LEMOIZ. 140 autorentzako aparkalekua zabaldu du Lemoizko Udalak Armintzan. Doakoa da, eta herritarrek zein bisitariek erabiltzeko egin dute. Aparkalekuko hogei toki herriko taberna eta jatetxeak hornitzera joaten diren furgoneta eta kamioientzat egoki...
Sailkatugabeak
Serantes mendiko eraikin militarrak, babespean
SANTURTZI. Serantes mendian dauden eraikuntza militarrak babestuko ditu udalak, hiri antolamendurako plan orokorrean sartuta. XIX. mende bukaerako gotorlekuek interes arkitektoniko handia dutela deritzo udalak. Hain zuzen, dorrea, gotorlekua eta bolbo...
Zerbitzu gehiago aurten mankomunitateak
TXORIERRI. Txorierriko Mankomunitateak, iaz baino aurrekontu handiagoa izanik, iragarri du zerbitzu gehiago bere gain hartzeko aukera izango duela. Sondika, Lezama, Zamudio, Derio, Larrabetzu eta Loiu hartzen ditu erakunde horrek, eta 6,46 milioi euro...
Gaueko guardiako farmazia bi kentzea onartu du Eusko Jaurlaritzak
Arratialdean eta Meatzaldean ez daukate gauetan guardiako farmaziarik zabalik. Bizkaiko Farmazialarien Elkargoak urtarrilera arte zabalik egoten ziren 18 botiketatik zortzi ixteko eskatu zion Eusko Jaurlaritzari, baina hark eskaera horietako bi baino ez ditu onartu.
Elena Artetxe Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialeko gobernu batzordeko kidearen esanetan, eurek "berrantolaketa bat" planteatu zuten. Urtea hasi zenetik, Arratiako erabiltzaileentzat Basaurin dago botika finkoa —gainera, Zornotzan ere badago gauez guardiako farmazia bat—, eta Meatzaldekoentzat, Sestaon dago gauetan farmazia finkoa.
Gogora ekarri du, gainera, Arratiako bizilagunek anbulatoriora joateko Zornotzara edo Galdakaora joan behar dutela. "Berdin-berdin mugitu behar dute", esan du. Meatzaldean beste horrenbeste gertatzen dela azaldu du. Hain zuzen, larrialdietako kontsulta bat egiteko Sestaora jo behar dute.
Artetxek iragarri du lanean jarraitzeko asmoa dutela gauetako guardiak egingo dituzten farmaziak hamarrera arte gutxitzeko. Berak botika bat du Markina-Xemeinen. "Hamar botika finko izatea da gure azken helburua", adierazi du, finkoak izanik, "zerbitzuan hobekuntzak" egiten direlako.
Farmazia finkoen onurak
Sendagaien hornikuntzari dagokionez, adierazi du hobeto antolatzeko aukera ematen duela sistema horrek, farmazia txiki batek zailtasunak izan ditzakeelako. Farmazialarien elkargoaren iritziz, modu bat ere bada erabiltzaileek beti argi izan dezaten guardiako farmazia non dagoen, zalantzarik izan gabe. "Gure azken helburua zerbitzu ona ematea eta denetara iristea da", esan du Artetxek.
Gainera, azaldu du eguneroko errealitateari erreparatuta egin dutela gauez guardian dagoen botika kopurua murrizteko eskaera. Hain zuzen, Arratialdean, adibidez, "hiru asteko datuak eskuan hartuta, epe horretan guztian 23:00etatik aurrera hiru zerbitzu besterik ez" zuten egin. "Beraz, dauzkagun zerbitzuak errealitateko beharrizanak baino zabalagoak dira sarri".
Gauez zabalik egongo ziren botiken kopuruak jaisteko asmoaren berri zabaldu zenean, Bizkaiko hainbat herrik protesta egin zuten; tartean ziren Bermeo, Zornotza eta Lekeitio. Izan ere, kontuan izanik larrialdietako zerbitzua 24 orduz dagoela zabalik herriotako anbulatorioetan, ez zitzaien bidezko iruditzen guardiako botikarik ez egotea herrian.
Moldaketak zerbitzuetan
Edozelan ere, Artetxek deritzo informazioa ez zela behar bezala zabaldu. Hain zuzen, jakinarazi du zerbitzuan moldaketa batzuk prestatzekoak zirela murrizketa horiek egiteko. "Errefortzu batzuk jartzen ahaleginduko ginateke. Adibidez, 23:00etara arte egongo lirateke zabalik herri horietako farmaziak", adierazi du. Izan ere, Bizkaiko Farmazialarien Elkargoak emandako datuen arabera, "denbora tarte horretan joaten da jende gehien farmaziara".
Bestalde, gogorarazi beharrekoa iruditu zaio zehaztea guardiako farmaziak larrialdietako zerbitzuetarako baino ez direla erabili behar. "Sarri, edozergatik etortzen zaizkigu gauez. Ezin dezakezu 06:00etan txirrina jo belarrietako tapoi batzuk erosteko", adierazi du. Kexu agertu da: "Ezin dezakegu pentsatu etxe azpian bertan 24 orduz zabalik egongo den botika, harategia edo dena delakoa izango dugunik".
Urtearen bukaeran, beraz, berriz ere eskaera egingo diote Eusko Jaurlaritzari, botika kopurua murrizteko. Baliteke orain arteko farmazien eremuak berriz aztertzea, besteak beste. Dena den, azaldu du oraingoz ez dutela ezer zehaztu.
Euskalduna jauregiak 359.320 euroko superabitagaz amaitu du 2011
Bilboko Euskalduna jauregiak 359.320 euroko superabitarekin amaitu zuen 2011. urtea, Bizkaiko Foru Aldundiak emandako datuen arabera. Urtea "zaila" izan arren datu "on" horiek lortu dituela azaldu du, gainera, aldundiak. Hain zuzen, gogora ekarri dute...
Irtenbidea noiz helduko zain, lanean
Urtarrilaren 14an, ateak itxi zituen Durangoko Erralde hiltegiak. Agindua Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eman zuen, eraikinak gabezia teknikoak zituela argudiatuta. Horrez gain, abereen hilketa lerroan ere egitura akatsak konpondu beharko lituzke Erraldek, Jaurlaritzak jakinarazi duenez.
Hiltegia kudeatzen duen elkarteak, EHNE sindikatuak eta Osasun Saileko ordezkariek bilera egin zuten urtarrilaren 18an. Horren ostean, Erraldeko presidente Mikel Ansotegik konpromisoa hartu zuen hiltegia "aste gutxiren bueltan" irekitzea ekarriko lukeen erreforma plana aurkezteko. Asteon —martitzenean— Jaurlaritzako Nekazaritza Sailarekin batzartu ostean, baikor agertu dira Erraldeko ordezkariak etorkizun hurbilera begira. Hiltegiak, baina, itxita jarraitzen du.
Auzia konpondu bitartean, euren abereak hiltzera Erraldera joaten ziren abeltzainak euren aziendak aurrera eramateko behin behineko konponbideak bilatzen dabiltza. Jose Agirregomezkorta Markina-Xemeingo abeltzaina da, eta argi definitu du aurrerantzean bizi beharko duten egoera: "Kilometro mordoa egin beharko dugu". Abereak hiltegira eramateko denbora tarte askoz handiagoa hartu beharko dutela salatu du. Oraingoz, Oñatiko hiltegira joateko gomendioa eman diete abeltzainei Erraldeko zuzendaritzatik, Durangoko zentroaren lan eredu berbera jarraitzen baitu. Agirregomezkortak azaltzen duenez, irtenbide horrek desabantaila nabarmenak ditu. "Durangora joan-etorria ordu erdian egiten dut; bestera ordu bi ditut, gutxienez".
Borondate kontua
Erralde berriro zabaltzeari dagokionez, Agirregomezkortak ez du arazo teknikoak konpontzea lehentasun gisa aipatzen; negoziazioetan benetako nahia erakustea da, haren ustez, hiltegia irekitzeko gakoa. "Hemen dena da zaila, baina dena da posible. Dena borondateen araberakoa da. Hemen kontua ez da egoera ona dela edo ez dela. Borondate ona badago, zabaldu daiteke, baina orain arte bezala jarraitzen badute, ez dakit nik".
Eusko Jaurlaritzak Erralderen auzian izan duen jarreran kontraesana ikusten du abeltzainak. "Gobernuak egokitze lanak egiteko irtenbide bat eman du, baina Osasun Saila izan da hiltegia itxi duena. Bi jarrerak ez datoz bat. Ez daukate argi egin nahi dutena". Jaurlaritzari sektorean "batere interesik" ez izatea leporatu dio. Krisialdi ekonomikoak arlo guztietan eragindako kaltea onartzen du, baina nabarmendu du alderik makurrena tokatu zaiela nekazari eta abeltzainei. "Sektore guztiak daude gaizki, baina gurea okerren dabilena da. Aurretik ere txarto genbiltzan, baina orain okerrago". Egoerak ez du "inondik inora" gazteak abeltzain izan daitezen errazten, gainera.
Erralde ixtearen faktura, produktoreez gain kontsumitzaileek ere "ordainduko" dutela adierazi du. "Guk ez dugu gehiago kobratuko, kobratu beharko genukeen arren, baina harakinak okela kanpotik ekartzeagatik ordaindu egin beharko du". Horrek produktuaren salneurriak gora egitea ekarriko duela uste du. Ohartarazi duenez "okelaren kalitatea jaitsiko da" aberea hiltzera urrunago eramatearen ondorioz.
Berrizen hiltegi berria egiteko proiektuaz ere mintzatu da. "Orain dela bi urte bukatuta egon beharreko azpiegitura da. Aurreko Jaurlaritzak traba asko ipini zituen". Botere politikoak lehen sektorean interesik ez duela errepikatu du, azkeneko hausnarketa bat plazaratuz: "Behin edo behin euren hutsegiteaz konturatuko dira, baina berandu denean".
Kudeatzailea, kargutik kanpo
Etorkizuna bermatzen lagundu beharreko erabakiak hartzeaz gain, Erraldeko zuzendaritzak Eneko Egibar hiltegiko kudeatzailea kargutik kendu du asteon.Egibarrek bost urte bete ditu zeregin horretan. Bere esanetan, zuzendaritzak hiltegiak dituen gabezien erantzule egin du. "Hasieratik argi zegoen Erraldek ezin zuela egoera horretan lanik egin. Bi urterako hasi ginen hemen eta azkenean hiltegi berria ere ez da eraiki oraindik". Ez du Durangoko hiltegia berriz irekiko denik espero. Gainera, negoziazio guztiak "politikoki" egin direla ohartarazi du, bateko zein besteko teknikariak aintzat hartu gabe.
Udaberrian hastekoak dira Gobela ibaiko lanak, Errekaganeko tartean
Uholdeetako Batzorde Bereziak hartutako erabakiaren arabera, udaberrian hastekoak dira Getxoko Gobela ibaiko lanak, Errekaganeko tartean. Izan ere, Ura ur agentziak tarte horretarako aurkeztutako alternatibetan bigarrena aukeratzea erabaki du batzorde...
Durangon trenbidea lurperatzeko lanak aurten bukatzeko exijitu du EAJk
"Durangarrei ez zaie azalpenik eman. Ez bakarrik udalari, ez eta herritarrei ere", salatu du Aitziber Irigoras Durangoko alkateak (EAJ) herrian trenbidea lurperatzeko Eusko Jaurlaritzak egin beharreko lanen inguruan. "Durangarrok ez dakigu zein izango den lan honen amaiera, noiz bukatuko den, zelan egingo den eta dirurik dagoen edo ez hori burutzeko", adierazi du.
Juan Antonio Arieta-Arainabeña legebiltzarkide jeltzaleak gogorarazi du Iñaki Arriola Garraio sailburuak 2010eko maiatzean esan zuela lanok 2011ko udan bukatuta egongo zirela. Hala, Arieta-Arainabeñaren esanetan, "data eta aurrekontua aspaldi finkatuta zeuden". Horiek hala, atzerapena gehiago ez luzatzeko eskatu du. Orain, 2013ra arteko epea jarri dio Eusko Jaurlaritzak bere buruari, baina legebiltzarkidearen esanetan, nahi izanez gero, posible da aurtengo urtea bukatu aurretik lanak burutzea. Beraz, eskaera hori Eusko Legebiltzarrean bertan egin dutela iragarri du.
EAJren BBBko presidente Andoni Ortuzarrek ere babestu egin du salaketa, eta "Bizkaia garraio arloan zigortu" nahi izana egotzi dio Eusko Jaurlaritzari. Izan ere, Ortuzarren esanetan, Bizkaian hainbat garraiobidetan daude arazoak azkenaldian, eta Bilboko Metroa jarri du horren adibide.
Eusko Jaurlaritzak, berriz, ukatu egin du lanak geldirik daudela. Dagoeneko egin beharrekoaren %74 inguru eginda dagoela ohartarazi du, eta lanak moteldu izanaren arrazoiak ere eman ditu: "Proiektuaren dimentsio berriaren eta konplexutasunaren ondorioz, hainbat eta hainbat zailtasun gainditu behar izan dira. Halaber, une honetan jasaten ari garen egoera ekonomikoak herri administrazio guztietan izan du eragina, eta horren ondorioak nabaritu dira obrak amaitzeko epeetan ere", azaldu du Garraio Sailak.
Aurten lur azpiko geltokiaren lanekin jarraituko dutela iragarri dute, teilatuan batez ere. Horrez gain, Euba-Iurreta zatiko lanekin eta Lebarioko tailerren eta kotxetegien eraikuntzarekin jarraitzeko asmoa agertu dute. Halaber, aurten burutuko dira Traña-Lebario trenbide zatiko beharrak. Hala, Garraio Sailak datorren urteko udaberri bukaeran edo uda hasieran lur azpiko trenbidearen zerbitzua martxan egotea aurreikusten du.
Lur azpiko trenbidearen lanekin batera, Irigorasek beste salaketa bat ere egin du: "Durangon, azkenaldian arazo tekniko handiak daude trenbideko hesiekin", gogorarazi du. Izan ere, maiz igaro da trena hesiak goian zeudela.
Metroa, lurpean
Joan den asteartetik, Bilboko Metroaren trenak lurpetik igarotzen dira Getxon, Maidagan ingurutik. Oraingoz, trenbide bakarra dago prest, eta hori erabiliko dute Plentziarako zein Bilborako noranzkoan doazen trenek. Bigarren trenbidea martxo bukaerarako prest egotea aurreikusten du Bizkaiko Garraio Partzuergoak. Ordura arte, Maidaganeko tunel honetatik trenak motelago igaroko dira. Hala ere, arduradunek adierazi dute ez duela ordutegian eraginik izango. Tunel horri esker, 3.500 metro koadroko gune bat sortuko da, eta eraiki ahal izango da bertan.
Itsasadarreko kaiak konpontzeko lanak hasi dira Bilbon
Bilboko Udalak itsasadarreko kaiak sendotu eta konpontzeko lanak hasi zituen asteartean. Lanok sei hilabete iraungo dute, Ibaizabalek Bizkaiko hiriburuan egiten duen ibilbideko lau gunetan, eta Espainiako Gobernuak emango dituen hamar milioi eurorekin...
Kerik bako tximinien etorkizunari begira
Lana egon badagoela baieztatu dute Inamako langileek behin baino gehiagotan, baina ezin dute lanik egin. Ingurumen lizentziarik ez zuelako, Muxikako Udalak lantegiari jarduteko baimena kendu zion 2011ko urtarrilaren 25ean. Ordutik, okerrera egin duen ...