UBIDE. Une honetan ez duela zorrik esanez erantzun du Ubideko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak udalen iazko likidazioko datuen berri eman ostean. Ubideko alkate Joxean Pagolak argitu du urtea zorretan hasi bazuten lan batzuk ordaintzeko diru laguntzak ...
Bizkaia
Euskal Herriko II. Mendi Duatloiko Zirkuitua etzi
MALLABIA. Euskal Herriko II. Duatloi Zirkuitua jokatuko da igandean, Mallabian. Bihar da izena emateko azken eguna, mendi duatloia.com webgunean. Horretarako, 16 euro ordaindu behar dira. Gehienez, 200 parte hartzaile onartuko dituzte. Informazio gehi...
Eskola zaharrak, gazteentzako gune berri
FRUIZ. Antzina eskola gisa erabili zen eraikina gazteentzako gune gisa egokitzeko lanak hasi ditu Fruizko Udalak. 14 urtetik gorako gazteentzako lokala izango da. Hiru hilabeteko lanek 35.000 euroko gastua izango dutela aurreikusi dute. Horietatik 8.0...
5.000 lagunentzako osasun etxea Saralegin
BILBO. Bilbo Zaharrean osasun etxe berria inauguratu zuten joan den astelehenean. Saralegi plazan dago zentro berria, eta 300 metro koadro ditu. San Adrian eta Mesedeetako osasun etxeetako erabiltzaileak hartuko ditu, eta 5.000 herritarri emango die z...
Modulu psikosozialari eutsi nahi diote CCOOk eta ELAk
BARAKALDO. CCOO eta ELA sindikatuek Osasun sailburuarekin batzar bat egin nahi dute, Gurutzetako modulu psikosozialaren "egoera larriaren berri" emateko. Izan ere, Osasun Sailak iragarri duenez, bertan behera utziko du moduluarekin duela 30 urtetik ze...
Karola guneko erantzukizunak argitzeko esan diote konpartsek oposizioari
Karola gunea estreinatu dute aurten Bilboko Aste Nagusian kontzertuak egiteko. Gehienezko ikusle kopuru bat ezarri zuen udalak leku horretarako, arriskuak saihesteko helburuarekin: 8.850 lagun. Handik gora ezingo zen beste inor sartu gune horretan. Eta egun batean baino gehiagotan muga horretara iritsi ziren. Kopurua beteta, segurtasuna bermatzeko arduradunek eremua itxi eta ez zioten utzi beste inori sartzen.
Iñaki Azkuna alkateak horren harira komunikabideetan egindako adierazpenek hautsak harrotu dituzte Bilboko Konpartsetako kideen artean. Azkunak esan du "izugarri zorrotza" izango dela "segurtasunaren alorrari dagokionez" eta segurtasunarekin lotutako txostenak eskatuko dituela proposatzen dizkieten kontzertu eta ekitaldi guneetarako. Izan ere, haren arabera, "Karolarekin beldur handia" pasatu du. "Sagutegi bat dela jabetu gara", dio alkateak. Toki hura, bada, 4.000 lagunentzako egokia dela iruditzen zaio, "lasai asko egoteko".
Horrez gain, oposizioko alderdiei leporatu die jai batzordean egon arren Karola guneak izan zitzakeen arazoei buruz ezer ez esatea. "Beraz, isil zaitezte, zuek ere badituzue zuen kontuak eta", esan die.
Konpartsak, haserre
Bilboko Konpartsak haserre azaldu dira eta oposizioko alderdiei iritzia emateko eskatu diete. Horretarako, idazki bat helarazi diete asteon bertan PP, PSE eta Bildu udal talde politikoei. Bertan esaten diete eurak eskura izango zutela Aste Nagusi aurretik udalak egin zuen kontzertuei buruzko segurtasun txostena —Bilboko konpartsek badute—. "Beraz, argi izango zenituzten gune horrek zituen mugak", esan diete.
Horrez gain, jai batzorde mistoan parte hartu zuten zinegotziek "argi eta garbi" azaldu zituzten kontzertuak egingo ziren lekuarekiko desadostasunak, idazki horrek berak jasotzen duenez. Erantzukizuna onartu ordez udala ardurak zabaltzen saiatzen ari dela deritzote, beraz.
“Konplikatuena harrapatzaileak antzara eusten duen unea da”
Jesus Mari Laka sokatiralarien arduradunarentzat, Antzara Eguna lagunartean igarotzeko eguna da. Goiza lagunekin pasatu ostean, antzara jokoak irauten duen bitartean, antzara gora eta behera ibiltzeko sokatiralariak gidatzeko ardura hartzen du. "Erant...
“Mila biztanletik igaro beharko luke Arteagak, bizitasuna ekartzeko”
Arteagako Udalean badute aurrera begirako asmo garbi bat: biztanle kopurua milatik gora jartzea. Egun, ez daude oinarrizko zerbitzu guztiak beteta, eta biztanleria gorakada batek zerbitzuak garatzea ekarriko duelakoan dago Alberto Etxebarria alkatea. ...
25 urte euskararen alde
Hau Pittu Hau egunaBilboHau Pittu Hau eguna ospatuko du bihar Bilbon, euskara bultzatzea helburu duen konpartsak, 25 urte euskarari bedar txarrak kentzen lelopean. Izan ere, 25 urte bete dira konpartsa sortu zutenetik. Urteurren biribil hori ospatzeko...
LANEAN HILDAKOAK GOGORATZEKO
Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Sopelako Udalak herrian lan istripuz hildako azken hiru lagunak omendu zituen zapatuan, hiru arbola landatuta. 2010ean zendu ziren hirurak. Hain zuzen ere, urte hartan gora egin zuten lan istripuz hildakoen zenbatekoak. Euskal Herrian 84 izan ziren; horietatik 26, Bizkaian. Iaz, 80 behargin hil ziren Euskal Herrian; 28 ziren bizkaitarrak. Aurten, dagoeneko, 9 bizkaitarrek galdu dute bizia —19 euskal herritarrek—.