Bizkaia

‘Make San Tomas Great Again’

​«Zerbait eginaren eginez hartzen den aritzeko era» eta «gizatalde batean ohiko gertatzen den aritzeko modua, haren izaeraren ezaugarri dena». Bi definizio ematen ditu Euskaltzaindiak ohitura hitzaren inguruan. Norberarekin lotzen dugu lehena. Bigarrena, herriarekin. Biek ala biek ezin hobeto islatzen dituzte jatorri erlijiosoa duten egun hauek. Pentsa, Ipar Euskal Herrian neguila esaten duten bitartean, Bizkaian gabonila...

Bizkaiko garraioaren sare publikoa berritu nahi du foru aldundiak

Bizkaiko garraioaren sare publikoa berritu nahi du foru aldundiak

Sei ekintza eramango dituzte aurrera legegintzaldian, eskaintza hobetze aldera. 195 milioi euro jarriko dira planerako; diputazioaren aurrekontuaren %12. Bizkaibusi eragingo dio gehienbat.

Kaleko auzokideen (irten)bidea

Eskura ditugun datuen arabera, 800 pertsonak baino gehiagok egiten dute lo Bilboko kaleetan. Hala ere, ez da beharrezkoa datuak kontrastatzea, ezta informazioa eguneratuta izatea ere: begi bistan dago gure kaleetan gero eta gehiago direla gutxieneko ongizate bat bermatua ez duten pertsonak. Errazena da pentsatzea instituzioek, boluntariotza kudeatzen duten erakundeek edo auskalo nork, norbaitek, pertsona horiek...

Argia, uraren indarretik

Argia, uraren indarretik

1910eko hamarkadatik Dimako Errotazar zentral hidroelektrikoak baimena du Indusi ibaiko urarekin argindarra sortzeko. Oraindik ere, besteak beste, 1924ko turbinak erabiltzen dituzte.