Liburutegiek duten garrantzia ikusi da pandemian

Iaz, COVID-19aren astinduaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan zuten udako liburutegien egitasmoa. Cristina Arana Gernika-Lumoko kultur etxeko zuzendariaren ustez, pandemiak agerian utzi du liburutegien garrantzia: «Liburutegiak izan ziren zabaldu zituzten lehenengotako zerbitzuak, oso beharrezkotzat jo zituztelako pandemia garaian. Ez ginen jabetzen daukaten garrantziaz. Iaz hau guztia gertatu zenean, orduan bai».