Modulu psikosozialari eutsi nahi diote CCOOk eta ELAk

BARAKALDO. CCOO eta ELA sindikatuek Osasun sailburuarekin batzar bat egin nahi dute, Gurutzetako modulu psikosozialaren “egoera larriaren berri” emateko. Izan ere, Osasun Sailak iragarri duenez, bertan behera utziko du moduluarekin duela 30 urtetik zeukan hitzarmena. Neurri hori hartzen badu 1979az geroztik milaka herritarrek zeukaten zerbitzua murriztu egingo dela diote.