Eskola zaharrak, gazteentzako gune berri

FRUIZ. Antzina eskola gisa erabili zen eraikina gazteentzako gune gisa egokitzeko lanak hasi ditu Fruizko Udalak. 14 urtetik gorako gazteentzako lokala izango da. Hiru hilabeteko lanek 35.000 euroko gastua izango dutela aurreikusi dute. Horietatik 8.000 euro jartzea Bizkaiko Foru Aldundiak hartuko du bere gain.