Bizkaia

Barakaldoko Udala eta herriko eragileak, Espainiako Gobernuak onartutako hegoaldeko tren saihesbidearen aurka

Barakaldoko Udala eta herriko eragileak, Espainiako Gobernuak onartutako hegoaldeko tren saihesbidearen aurka

​Proiektua duela mende laurden bat jaio zen, baina martxa hartu ezinik ibili da orain arte. Azaroaren 11ko Espainiako Ministroen Kontseiluak Bilboko Portua eta Bilbo lotuko dituen hegoaldeko tren saihesbidearen lehen faseari dagokion azterketa informatiboari oniritzia eman zion, Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako Ministerioak onartu ahal izateko. Aurrerago, figarren fase batean Bilbotik Arrigorriagara arteko zatia eraikitzea da...

Balmasedan 2022an erretako basoa karbono xurgagailu bihurtu dute

Balmasedan 2022an erretako basoa karbono xurgagailu bihurtu dute

​Urriaren 23an bi urte bete ziren Balmasedako eta Zallako basoek su hartu zutenetik. Ia bostehun baso hektarea erre ziren guztira, eta, ondorioz, milaka zuhaitz eta landare galdu. Sektore publikoak zein pribatuak bultzatutako Basoa Bizi proiektua eremu horiek leheneratzeko lanetan ari da ordutik. Oraingoz, 16,17 hektarea birpopulatu dituzte —kiskalitakoaren %3,2—. Eremu horretan 16.600 tona karbono dioxido metatzea...

Senegal Bizkaira hurbiltzeko

Senegal Bizkaira hurbiltzeko

​Senegalgo Thiakhar eskualdean biztanleria arazo bat dute: gizonezko gazte asko emigratzen ari dira, eta emakumeak baino ez dira bertan geratzen. Guztira, 30.000 biztanle inguru bizi dira Thiakhar osatzen duten herrixketan. «Orain, emakumeak seme-alabekin emigratzen hasten badira, Thiakhar hutsik geratuko da», azaldu du Abdou Ndiayek. Thiakhar du sorterria, baina hamalau urte daramatza Markina-Xemeinen bizitzen. Herri horretako...

«Haurrek euskarazko erreferenteak izatea oso garrantzitsua da»

«Haurrek euskarazko erreferenteak izatea oso garrantzitsua da»

​Aitonari esker piztu zitzaion magiarako grina Aitor Bilbao Beramendiri (Getxo, 1982). Afizioa ofizio bilakatu zuen duela hamabi urte eta erdi, eta, ordutik, Tor magoa izenarekin, herririk herri aritzen da magia ikuskizunak euskaraz eskaintzen. Urteotan euskararen erabileraren alde egindako lana eskertzeko, Argia Ereiten saria eman zion martitzenean Getxoko Udalak. Aurtengo Argia Ereiten euskara saria jaso duzu....

Astearte arratsaldeak

Astearte arratsaldeak

​Gaur lagun batzuekin geratu gara, arratsalde bueltan. Ni baino urtebete gazteagoak dira biak, eta badira urteak bikote direla. Orain dela sei hilabete haur bat izan zuten, neskato zoragarri bat. Maiteminduta geratu naiz bere masailekin, bere begiradarekin. Zeharkatu egiten ninduen begiratzen ninduen bakoitzean. Besoetan hartzeko eskatu diot bere aitatxori, eta, urduri samar ipini naizen arren, hala...

Kulturartekotasuna, osasunerako giltza

Kulturartekotasuna, osasunerako giltza

​Buru osasuneko arta jasotzea eskubidea da, baina emakume migratuek ez daukate bermatuta askotan, ez zaielako ekonomikoki bideragarria, artak ez dituelako haien ezaugarri kulturalak aintzat hartzen, edo andreek errezeloz begiratzen dietelako mendebaldeko medikuntzari eta osagileei. Bizkaiko Psikologoen Elkargo ofizialak antolatutako Emakumea, kultura aniztasuna, migrazioa eta indarkeria(k) jardunaldian, ikuspegi intersekzionala eta interkulturala ezinbestekotzat jo dituzte Angelica Padilla Zehar...

«Taldean une bakoitzean duguna aprobetxatzen ikasi dugu»

«Taldean une bakoitzean duguna aprobetxatzen ikasi dugu»

​Kuskurrum antzerki taldeko zuzendaria da Clotilde Perez Rodriguez (Tutera, Nafarroa, 1972). Psikologia ikasi zuen, baina antzerkia maite du. Antzerkigintza gizartea eraldatzeko tresna gisa ulertzen du, eta duela 25 urte Kuskurrum antzerki taldea sortu zuen Bilbon, Bizitegi elkartearen barruan, gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonak eszenatokietatik laguntzeko. Urteurrenerako antzezlana prestatu dute. Nola eta zergatik sortu zenuten Kuskurrum...

«Etxebizitzaren arazoak herri batetik bestera zabaltzen dira»

«Etxebizitzaren arazoak herri batetik bestera zabaltzen dira»

​Irailean sortu zuten Gorlizko eta Plentziako Etxebizitza eta Eskubide Sozialen Bulegoa, bi udalek elkarlanean, Europako Funts Sozialak lagunduta. Ekaitz Ariznabarreta da arduraduna (Gorliz, 1998), Uribe Kostako Behargintzaren laguntza bati esker. Bulego fisikoa non ipini erabaki bitartean, udaletxe bietan egoten da, txandaka.  Zer da Gorlizko eta Plentziako Etxebizitza eta Eskubide Sozialen Bulegoa? Etxebizitzaren eta eskubide sozialen...

Bizi kalitatea hobetzeko tapoi bilketak

Bizi kalitatea hobetzeko tapoi bilketak

​Eusko Jaurlaritzak duela bi urte onartu zuen Ingurumenaren Babesari eta Jasangarritasunari buruzko lege berria, Nazio Batuen 2030 Agendako helburuak betetzeko asmoz. Beste batzuen artean, hiru litro baino gutxiagoko botiletako tapoiek botiletara itsatsita egon behar dutela ezarri zuen Jaurlaritzak, Europako Batasuneko legedia betez. Urte hasieran jarri zuen martxan arau berria, eta, ondorioz, Etxebarriko Merkatari Elkarteak eta udalak bertan behera utzi behar izan dute 2019an...

Bilboko gazteei lehen lan esperientzia eskainiko diete

Bilboko gazteei lehen lan esperientzia eskainiko diete

​Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak 2024tik 2025erako Enplegu Plana ipini dute martxan Bilbon. Ohi den legez, langabe guztiei begira onduta egongo da plana, baina, oraingoan, bereziki gazteengan ipini dute arreta, «kalitatezko» enplegua eskaini nahi diete eta, Juan Mari Aburto alkateak iragarri duenez. Horretarako, Lehen Lan Esperientzia izeneko programa indartu dute planaren aldi honetan. Programan parte hartzeko baldintzak...