Bizkaia

“Makiak ez ziren Bizkaian errotu, ez zutelako ez EAJren babesik ez gordelekurik”

Gerediaga elkarteko kidea da Jon Irazabal (Iurreta, 1960). Urtero bezala, Durangoko bonbardaketaren urtemugaren harira hainbat ekintza egiten ari dira aste honetan. Etzidamu beteko dira 77 urte. Aurten, makiak dira antolatutako ekintzen ardatza. Borrokalari haiek oroitzea "beharrezkoa" iruditzen zaio Irazabali. Astelehenean izango da ekitaldi nagusia, 20:00etan hasita, Andra Mari plazan.

Nortzuk izan ziren makiak?

Francoren armada gailendu ahala, mendian borrokan jarraitu zuten hainbat milizianok, eta, guda bukatuta ere, mantendu egin ziren. Hasieran, ihes egindakoak edo mendietakoak deitzen zieten. Errepublikazale ugarik jo zuten erbestera, eta, II. Mundu Gerran, Frantziakoekin batera aritu ziren Alemaniaren aurka. Gerrillari horiek maqquia izenez ezagutzen ziren. Korsikarra da hitza, eta sastrakak nagusi diren mendiak izendatzeko erabiltzen dute. Hango gerra bukatu ondoren, Espainiara itzuli zen gerrillari asko, eta Francoren aurka borrokatu ziren. Horregatik jaso zuten izen hori hemen ere.

Zergatik erabaki duzue makien gaia lantzea?

Datorren apirilaren 1ean, 75 urte beteko dira Francok gerra bukatu zela iragarri zuenetik. Baina, artean, borrokak bizirik iraun zuen hainbat frontetan. Borroka horretan mantendu ziren gizon eta emakumeei oroimena egitea pentsatu genuen. Eta horiei eskainiko diegu martxoaren 31ko oroimen eguna.

Bizkaian, zein eskualdetan izan zuten eragina makiek?

Santander, Asturias eta Galizia inguruan zeuzkaten borroka guneetarako pasabide bat izan zen Bizkaia. 1944an, Euskal Herrian mugimendu armatua piztea erabaki eta berrogei kideko maki talde bat antolatu zuten. Azaroaren 18 eta 19an, Hondarribitik hamar bat gizon eta emakume sartu ziren Hegoaldera. Baina, muga zeharkatzean, kargagailu bat galdu zuen taldeko kideetariko batek, eta mugako patruila batek aurkitu. Ondorioz, Donostiako Brigada Político Social zelakoa haien bila hasi, eta Meliton Manzanas poliziaren eskuetan erori ziren.

Zer ondorio ekarri zuen horrek?

Atxilotuen paperen artean, Bizkaian laguntza eman ahal zuten pertsonen zerrenda bat aurkitu zuten, eta, ondorioz, hainbat eta hainbat pertsona atxilotu zituzten. Tartean Patxi Zurikarai zegoen, EAJko Euzko Naia erakunde armatuaren Durangaldeko arduradun nagusia.

Beste saiorik egin al zuten makiek Bizkaian?

1945ean, bost makik osatutako talde bat saiatu zen Gernika inguruan gune bat sortzen, baina ez zen posible izan. Urte berean, Legutioko guardia zibilen eta makien arteko liskarra izan zen, Gorbeia inguruan. Hiru gerrillari atxilotu zituzten. 1946an, makien Malumbres brigada etorri zen Santandertik Bilbora. Erresistentzia armatua pizten ahalegindu ziren Bilbon eta Enkarterri inguruetan.

Zer ekintza egin zituzten?

Santandertik etorritako makiek Basurtuko kobazulo batean atondu zuten kuartel nagusia. Mateo Obra izan zuten buruzagia. Handik hainbat ekintza antolatu zituzten: besteak beste, Basurtun mendiko guardia falangista baten etxean armak lapurtu zituzten, El Sauko meategian lehergailuak lapurtu zituzten, eta Karrantzako geltokian trenaren bagoi bi erre zituzten. Loiuko banketxe batean lapurretan ari zirela, poliziak maki bat hil eta buruzagia atxilotu zuen. Derioko hilerrian fusilatu zuten, 1949ko ekainaren 14an.

Zergatik ez zen errotu makien mugimendua Bizkaia inguruetan?

Lehenengo eta behin, ez zuten lortu EAJren babesik. Borroka gogorra eta basatia zen makiena, eta ez zuten presio handirik egiten. Bestalde, Bizkaiko mendiak ez ziren egokiak gerrillariak babestu ahal izateko: ez dira oso altuak, eta baso mardulik ere ez daukate.

Zein izan zen Euzko Naia erakunderen egitekoa?

1944an, Juan Ajuriagerra Bizkai Buru Batzarreko presidente zenaren zuzendaritzapean, Euzko Naia izeneko erakunde armatua antolatu zuen alderdi jeltzaleak Hego Euskal Herrian. Talde horren helburu nagusia Euskal Herrian ordena publikoari eustea izan zen. Askok ekintza armaturako jauzia eman nahi izan bazuten ere, ez zuten baimendu, eta beste lan batzuetan aritu ziren. Muskizko Primitivo Abad, Ramon Olazabal eta Sabin Apraiz izan ziren erakundea antolatu zuten batzuk. Egia esan, orain arte oso gutxi ikertu erakunde horren inguruan.

Shakespeareren ‘Tomas Moro’, Campos antzokian

BILBO. Tomas Moro, una utopía William Shakespeareren lanean oinarritutako antzezlana taularatuko dute bihar, Bilboko Campos antzokian. Ignacio Garcia Mayk egin duen egokitzapeneko pertsonaia nagusia Jose Luis Patiño izango da. Errege baten eta Elizaren botereak aurrez aurre jarriko dira agertokian: Ingalaterra Erromaren aurka ibiliko da, hain zuzen ere.

Garraioetako beharginek ere txartel bakarra eskatu dute

Hainbat garraiobidetako sindikatuetako ordezkariek txartel bakarraren beharrizana aldarrikatu dute, Bilboko Auzoen Elkarteko Federazioak egindako eskaeraren bide beretik. Sei puntu jasotzen dituen adierazpena adostu dute ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta U...

2010eko Shanghaiko Expoa eraldatzearen erakusleiho

Bilbao Guggenheim ++ izeneko erakusketa eroan zuen Bilbok 2010eko Shangaiko Expora. Museoaren bultzadaz industria hiri izateari utzi eta nola zerbitzuen hiri moderno bihurtu den erakutsi nahi izan zen. Eraldatzea mundu zabalean agerian uzteko aukera i...

EOSek kontzertua emango du bihar, Euskaldunan

BILBO. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak abonamendu denboraldiko zortzigarren programako kontzertuak abiatu ditu. Bihar iritsiko da Bilbora; Euskalduna jauregian egingo dute musika saioa. Arcado Valodosen ordez, Lukas Vondracek ariko da lehen aldiz piano...

Udal etxebizitza bat dago Bilbon, 88 herritarreko

Alokairu sozialean etxebizitza bat dago 88 biztanleko, Bilbon. Hego Euskal Herriko hiriburuen artean proportzio handiena duena da. Adibidez, Donostia da zerrendan bigarrena, eta 188 herritarreko etxebizitza bat daukate. Ia 4.000 udal etxebizitza daude...

Leioaztarren %95 “pozik” daude herriarekin

LEIOA. Leioako Udalak eskatuta egindako inkesta baten arabera, leioarren %95 "pozik" daude daukaten herriarekin. "Garbia, lasaia eta bizitzeko atsegina" iruditzen zaie Leioa. Bereziki ondo baloratu dituzte parke eta lorategien mantentzea eta gizarte e...

5,7

Iaz BECek izan zuen defizita, milioi eurotan. Iaz BECek 5,7 milioi euro galdu zituen. Insituzioek egingo diote aurre galera horri. Aurten defizita txikitzeko itxaropena agertu du zuzentzaritzak. 2016an emaitza orekatua lortuko dutela uste dute.