartu Algorta, Getxo. Aurten, pandemiak gizartean sortu dituen emozioak irudikatuko ditu Algortako dantza taldeak, Euskal Herriko dantza eta musika tradizionalen bitartez. Trim The Velvet Ipar Irlanda. Kathy O’Connor koreografoaren zuzendaritzapean, hogei dantzari biltzen ditu taldeak. Beren ibilbidean, Europako hainbat jaialditan jardun dira, eta, horietan, Irlandako dantza tradizionaletan trebezia handia erakutsi dute. Ballet Jammun Senegal. Guztira,...

Juana Bizkarra bekaren deialdia, Getxon

GETXO. Abuztuaren 7ra arte izena eman daiteke arte eszenikoen Juana Bizkarra egonaldi bekaren lehenengo deialdian. Konpainia profesional, sendotu eta sortu berriei zuzenduta dago. Irabazleak 10.000 euro jasoko ditu proiektu eszeniko bat ekoiztu eta muntatzeko.

Erromatar herrixka, birtualki ikusgai

Erromatar herrixka, birtualki ikusgai

FORUA. Berreraikitze birtual baten bidez Foruko erromatar herrixka duela ia 2.000 urteko itxuraz ikusteko aukera egongo da aurten. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ibilbide historikoak programaren parte izango da, eta tableta baten bidez eramango dute bisitaria iraganera.

Euskal Museoa uda ondoren berriztuko dute

BILBO. Antonio Vaillo eta Juan Luis Irigarai buru dituen arkitektura taldeak, Bilboko Euskal Museo berria uda ondoren behin betiko osorik berritzeko proiektua aurkeztu du: proposamen arkitektoniko eta museografiko bat da, eta esperientzien museo berri bat lortu nahi du.

31. jaialdia

Gaurtik domekara bitarte izango da Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiaren 31. ekitaldia. Hiru gunetan eskainiko dituzte ikuskizunak. Edukiera mugatua egongo denez, sarrerak hartu beharko dira ikuskizunak hasi baino bi ordu lehenago. Gaur, uztailak 9 18:30. Mínimo Pésimo. Maximo Optimo. Abaroa jauregiko lorategian. 19:30. Ulterior el viaje. Tiritantes Circo Teatro. Eskolan. 22:00. Flotados. David Moreno Cia...

Musikaireko egitaraua

Gaur Yllana. Maestrisimo. Antzerkia. Bihar Freedonia. Conciencia. Soul-founk. Etzi Pirritx Porrotx eta Marimotots. Amaren intxaurrak. Uztailak 16 Juanma Urriza Boskotea. Hertzainak: Nortasunaren erroak. Jazz. Uztailak 17 Loreak eta Zauriak. Xabier Leteri kantari. Folk. Uztailak 18 Paul San Martin. French session. Blues boogie woogie. Uztailak 23 The Cuban Jazz Syndicate. Latin jazz. Uztailak 24 Petti. Manipulazio...

Eskola txikiak Bizkaian

Atxondoko herri eskola. Arrankudiagako eskola. Areatzako herri eskola. Arratia eskola (Arteaga). Zubialde (Zeberio). Gatikako herri eskola. Lauaxeta eskola txikia (Laukiz). Lemoizko eskola. Turtziozko eskola. Angel Larrena (Artentzales). La Arboleda (Trapagaran). La Baluga (Sopuerta). Ispasterko eskola. Montorre (Gautegiz Arteaga). Urretxindorra (Muxika). Amorotoko eskola. Munitibarko eskola. Manuela Zubizarreta (Etxebarria). Urregarai (Aulesti). Haizeder (Ea). Zaratamoko eskola.

203.000 kilo elikagai banatuko dituzte Bizkaian

Egoera zaurgarrian dauden pertsonen artean, Gurutze Gorriak 203.777 kilo elikagai banatuko ditu hilabete honetan Bizkaian. 13.578 pertsonek jasoko dute laguntza, eta Gurutze Gorriak abian jarri duen Pertsona Behartsuenei Elikagaiak Banatzeko 2021 Programaren lehen fasearen parte izango da. Banatu beharreko elikagaiak oinarrizkoak, askotarikoak, elikagarriak, ez oso galkorrak, garraiatzeko eta biltegiratzeko errazak dira.