Baimen Ezarpenak Gorde

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenen cookie-fitxategiak erabiltzen ditu. Zure esperientzia eta zerbitzuak hobetzeko asmoz, cookie teknologiaz baliatzen gara. Ohar hau onartuz gero, teknologia hori erabiltzeko baimen esplizitua ematen diguzu.

Beti Aktibo
Webgunearen oinarrizko funtzionalitatea ahalbidetzen dute; erabiltzaileen saioa hasiera, kontuaren kudeaketa eta abar. Webgunea ezin da behar bezala erabili hauek gabe.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere edukia sare-sozialetan partekatzeko, fedback-a jasotzeko edota bestelako hirugarren batzuren funtzionalitateak erabiltzeko.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen diote webguneari bere itxura edo funtzionamendua aldarazten duen informazioa gogoratzeko; adibidez, gogokoa duzun hizkuntza edo zer eskualdetan zauden.

Ez dago cookie-rik.

Aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

Ez dago cookie-rik.

Elkarrizketa

«Bizkaiko emakume sortzaile guztiekin datu base bat osatu nahi dugu»

«Bizkaiko emakume sortzaile guztiekin datu base bat osatu nahi dugu»

​Ertzetan dauden emakumeak erdigunera eramateko helburuarekin, Getxoko Emakume Sortzaileen Topaketa egingo dute bihar, Muxikebarri aretoan. Hamaika diziplinatako hogei emakumezko sortzaile batuko ditu egun osoko egitarauak. Itxaso Paya aktore eta sortzaileak (Getxo, 1988), kasurako, Getxoko Emakume Sortzaileak ezagutu izeneko elkarrizketa zikloa eta ondorengo mahai ingurua gidatuko ditu. Sarrera doakoa izango da, eta streaming bidez ere ikusi...

«Energia komunitateak guztiei egiten die onura, kontsumitu gabe ere»

«Energia komunitateak guztiei egiten die onura, kontsumitu gabe ere»

​Bizkaian, ugaritzen ari dira energia komunitateak: dagoeneko, halakoak daude Larrabetzun, Diman, Urduñan eta Bermeon, besteak beste. Eta litekeena da Durango batzea zerrenda horretara. Trantsizio Energetikorako Durangoko Herritar Taldeak antolatuta, asteazkenean hitzaldi informatibo bat eman zuten herrian Errenteriako (Gipuzkoa) energia komunitateko kide Jose Mitxelenak eta Goiener kooperatibako kide Leire Ugartek —halaber, kooperatibak energia komunitateen inguruko informazioa...

«Kanpora begira bizi gara, besteei ondo egin guran, norbera leher eginda egon arren»

«Kanpora begira bizi gara, besteei ondo egin guran, norbera leher eginda egon arren»

​Neke profesionalaren sindromeak jota, gaixotu egin zen 2022an Iratxe Etxebarria kazetaria (Dima, 1979). EITBko zuzendaritza taldean zegoen, eta ardura handiko postu bat zuen. Pilulei eta psikoterapiari esker sendatu da, nagusiki, baina irakurtzeak, idazteak, ibiltzeak eta musikak ere on egin dio. «Tunel beltzean» egon zen garaia oinarri hartuta, 7.300 miligramo eszitalopram liburua kaleratu du. Aitortza kronika...

«Hutsa berezkoa zaio materiari, une oro dago gure inguruan»

«Hutsa berezkoa zaio materiari, une oro dago gure inguruan»

​Elementu gutxiko konposizioetan mamitzen ditu kontzeptu abstraktuak eta ideia zabalak Fernanda del Barrio argazkilariak (Mexiko Hiria, 1995). Eta, hain justu, sotiltasun horri esker izan da garaile Barakaldoko Baffest emakume argazkilarien jaialdiaren aurtengo aldian, Ensayos para llenar un vacío lanarekin (Hutsa betetzeko saiakerak, 2023). Proiektu horretan, huts forma ezberdinez mintzo diren sekuentziak ondu ditu, metaforetan aberatsa...

«Nire minei hitz egiteko aukera eman dit musikak: mina kudeatzeko modu bat da»

«Nire minei hitz egiteko aukera eman dit musikak: mina kudeatzeko modu bat da»

​Lasaitasuna da nagusi Fruizko Gaua musika estudioaren kanpoaldean. Barruan ere, isilik dago dena. Musika tresnak daude egurrezko estudioaren alde guztietan; nabari da talderen bat grabaketa lanetan dabilela. Iker Villa musikari eta Gaua estudioko kidea (Barakaldo, 1995) etxean bezala dabil, alde batetik bestera. Musika da haren bizitzaren ardatza: Revolta Permanent eta STR taldeetan jotzen du gaur...

«Gura barik hasi nintzen kantuan, eta orain ezin naiz kantatu barik bizi»

«Gura barik hasi nintzen kantuan, eta orain ezin naiz kantatu barik bizi»

​Txikitatik gustatu zaio musika Vanessa Goikoetxea sopranoari (Florida, AEB, 1980). Akordeoia eta pianoa jotzen daki, baina opera du benetako pasioa. Euskal Herrian ez ezik, nazioartean ere egin ditu kantu lirikoarekin lotutako ikasketak, eta horrek munduan zehar abesteko ateak ireki dizkio. Bere herri Durangoko jaietako pregoia irakurriko du gaur, 20:00etan, eta, nola ez, musika izango da helaraziko duen mezuaren ardatza....

«Euskaraz egindako saiakera gutxi dago, eta itzulitakoa, ia batere ez»

«Euskaraz egindako saiakera gutxi dago, eta itzulitakoa, ia batere ez»

​Bilboko Zazpikaleetan dago Zirika herri gunea; Erronda kalean, hain zuzen. Kanpotik, liburu denda bat dela irudi lezake, baina ez da hori bakarrik. Komite Internazionalistak sortu zuen 2013an, bere lokala izateko, baita Mekauen konpartsa internazionalistaren biltegi zein egoitza izateko ere, eta herri mugimenduen topaleku gisa erabiltzeko esparru autogestionatua ere bada. Gontzal Martinez de la Hidalga (Bilbo,...

«Hori Bai zutunik dagoen bitartean, musika eskaintza egongo da Larrabetzun»

«Hori Bai zutunik dagoen bitartean, musika eskaintza egongo da Larrabetzun»

​Duela hamar urtetik hona, Domekak Hori Bain musika zikloa antolatzen aritu da Gotzon Barandiaran (Larrabetzu, 1974), hileko hirugarren domeketan, Larrabetzun, Hori Bai gaztetxean. Denera, ehun bat emanaldi antolatu dituzte urte hauetan guztietan, eta hasiberriei zein aspalditik musikan dabiltzanei plaza bat eskaintzea izan dute helburu, euskara erdigunean jarrita betiere. Aurten egingo dute azkenengoz. Ruper Ordorika —etzi—,...

«Damutu behar badut, izan dadila egin dudan zerbaitengatik»

«Damutu behar badut, izan dadila egin dudan zerbaitengatik»

​Kafe amerikarra eskatu dio Amaia Uribe kazetariak (Forua, 1985) zerbitzariari tabernara sartu orduko. «Lehendik dudan ohitura bat da, ez da New Yorken bizi izanaren ondorio», aitortu du barre artean. EITBren New Yorkeko berriemailea izan da 2018tik 2022ra. Egun Bilboko erredakzioan egonkortuta badago ere, aukera guztietarako prest dagoela adierazi du. Azaroaren hasieran New Yorkera itzuliko da,...

«Egoitzetako hezkuntzaren helburu nagusia jaunartzea zen»

«Egoitzetako hezkuntzaren helburu nagusia jaunartzea zen»

​Gizarte Langintza ikasi zuen Marta Calvok (Durango, 1990), eta gizarte partaidetza eta garapena aztertzeko master bat egin zuen gero. Egun, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako umeak eta nerabeak babesteko sistemari buruzko doktoretza ari da egiten. Datuak bildu bitartean, Abadiñon egondako Nuestra Señora de Begoña umeentzako barnetegi frankistaren berri izan zuen, eta hori aztertzeari ekin. Ikerketa lan horregatik, hain zuzen, Ikerlari...