Askotan, baina askotan-askotan, entzun behar izan dudan esaldi bat da: «Bilbotarra izateko oso ondo hitz egiten duzu euskaraz». Ez dakit zein helbururekin eta zertarako esaten duten halakorik, baina bilbotar —tira, deustuar— euskaldun gisa guztiz lekuz kanpokoa iruditzen zait. Ulertuko naute Barakaldoko, Karrantzako eta Galdamesko euskaldunek. Bilboren tokian herri horietako bat jarrita berdin funtzionatzen du esaldiak....
Bizkaia
Aparretan dagoen jaialdia
Eskutik oratuta doaz txotxongiloak eta azaroa Bilbon: 43. aldiz, Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia egingo dute. Bihar hasi eta datorren asteko domekara bitarte —azaroak 24—, Euskal Herriko zein nazioarteko hainbat konpainia elkartuko dira Bizkaiko hiriburuan, eta askotariko emanaldiak ikusteko aukera egongo da. Arte diziplina horrek duen balioa aldarrikatzeko eta kulturaren lehen lerrora ekartzeko baliatuko dute jaialdia....
«’Altzeu’-ren helburua da autonomia lortzea ariketa fisikoari dagokionez»
Ohitura ez hain sedentarioak izateko helburuarekin, Altzeu egitasmoa abiatu du Galdakaoko Udalak, Osakidetzarekin, Eusko Jaurlaritzaren Mugiment proiektuarekin eta Mugikon enpresarekin elkarlanean. Orientatzaile batek ariketa fisikoko pauta bat ezarriko die hala nahi duten herritarrei, haien premiei eta egoerari erreparatuta; sei hilabeteko prozesu baten ondoren, xedea da herritarrak ikasita eduki ditzala jarduera fisikoa bere kabuz egiten jarraitzeko gakoak....
Amatasunaren aurpegi guztiak
Oroitzapenak, irudiak, usainak, zaporeak eta sentipenak. Besteak beste, horiek guztiak biltzen ditu Bilboko Berreginen Museoan ikusgai dagoen Ama erakusketak. Jose Pablo Arriaga artistak (Markina-Xemein, 1969) ondu ditu piezak, baina Berreginen Museoko eta Bilboko Euskal Museoko piezak ere nahastu dituzte, osagarri moduan. Amatasuna zein amaren figura nabarmentzea izan dute helburu. Maiatzaren 4ra arte bisitatu ahal izango da....
Esperantza publikoa aldarri
Bost solairu ditu Bilboko Zazpikaleetako Esperantza kaleko Esperantza espazioak. Haurrentzako eta gazteentzako hainbat gunek, liburutegi-mediateka batek eta frontoi batek osatzen dute, eta, udalak emandako datuen arabera, 1,5 milioi euroko inbertsioa egin dute hura eraikitzeko. Baina auzokideen beharrak betetzeko proiektua dela dirudien arren, Bilboko Liburuzainak sareko kideei zalantzak sortu zitzaizkien ateak ireki eta berehala; zehazki, hura kudeatzeko moduaz. «Pentsatzen genuen...
Polinizatzaileak hirietara itzul daitezen
Tximeletak, erleak, burruntziak, sitsak eta beste hainbat izaki polinizatzaile erakarri nahi dituzte Bizkaiko Gurutze Gorriko boluntarioek Bilboko hainbat berdegunetara, Tximeleten Oasiak izeneko proiektuaren bidez. Oraingoz, polinizatzaileen «oasi» moduan funtzionatuko duten hiru gune ezarriko dituzte: Abusuko Ibaieder parkean, Sarrikoko salestarren lorategietan eta Iralako Eskurtze parkean. Halere, «Europako hiri askotan» eta Bizkaian horrelako hainbat leku daude jada, baina lurralde osoan gehiago sortzeko...
Udalen itsulapikoak arrakalak ditu
Urriaren 17an bildu zen Bizkaiko Finantzen Kontseilua, aurtengo diru bilketaren errepasoa egiteko eta datorren urterako aurreikuspena egiteko. Hilabetez hilabete, Foru Ogasunak esan izan du datuak onak direla, aurreikuspenak betetzen ari direla. Behin betiko datuak otsailean jakingo dira, baina aurten diputazioak mutualitateetan kotizatu zuten pentsiodunei egin beharreko itzulketek eragina izango dute udalei dagokien diru sortan ere:...
Gizarte eta lurralde «kohesioa» foru aurrekontuaren oinarri
Bizkaiko Foru Aldundia osatzen duten bederatzi sailek 1.650,3 milioi euro izango dituzte datorren urtean; aurten baino 52,2 milioi gehiago izango dira. Urriaren 31n eroan zuen Itxaso Berrojalbiz Ogasun eta Finantza foru diputatuak aurrekontu proiektua Bizkaiko Batzar Nagusietara, eta, asteon eta hurrengoan, diputatuak euren sailetan zer egingo duten azaltzen ari dira dagokien batzordeetan. Foru aldundiak ondu...
Zerbitzuei eustea izango da Bilboren lehentasuna 2025ean
Bilboko Udalak historiako aurrekonturik handiena aurkeztu du berriro: 719 milioi euro izango ditu datorren urtean; aurten baino %2,6 gehiago. Hala ere, ez du aparteko inbertsiorik egingo. Juan Mari Aburto alkateak esan duenez, «lehentasuna zerbitzuak mantentzea» izango da. «Gure apustua pertsonak, auzoak eta hiribilduaren garapen ekonomikoa izango dira aurrerantzean ere», adierazi du. [articles:2133022] Proiektua ontzerakoan kontuan...
Ehun urte harremanak josten
Besteak beste, Danimarkaren, Finlandiaren, Maltaren, Brasilen, Dominikar Errepublikaren, Boli Kostaren, Marokoren eta Jordaniaren ordezkariak dira Bilbon. Kontsulatuek askotariko zereginak dituzte, Glenna del Valle Cabello Venezuelak Bilbon duen kontsul orokorraren arabera, baina bereziki ezaugarri bat azpimarratu du: jardun diplomatikoaren «aurpegi humano eta gertukoena» direla. Cabello Bilboko Kidego Kontsularreko dekanoa da; hau da, hiriburuan dauden kontsulen artean,...