Argentinakoa da Markos Tedin-Uriburu Castro (Buenos Aires, 1997), baina euskal herritar askok baino hobeto ezagutzen du euskal kultura. 2018an euskara ikasten hasi zen, Buenos Airesen, eta 2020an Zornotzako barnetegian egon zen. Handik urtebetera, Komunikazio masterra egin zuen euskaraz, EHUn, eta, ordutik, sei euskal hedabidetan ibili da lanean, kazetari; tartean, Berria. Euskal Herrian hiru urte pasatu...
Bizkaia
Leialtasuna ospatzeko denboraldia
«Etimologikoki, norbaiten leialtasuna eskertzeko egiten dena esan nahi du omenaldia berbak. Horregatik, aproposa iruditu zitzaigun ziklo honi Omenaldiak leloa jartzea», esan du Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari Jose Rafael Pascual-Vilaplanak. Izenburu horrekin abiatuko da 2024-2025eko denboraldia, gaur. «Musika banda honek beti Bilboren eta bilbotarren fideltasuna eta konplizitatea jaso ditu». Eta zuzendariak «beti» esan duenean, denbora...
Herri guztietako soinu banda
Euskal Herriko jaietako osagai garrantzitsua dira erromeriak. Gutxienez halako bat egon ohi da herri askotako festetan. Garaiak aldatu diren modu berean, baina, erromeriek ere gainbehera izan dute, eta sasoi berrietara egokitu behar izan dute, nahi eta nahi ez. Trikitia eta panderoa soilik zeuden lehen, eta askotariko musika tresnak txertatu dituzte gero, baita musika estilo asko...
«Herriko ondarea ezagutarazi nahi dugu»
Bizkaiko ermitarik zaharrenetakoa da Arrigorriagako San Pedro Abrisketa, Teresa Campos Lopez arkeologoaren arabera (Jaen, Espainia, 1975). Ondare horri balioa emate aldera, indusketak egiten ibili da azken hiru urteotan, Malmasingo Lagunak elkartearen, Arrigorriagako Udalaren, Heidelberg Materials-en, Cementos Rezolaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen babesarekin. Joan den astean amaitu zituzten lanak, eta, orain, proiektua herritarrei...
Bizkaitarren etxea eta ikurra
Bilboko Kale Nagusian du sarrera printzipala. Burdinazko hesiz itxita dagoen atarte ikusgarritik sartzen da eraikinera. Barruan, parez pare, eskailera nagusia dago. Gainean kupula bat dauka. Solairu nagusira igo eta atzera begiratzean, beirate nagusia dago. XIX. eta XX. mendeen arteko Bizkaia adierazi gura du. Erdigunean, herrialdearen ikur den andre bat dago, Gernikako arbolaren aurrean; harengana doaz...
Hondakinak ikertzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko zentro bat sortuko dute
Bizkaiko Foru Aldundiak oraintsu bidali du Hiri Hondakinen Plan berria Batzar Nagusietara, eztabaidatu eta onartzeko. Hark zehaztuko ditu datozen urteetarako Europako Batasunak eta foru aldundiak berak ezarritako helburuak eta horiek lortzeko estrategiak. Horretarako tresna berri bat izango du herrialdeak udazkenetik aurrera: WLB Waste Lab Bizkaia —hondakinen laborategia, euskaraz—. Bizkaiko parke teknologikoan egongo den hondakinen kudeaketarako...
Mendeurrena beteko dute pedalkadaka
Ospakizun urtea du aurten Getxoko Zirkuituak: mende bat beteko da lehendabiziko zirkuitua antolatu zutenetik. Parisko Olinpiar Jokoen eraginez, abuztuaren 11ra arte atzeratu behar izan dute txirrindularitzako lasterketa —uztailaren 31ren bueltan antolatu ohi dute normalean—, baina aurreko aldietako formatu bera izango du. Mikel Guinea Getxoko Punta Galea txirrindulari elkarteko lehendakariak aitortu du «beldur pixka bat» ematen...
Harrien memoria nahasia
Gertakariek arrastoa uzten dute harrietan, eta, geruzak azaleratzen badira, flyschetan gertatzen den legez, begi bistakoa egiten da iragan hori. Bilboko Itsasmuseumeko zuzendari Jon Ruigomezen arabera, flyschetan Paleogenoaren lorratzak antzeman daitezke —orain dela 65 milioi urte hasitako aroa, dinosauroak desagerrarazi zituen meteoritoaren ostekoa—, baina baita Bizkaiko industrializazioarenak ere. Adibide bat: museoaren dikeak 1868an eraiki ziren, ontziak...
Zornotzako Udalak aspaldi margotutako mural bat ezabatu du, sortzaileak berritu duenean
Desadostasun bat piztu da Zornotzan, udalak Martzel do Nascimento artistak (Bilbo, 1997) margotutako murala ezabatu duelako. Inori abisu eman barik, uztailaren 9an, 05:00etan, Heldu izeneko margolana margo grisez tapatu zuten udal langileek. Do Nascimento azalpen eske dabil, eta hainbat herritarrek ere erakutsi dute desadostasuna udalak hartutako erabakiarekin. «Udal gobernuari eskatzen diot kultura errespetatzeko, nire lana...
Bilboko Udalak 74 hobekuntza egingo ditu hiriburuko zortzi barrutietan 2027ra bitarte
Bilboko Udalak 2024-2027 aldirako Auzokide Plana onartu du. Haren bitartez, 74 hobekuntza egingo dituzte datozen lau urteetan hiriburuko zortzi barrutietan: Deustu, Uribarri, Otxarkoaga eta Txurdinaga, Begoña, Ibaiondo, Abando, Errekalde, eta Basurtu eta Zorrotza. Herritarrek askotariko proposamenak aurkeztu dituzte, eta horietako batzuk aukeratu dituzte. Auzoetako irisgarritasuna eta argiztapena hobetzea dira herritarren artean gehien aipatu diren proposamenetako...