Dantza taldeak

Itxartu dantza taldea

Itxartu

Algorta, Getxo. Aurten, pandemiak gizartean sortu dituen emozioak irudikatuko ditu Algortako dantza taldeak, Euskal Herriko dantza eta musika tradizionalen bitartez.

Trim the Velvet

Trim The Velvet

Ipar Irlanda. Kathy O’Connor koreografoaren zuzendaritzapean, hogei dantzari biltzen ditu taldeak. Beren ibilbidean, Europako hainbat jaialditan jardun dira, eta, horietan, Irlandako dantza tradizionaletan trebezia handia erakutsi dute.

Ballet Jammun

Ballet Jammun

Senegal. Guztira, hogei artista bilduko dira Getxoko saioan; Senegalgo etnia guztietako musikari eta dantzari gazteak, hain zuzen ere. Ass Ndiayeren zuzendaritzapean, Mbalax erritmo tradizionaletan oinarritutako dantzak egingo dituzte.