Basauriko Udalak neurriak hartu ditu herriko jaietan, autismoa duten haurrek barrakez gozatu dezaten: soinu karrankariak kendu ditu zenbait orduz. Ez da Bizkaian autismoa dutenei bizitza errazteko izan den ekimen bakarra. Apnabik ErrazTEA proiektua sortu du helburu horrekin.
Bizkaia
Memoria Historikoaren (Des)memoria
Irailaren 25ean, Bilboko historiaren garai latzenetarikoa denaren 87 urteurrena bete zen: Mola jeneralaren agindupean, armada frankista hiria bonbardatzen hasi zen momentua, hain zuzen. Bilbo 40 aldiz bonbardatua izan zen, esan bezala, 1936ko irailean, italiar abiazioaren laguntzaz, eta lehenengo bonbardaketa izan zen. Une hartatik aurrera, sistematikoki, beldurra hedatu zen hiriko kaleetan, baina elkartasuna eta antolakuntza ere...
“Itsasora ateratzea lortu genuen eta hori nahikoa zen guretzat”
1997an hartu zuten lehen aldiz trainerua Santurtziko 'Sotera'-ko emakumeek; tartean, Doltza eta Zuria Urreiztietak. Egin zuten lana aitortzeko omenaldia egingo diete bihar herrian, Sardinera Egunean.
Etxanobek ekonomia “indartu” nahi du, “kohesioa bermatzeko”
Foru aldundiak agintaldi honetarako plana osatu du. 120 jarduera eta sei lan ildo izango ditu. Teknologia kuantikoetarako polo bat bultzatuko dute, eta ikus-entzunezkoentzako beste bat.
Osasungintza onaren alde, Durangon
Durango Osasungintza Publikoaren Alde plataforma aurkeztu dute. Hainbat talde, norbanako eta sindikatu batu dira bertan.
Hiriburutik kanpoko loraldia
Loraldia Plazarik Plaza jaialdia egingo dute Zaratamon eta Arrigorriagan, bigarrenez bAskotariko estiloak batuko dituzte. Adibidez, Rafa Rueda eta Igor Elortza egongo dira.
Mendien deiadarra, deiadar mendietan
XVIII. Deiadar Mendien Eguna egingo dute bihar, Kolitzan. Jaia baliatuta, ingurunea "arriskuan" jartzen duten "makroproiektuak" salatuko dituzte hainbat eragilek, Bizkaiko bost deiadar mendietan.
Europako Kirol Hiria izateko hautagaitza aurkeztu du Basaurik
Izendapena lortzen badu, datorren urtean izango da Kirol Hiria. Herrian klub bat dago 800 biztanleko. Basauriarren %90ek praktikatzen dute kirolen bat, udalaren arabera.
Hiribildua, gotortuta
XIV. mendean eraiki zuten Bermeoko hiribildua inguratzen zuen harresia, Gaztelako Alfontso XI.ak aginduta. XIX. mendean hasi ziren ateak eraisten, eta Sanjuanportale baino ez da geratzen.
Osasunik gabeko sexua
Anitzak elkarteak dio Bilboko Bombero Etxaniz anbulatorioko sexu transmisiozko infekzioen kontrolerako zerbitzua gainezka dagoela. Baliabideak eskatu dituzte.