Kotxea martxan jartzearekin batera piztu zait irratia, soinu banda: «Begire nago, begire…». Bizkaiko kopla zaharrak kantatzen pasatuko dut eguna, kantatzen eta berrasmatzen, entzuten dudana nirekin dantzatzen ez delakoan. «Mari Karmen joskilea, etxe oneko alabea. Egun baten josten ditu fraka ta alkondarea». Etxe oneko alaba naiz neu ere, ez dut hori ukatzeko beharrizanik. Amamak josten zekien, hark amari...
Iritzia
‘Launtxus’, maite-maite
Duela urtebete edo izango zen. Erloju adimentsu horietako bat oparitu zidaten, pausoak kontatu eta kirol arloko gomendioak emateaz gain, sakelako telefonoko kontaktuak gordetzeko aukera ere bazuena. Hasi nintzen kontaktuetatik erlojura pasatzeko aukeraketa egiten, eta, bukatu nuenean, lau kontaktu nituen. Lau. Eta horietatik bi, gurasoenak. «Lagunak-lagunak, lau bakarrik» dio aipatuko ez dugun batek. Eta momentuan ere hori etorri...
Pila-pila, patata tortilla
Hamaika ikusteko jaioak omen gara. Ez dugu oso urrunera joan behar goitik behera harrituko gaituen zerbait deskubritzeko. Esaterako, aurreko igandean jakin nuen Patata tortillaren Nazioarteko Eguna zela. Gure sukaldaritzaren gutizia txiki horren fana naiz, baina uste dut badirela hainbat gauza gehiago merezi dutenak nazioarteko egun bat. Nor naiz ni, baina, egutegiari aurre egiteko. Donald Trump banintz,...
Arrastaka
Lanera bidean kantuan nindoala, institutuko garaietara itzuli naiz gaur, une batez izan bada ere. Mundu berri eta ezberdinetan neukan burua orduan, ez ikasketetan. Lehen Hezkuntza eskola txiki batean egin genuen —lau pertsona inguru, mailako—, eta institutura igarotzea salto izugarria izan zen niretzako. Adin bereko jende piloa ezagutu nuen bat-batean eta, onerako edo txarrerako, aldaketa handiko...
Garaiz heltzea
Otsailaren 6a. Aspaldi iragarrita zegoen data. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak Confebask patronalarekin bildu ziren Lan Harremanen Kontseiluak Bilbon duen egoitzan. Hizketagaia aspaldi planteatu zuten sindikatuek: Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako lurraldeetan lanbide arteko gutxieneko soldata propioa adostea, egun indarrean dagoena baino altuagoa. Patronalak, ordea, uko egin zion negoziatzeari, argudiatuta «sektore bakoitzeko hitzarmenek jada zehazten» dutela...
Jolastu nahi?
Ongi etorriak Gizartea deituriko jolas parkera. Interkonexio elektrikoaren beldurrezko trena, etxebizitzarako sarbidearen tonbola, erretiroaren 3D simulagailua eta, erdian, erruleta bat. Zure bizitzaren norabidea markatzeko errusiar erruleta. Jolastu nahi? Biribil honek biztanle beste kutxatila ditu, eta, duten kolorearen eta tamainaren arabera, bizitza bat edo beste egokituko zaizu. Tamaina handienekoak dira pribilegio gehien duten etxetxoak, eta kolore...
Aro baten amaiera
Moskun, 1991n, ordura arteko dena amaitu zela jakin omen zuten lehen McDonald’sa zabaldu orduko. Kilometroko ilarak izan zituzten, Plaza Gorritik kilometro eskasera. Nago gure herrian ere nabarituko dugula noiz amaituko den dena, gaztetxe bateko plantxan egindako azken ogitarteko hotza jaten dugunean. Ez dakit azaltzen bien artean zein den lotura zuzena, baina bataila galduen klubeko kide...
Pailazoak eta zirkuak
«Pailazoa jauregira sartzen denean ez da errege bihurtzen. Jauregia zirku bihurtzen da». Donald Trumpek kargua hartu eta hurrengo egunean irakurri nion lagun bati Turkiako esaera zahar hori sare sozialetan. Betidanik liluratu nau nola biltzen duten esaera zaharrek herriaren jakinduria horrelako dosi txikietan. Hasiera batean zirku hitza baino ez zitzaidan bururatu Trumpen jarraitzaileen performanceak deskribatzeko. Zirku...
Errepideak
Begiak itxi eta arnastea nahikoa da ohartzeko aukera anitz dagoela gure eskura une oro; denborarekin batera etengabe irekitzen eta ixten zaizkigun ateak daudela. Sentsazio polita da, baina estresa ere eragin dezake, ate bat zeharkatzeak beste batzuk atzean uztea dakarrelako. Sarritan pentsatu dut ikaragarria litzatekeela bikoizteko ahalmena eskuratzea, geure buruaren kopia berdin-berdina dena sortu eta aldi...
Tuper bat
Zopa ekarri dizut». Edo, azkar sendatzea nahi dut. Gripeak jota dago Euskal Herri erdia, eta etxeko besaulkiak zu ez irenstearekin nahikoa duzunean, salda beroa ekarriko dizun norbait hurbil izatea garrantzitsua da. Litro bete zaintza da beharrezkoa, geroz eta ahulagoa den osasungintza publikoak gainezka egin eta gaztea eta patologiarik gabea bazara. Gaixotzen garenean bakarrik gogoratzen bagara Osakidetzaz,...