Euskal Herriko II. Mendi Duatloiko Zirkuitua etzi

MALLABIA. Euskal Herriko II. Duatloi Zirkuitua jokatuko da igandean, Mallabian. Bihar da izena emateko azken eguna, mendi duatloia.com webgunean. Horretarako, 16 euro ordaindu behar dira. Gehienez, 200 parte hartzaile onartuko dituzte. Informazio gehiago nahi duenak 943-17 66 91 zenbakian eskura dezake, arratsaldez. Zenbakiak 09:00etan banatuko dituzte.