Bidelagunak

Nekaldiak indartutakoak

Nekaldiak indartutakoak

Ibai Maruri Bilbao

Bilbon, Bermeon, Ondarroan, Lekeition, Durangon, Urduñan, Berangon, Balmasedan... Urtero, milaka bizkaitar udaberriko ekinokzioaren osteko lehen ilargi betearen zain egoten dira, Jesu Kristoren nekaldia eta heriotza gogoratzen duten prozesio eta antzezpenak egiteko. Batzuk ikusgarriagoak, besteak apalagoak, baina partaideentzat urteko ekitaldirik "hunkigarrienetakoak" dira. Aurtengo Aste Santua eta Pazkoa ezohikoak dira horientzat guztientzat, ezingo dutelako egin fede erakustaldi publikorik. Baina Hego Uribe aldean, Zaratamoko Arkotxa auzoan "mingarriagoa" da egoera, bigarren urtez jarraian geratu direlako kalera irten barik.

Baserritik harago doan proiektua

Baserritik harago doan proiektua

June Prieto
Tokiko nekazaritza atzeraka ari zela sumatu zuten Larrabetzuko herritarrek, eta, horri aurre egiteko eta lehen sektorea bultzatzeko asmoz, Gurpide elkartea sortu zuten, duela hamar urte.

Herria musikaz ehuntzen

Herria musikaz ehuntzen

Natalia Salazar Orbe
Basaurin txistuaren geroa bermatzea: hori izan zuten helburu 1985ean Danbolin txistulari elkartearen erroak finkatu zituztenek. Lan horri buru-belarri ekin zion txistulari talde batek. Gaur egun 30 kide inguruko banda dute.

Pedalkadaka, ikasten

Pedalkadaka, ikasten

Aintzina Monasterio Maguregi

Erronka handietara heltzeko, pauso txikiak eta egokiak ematea beharrezkoa da. Urdaibai Txirrindulari Eskolakoak lehen pedalkadekin hasi dira. Proposamen berritzailea dakarte, orain arte Busturialdean ez baita egon halako eskolarik. Lana eta ilusioa batu dituzte proiektuan. Orain gorpuztu dute duela bost bat urte bururatu eta hausnartutako ideia. Hutsune bat zegoela ikusi, eta zerbait egitea erabaki zuten.

Mendia eta euskara, batera

Mendia eta euskara, batera

Ibai Maruri Bilbao

Zaletasun bi uztartu nahi izan dituzte Lemoizen: mendia eta euskara. Mendira txangoak egiten atsegin duen lagun talde batek Etzandarri mendi taldea sortu zuen duela bost urte. Haiekin mendira joateko, baldintza bakarra bete behar da: ostera osoan euskaraz hitz egitea. "Helburua kirola sustatzea da, batez ere gure inguruko ume, gazte eta helduen artean. Eta euskaraz, noski. Biak batera: mendia eta euskara. Izan ere, ikusten genuen gure inguruan aukera gutxi dagoela kirola taldean egiteko, eta are gutxiago euskaraz egin nahi baldin baduzu", azaldu du Marian Gaztañagak.

Metraileta eskuan eta ibili munduan

Metraileta eskuan eta ibili munduan

June Prieto
B ordillo Aplastao mugimenduak elbarrien arazoak ikusarazten ditu. Horretarako, tailerrak eta hitzaldiak egiten dituzte, baina mugimenduaren egitasmorik ezagunena irisgarritasun baldintzak betetzen ez dituzten oztopo arkitektonikoetan pegatinak jartzea izan da.

Atletismoak herriko umeak batu ditu

Atletismoak herriko umeak batu ditu

Olaia Zabalondo
Abantailak eta desabantailak aurki daitezke herri txikietan. Desabantailetako bat kirola egiteko dauzkaten aukera murriztuak direla dio Sandindere kirol taldeko presidente Migel Fernandezek. Horregatik sortu zen Sandindere kirol taldea.

Ezohiko proiekzioen etxea

Ezohiko proiekzioen etxea

Ane Maruri Aransolo

Ohiko zinema aretoetan tokirik ez duten filmak proiektatzea, ezagutaraztea eta haiei balioa ematea: hori du helburu Gernika-Lumoko zine klubak. Duela 39 urte sortu zen, asmo horrekin, eta, gaur egun ere, horretarako lan egiten dute.

Irudiaren munduak eta zinemak merezi duten hedapena izan dezaten lan egiten dute taldeko kideek. Hori horrela, ohiko zinemetako programazioetan tokirik ez duten eta tarte bat merezi duten obra zinematografikoak bultzatzen dituzte. "Ikus-entzunezkoen balio teknikoagatik eta giza balioengatik aukeratzen ditugu obrak", jakinarazi du Pedro Duranak, zine klubeko kideetako batek.

Ijitoen ezagutza eta aitortza

Ijitoen ezagutza eta aitortza

Peru Azpillaga Diez

Kale Dor Kayiko Ijitoen elkarteak 30 urte bete zituen iaz. Hala ere, urteurrenaren ospakizunek 2020ko otsailaren 5era arte iraun dute, Tio Manuel Bizarraga sariaren banaketarekin. Ijitoen artean hezkuntza formala bultzatzen duen elkarteak bere sortzailearen izena daraman saria sortu berri du, eta 30 urteotan egindako lana goraipatzeko ekitaldian banatu zuen lehendabizikoz. Juan de Dios Ramirez Heredia izan da lehen saritua, 1986an eurodiputatu hautatua. "Manuel Bizarraga izan zen elkarte honen sortzaileetako bat. Berak amets bat zuen, eta amets hori Kale Dor Kayiko da gaur egun", azaldu du Oscar Bizarragak, elkarteko lehendakariak.

Zirkua edonon, denentzat

Zirkua edonon, denentzat

Aintzina Monasterio Maguregi

Baserria zirku eskola bihurtu zuten Elssie Xalbadorrek eta Keko Salvadorrek. Gautegiz Arteagako baserri batera bizitzen joan, eta hango kortan sortu zuten Txitatoki Urdaibai zirku eskola. Hiri handietakoen aldean, herri nortasuna eta kutsua eman nahi zioten. Eta Txitatoki izena aukeratu zuten zerbait jaiotzen zegoelako.