iritzia-lurraldeak

Denbora galduari gorazarre

Denbora galduari gorazarre

​Bazen behin, gure herri honen inguruotan, emakume bat bi astean behin ile apaindegira joaten zena. Eguenez joaten ei zen, goizean goiz, oraindik armosurik ere probatu barik. Handik irteten zenerako, arratsaldeko hiruretako kanpaiekin batera, ilea horia eta kizkur-kizkurra izaten zuen, eta tripa indabaz beteta. Auskalo zenbat ordainduko ote zion ile apaintzaileari, pentsio erdiko hoteleko besteko zerbitzua...

Despedidea

Despedidea

​Heldu da eguna. Hauxe duzue nire azken zutabea. 2023-2024ko ikasturtea bukatu da, eta ikasle onak bezala (barka nazatela irailerako zerbait utzi dutenek…), merezitako udako oporrak ate joka dauzkat. Kirolarien kasua ere jar nezake adibide gisa, baina ez dakit alderaketa oso egokia den. Futbolean kopa eta ligaren burrunba lausotu den bitartean, beste kirolari batzuk buru-belarri dabiltza;...

Non dago Bilbo?

Non dago Bilbo?

​Desindustralizazioak ekarri zuen hiri eredu berriaren ondorioek oraindik irauten dute Bilbon. Fabriken itxierarekin batera nagusitu zen krisi ekonomikotik ateratzeko, flotagailu baten moduan aurkeztu ziguten turismoaren erronka. Promes bat nagusitu zen: garapen ekonomikoa bizkortuko zuen jarduera berri horrek, galdutako lanpostuak berreskuratu eta biderkatuko zituen, eta hiria nazioarteko mapan kokatuko zuen.  Modu berean, hiriaren urbanismoa eraldatu egin zen....

Arrakastaren gatibu

Arrakastaren gatibu

​Aurreko urtean kale egin eta gero, EHZ festibalean izan nintzen duela bi asteburu, Arberatzen (Nafarroa Beherea). Gauzak egiteko beste modu bat badela erakusten du festibalak, eta horrek egiten du handi. Aspalditik izan dut lotura EHZrekin: boluntario gisa hasieran eta bisitari moduan gaur egun. Festibalak eskaintzen dituen proposamenen artean nik aspaldi egina nuen hautua: Gorka Urbizu zuzenean...

Babesleku klimatikoen ekoiruzurra

Babesleku klimatikoen ekoiruzurra

​Joan den astean, Bilboko Udaleko Ingurumen Sailak babesleku klimatikoen kanpaina aurkeztu zuen. Beste urte batez, geure burua balizko berotik babesteko gomendagarriak izan daitezkeen lekuak aurkeztu dituzte. Horien artean, hainbat motatako eraikinak daude, egoitza instituzionaletatik, museo edo merkatal zentroetaraino.  Eraikin zerrenda horietan ez da agertzen, adibidez, hirian dauden institutu eta eskola publikoetatik batere. 30etik gora izan arren, baliabide falta eta instalazioen berrikuntzarik...

Pride? Ez, ni harro

Pride? Ez, ni harro

​Behin izan naiz Madrilgo Ekainaren 28an, Harrotasun Egunean. Lagun bat asteburu-pasa joatekoa zen, eta harekin joan nintzen. Lehen aldia izan zen, eta azkena. Ezin esan gaizki pasatu nuenik. Jendearekin erraz moldatzen den tipo bat naizela uste dut, are gehiago parrandan murgilduta. Baina ikusitakoa ez nuen batere gustuko izan. Barikuan parrandatxoa bota eta gero, zapatuan manifara joan ginen....

Bilbo, ‘strike city’

Bilbo, ‘strike city’

​Udako oporrak hastear daude, eta, honekin batera, Bilbo turistaz beteko dela aurreikusten da. Modu honetan, dekorazio eta karta berdintsua duten xarmarik gabeko tabernak hasi dira euren barrak pintxoz betetzen, eta ikurrinaren koloreak leit motiv moduan dituzten oroigarrien dendek hasi dituzte euren basque starter pack delakoak prestatzen. Denda eta taberna horien gainean zeuden etxebizitzak pisu turistikoak bilakatu...

Herri bat emakumeena edo

Herri bat emakumeena edo

​Askotan, larregitan, harrapatzen naute egunerokoaren eta errutinaren zurrunbiloek. Egunen joanaz konturatu orduko joaten dira egutegiaren orriak, eta zaila egiten zait denbora horretan guztian ni presente egon naizela sinestea, hezur eta haragi. Horrelako momentuetan, inoiz baino gehiago, goizak estimatzen hasten naiz. Goiz libre bat albiste on bat da; ezer gutxi egiteko badut, are hobea; eta kalera...

Moroak eta bozak

Moroak eta bozak

​Badatoz hauteskundeak berriz ere, eta Europa dugu oraingoan joko zelaia. Urrun gelditzen zaizkigu Estrasburgo, Luxenburgo eta Brusela, Europako Parlamentuak dituen hiru egoitzak. Urrun bezain arrotz, egia esan, gure eguneroko bizitzari eragiten dioten hainbat erabaki bertan hartzen badira ere. Parte hartze baxuko hauteskundeak izaten ohi dira Europakoak, eta ez dute pasio handirik pizten. Uda atarian egoteak...

Bilbo ‘grey capital’

Bilbo ‘grey capital’

​Duela hilabete bat —maiatzaren 2an—, 1.200 pertsonak baino gehiagok Bilboko Zorrotza auzoko kaleak zeharkatu zituzten Sader eta Profersa enpresen leku aldatzea aldarrikatuz. Hondakinen kudeaketa jarduera nagusitzat duten bi lantegi horiek, gauero, Zorrotza inguruko eta ibaiaren beste aldeko auzoetako airea kutsatzen dute. Hori dela eta, Zorrotzan, Altamiran, Masustegin, Olabeagan, Basurtun, Deustuko Erriberan, San Ignazion, Elorrietan eta Deustun...