Bizipenak

Zaldibarko Parkeko Hotela mojen etxe gisa ezagutu zen urteetan. Ospitale psikiatrikoan lan egiten zuten emakumeak eta mojak bizi ziren han. Parkeko Hotela Ez Bota herri mugimenduak emakume haietako biren bizipenak bildu ditu bideo batean; horietako bi dira ondorengoak:

Carmen Bidaurre (Zaldibarko ospitale psikiatrikoko langile ohia)

“Lizarratik [Nafarroa] etorri nintzen, 16 urte nituela, umezurtz geratuta. Hemen hartu ninduten. Nire etxea izan zen. Zoragarria zen. Erreka bat zegoen, txalupatxoekin. Denok familia handi bat osatzen genuen. 400 gaixo eta 44 laguntzaile geunden, eta 23 moja. Hemen bizi ginen, mojen etxe polit honetan. Oso zoriontsu izan gara. Botako balute, hondamendia izango litzateke. Negar egin dut. Ezin dute hori egin”.

Maria Puy Urbiola (Zaldibarko ospitale psikiatrikoko langile ohia)

“22 urterekin etorri nintzen Zaldibarrera. Oteitzakoa naiz [Nafarroa]. Bost urte eta hiru hilabete egin nituen hemen. Iritsi ginenean, lehenago bainuetxea izan zela erakusten zuten aztarnak zeuden. Izugarri ondo pasatu genuen. Maitasunez begiratzen diogu. Pena da kentzea. Zen moduan ezagutu genuen guk”.