Bizkaia

Fabrika kutsagarriak bizilagun

Fabrika kutsagarriak bizilagun

​Hiriguneak inguratua du Barakaldoko Lutxana auzoko Oxinorte fabrika: BECetik argi ikus daitezke egitura eta edukiontzi mardulak; Errontegiko zubirantz doan autobideari itsatsita dago; eta lantegitik metro gutxira daude Lutxana auzoko kaleak eta etxebizitza blokeak. Abuztuaren 25ean, bizilagun horiek txistu oso ozen bat aditzen hasi ziren, etengabeko zarata bat, zeinak loa galarazi dien askori. Enpresa tantaka joan...

Markinarako errepidea zabal dezatela eskatzen ari dira Aulestin

Markinarako errepidea zabal dezatela eskatzen ari dira Aulestin

​«Gurea herri txikia izan arren, ez dugu zertan kondenatuta egon oinarrizko zerbitzuak bermatuta ez edukitzera», ohartarazi du Aulestiko Herri Txikiak Bizirik plataformako kide Eneritz Elizburuk. Hainbat borroka izan dituzte, baina orain Aulesti eta Markina-Xemein lotzen dituen BI-2636 errepidea hobetzeko aldarrikapenari heldu diote. Estua dela diote, eta, ondorioz, arriskutsua. Uda osoan hainbat argazki jarri dituzte sare...

«Nire alaba ni mintzeko tresna gisa erabili zuten beste gurasoek»

«Nire alaba ni mintzeko tresna gisa erabili zuten beste gurasoek»

​Berrehun orrialde baino gehixeagoan eta 47 kapitulutan, Susana Martinezek (Barakaldo, 1972) bere alaba Olgak jasandako bullying-aren istorioa kontatu du. Señaladas (autoedizioa, 2024) liburuan bildu ditu lekukotza horiek. Eskolan hasi zenetik, Olgak lagunen gurasoen erasoak pairatu zituen. Haren amak liburuan salatu duenez, iraindu eta baztertu egiten zuten, hari kalte egiteko gezurrak asmatzen zituzten, eta alabei eragotzi egiten zieten Olgarekin...

Sokak gehiegi tenkatzea

Sokak gehiegi tenkatzea

​Aurreko astean zehar jokatu zen munduko lur gaineko sokatira txapelketa. Hankak lurrean zoli eta hortzak estututa ikusi zituzten bertan Goiherriko eta Gaztediko tiratzaileak. Zutabe honen atzean datorrenak ere, ondo daki zer diren sokaren mutur batean nahikoa ez izatearen beldurra, eta, bestean, bertigoz egindako saltoaren osteko euforia izatea (ez da alferrik idazten dudan lehena). Baina hori...

Elizpeko harrietatik, nahi beste bide

Elizpeko harrietatik, nahi beste bide

​Elizako azken ilarako banku gainean ditu paper handi bitan zurezko bi panel erraldoiak irudikatuak. Han ditu sortzaileen eta haien lanen izenak idatzita, paneletan non kokatu gura dituen jakiteko. Hala ere, ez dio kasu handirik egiten. Jasone Miranda-Bilbao artista eta arte komisarioa batetik bestera dabil, hemen makurtu, han makurtu, piezak gutxi gorabehera nahi dituen lekuan jartzen....

Elkarlanean oinarritutako txapelketa

Elkarlanean oinarritutako txapelketa

​Pandemia garaitik hona sekulako gorakada izan dute mendi lasterketek. Gero eta jende gehiago hasi da mendian korrika, eta batean eta bestean antolatzen diren probetan ere nabarmen egin du gora parte hartzaileen kopuruak. Horren erakusgarri da Urkiolako Parke Naturala. Aurten hiru mendi lasterketa igaroko dira inguru horretatik: Sorginen Lasterketa, Mañaritik Atxetarakoa eta Aramotz mendi lasterketa. Aukera...

Mendiak zaintzeko konpromisoa hartu dute

Mendiak zaintzeko konpromisoa hartu dute

​Ona da gero eta mendizale gehiago aritzea korrika mendian, baina horrek kalteak ere eragin ditu zenbait arlotan. «Ohartu gara gaur egungo mendi probek beste bide bat hartu dutela, eta, sarritan, alde batera uzten direla mendizaletasunaren balioak», esan du Gotzon Idirin korrikalariak. Egoerak kezkatuta, Etiketa Berdea egitasmoa garatu dute hainbat korrikalarik, mendizalek eta antolatzailek elkarlanean, eta,...

Mahastien arteko esperientziak

Mahastien arteko esperientziak

​Zentzumen guztiak pizten dituen esperientzia eskaintzen du Mahasti Artean jaialdiak: gastronomia, kultura eta natura uztartzen dituzte egitasmo bakarrean. Urtero-urtero, Bizkaiko mahasti desberdin batean egiten dute, eta aurten, lehen aldiz, Gorbeialdea eskualdearen txanda izango da. Bizkaiko Enoturismoa elkarteak eta Bizkaiko Txakolina jatorri izenak elkarlanean antolatzen dute jaialdia, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gorbeialdea Landa Garapenerako elkartearen eta Idiazabal Gazta...

«Erabaki garrantzitsu guztiak bizikleta gainean hartu ditut»

«Erabaki garrantzitsu guztiak bizikleta gainean hartu ditut»

​Ondarroan egun batzuk pasatzetik bueltan jarri du hitzordua Angel Toña (Ondarroa, 1952) ekonomialariak Bizkaiko Hitza-rekin, Bilboko Begoñako basilikan. Gertu duen bulegoan eman du elkarrizketa. «Ciclismo a fondo aldizkaria argitaratzeko sortu genuen enpresaren egoitza da hau», azaldu du, sartu aurretik. Barruan, eskumara, bizikletak ditu eskegiak: hiru bereak, semearena, eta joan den astean Pirinioetan ibiltzeko utzi dioten elektriko bat....

Denbora galduari gorazarre

Denbora galduari gorazarre

​Bazen behin, gure herri honen inguruotan, emakume bat bi astean behin ile apaindegira joaten zena. Eguenez joaten ei zen, goizean goiz, oraindik armosurik ere probatu barik. Handik irteten zenerako, arratsaldeko hiruretako kanpaiekin batera, ilea horia eta kizkur-kizkurra izaten zuen, eta tripa indabaz beteta. Auskalo zenbat ordainduko ote zion ile apaintzaileari, pentsio erdiko hoteleko besteko zerbitzua...