Berrogei urteko lehortearen ondoren, athleticzaleek aspaldian baino gertuago ikusten dute gizonen taldeak Espainiako Kopa irabazteko aukera —andreek 2014an irabazi zuten azkenekoz—. 2009tik, bost final jokatu dituzte gizonek, eta guztiak galdu; baina, oraingoan, gailentzeko aukera dutela iradokitzen dute gabarraren planifikazioak, Bizkaiko kale eta balkoiak bete dituzten bandera mordoak, eta leku publikoetan ipinitako dekorazioak. Egunotan herrialde historikoa...
Asteko Gaiak
Laikoak, kristau ospakizunen buru
Atxondok ia 1.400 biztanle eta lau parrokia ditu: San Pedro, Apatamonasterion; San Migel, Arrazolan; San Joan, Axpen; eta San Martin, Martzaan. Aste Santuko egunotan urteko jai nagusiak ospatzen ari dira haietan biltzen diren kristau komunitateak. Baina, gaur egun, ez dago behar beste abade lauretan dagozkien eukaristia, ospakizun eta otoitzaldietan buru izateko. Horregatik, urtero, haietako batean elkartzen...
Arnasketa arazoen eragile
«Aztertu ditugun hamalau ikastoletatik hiruk besterik ez dute betetzen airearen kalitate ona bermatzeko Europako Batasunaren egungo araudia», adierazi du Francisco Garcia Sagarrak ekologista taldeko kolaboratzaileak. Garbiñe Angulo elkarte horretako beste kolaboratzailearekin batera, Basauriko hezkuntza zentroetako airearen kalitatea neurtzeko ikerketa egin du. «Lehenengo, Salamancan [Espainia] egin zuen Ecologistas en Accion elkarteak, duela lau urte, eta, azterketa...
Korrika pasatzeko irrikan
Bi urteko itxaronaldiaren ostean, atzo abiatu zen Korrika, 23.a, Irunen (Gipuzkoa); giroa ezin hobea zen, eta elkartasun sentsazioa zabaldu zen jende artean. Bizkaian, ordea, bestelakoa da egoera: sei egun igaro behar dira oraindik ere Korrika herrialdera heldu arte, eta, ondorioz, urduritasuna da egunotako emozio nagusia. «Nik ardura sentitzen dut. Herritarrak ilusioz beterik daude, eta nabaritzen da Korrikaren zain...
Udal berria herri zahar baterako
Usansolo ez zen sortu 2022ko azaroan, Bizkaiko Batzar Nagusiek segregazioa onartu zutenean. Usansolo ez zen sortu 2022ko martxoan, herritarrek udalerriaren independentziaren alde bozkatu zutenean, %81eko emaitza eztabaidaezina lortu zutenean. Usansolo udalerri independente izateko nahia aurretik dator. Horren erakusle dira 1987an eta 2014an egindako herri galdeketak. Bizkaiko Batzar Nagusiek eskaera onartu zuten arren, Usansolo iazko abenduaren 28an...
Adina ez da aitzakia
Gero eta garrantzi handiagoa ari dira hartzen emakumeak kirol munduan. Belaunaldi berriek gero eta emakumezko erreferente gehiago dituzte, eta ikusgaitasunak motibatu eta indartu egiten ditu zaharragoak diren andrazkoak ere: emakume kirolari beteranoen hainbat talde sortu dituzte azkenaldian Bizkaian. Ondarroan, Gernika-Lumon, Durangon eta Mungian, kasurako, emakume ugari batu dira taldean kirola egiteko. Askotariko kirolak egiten dituzte,...
Begirik bildu ezinda
Asteburua noiz iritsiko zain igarotzen dute askok astea. Bilbo erdigunean bizi diren bizilagunek, ordea, «tentsioz» bizi dute asteburuaren etorrera. «Ostegunetik igandera, zarata itzela egoten da auzoan; ezin da lorik egin», kontatu du Lourdes Llorens Bilboko Uribitarte Anaitasuna bizilagunen elkarteko lehendakariak. Bilboko Abando auzoko zarata aztertu du auzo elkarteak, eta nabarmendu dute «asteburuero-asteburuero» gainditzen dela Osasunaren...
Suizidioa saihesteko planaren lehen urratsak
2023ko uztailean argitaratu zituen Eustatek suizidioaren inguruko azken datuak: 91 pertsonak beren buruaz beste egin zuten duela bi urte Bizkaian. 2021eko estatistikekin alderatuta, nabarmen handitu da lurraldean bizi diren eta beren burua hiltzeko erabakia hartzen dutenen kopurua. Suizidioa ikertzeko eta prebenitzeko plataformaren arabera, 73 suizidio kasu izan ziren duela hiru urte Bizkaian; 2022an baino 18...
Kirolarientzako herri bat
Sari bat da herri edo hiri batek kirolaren inguruan egindako lana aitortzeko, eta, era berean, erakusleiho bat da ahalegina ikusgarri egiteko. Aurten, Basauri izango da Europako Kirol Hiria. ACES Bruselako erakunde pribatuak egiten du izendapena hautagaitza aurkezten duten udalerrien artean. Urte bat da, baina aurretik egindako ibilbide bati erreparatzen dio, eta hauspoa ematen dio ekimenari...
Garraiobidetzat hartzen hasi dira
Bizkaitarren %92k bizikletaz ibiltzen dakite, eta erdiek bizikleta bat daukate eskura. Hala ere, bizkaitarren %38 baino ez dira ohiko edo noizbehinkako erabiltzaileak. Astean behin edo gehiagotan erabiltzen dutenak %13 dira. Gehienbat, kirolarekin (%49k) eta osasunarekin (%44k) lotzen dute, eta, batez ere, aisialdirako eta kirolerako erabiltzen dute, hurrenkera horretan. Dena den, Bizkaiko Foru Aldundiak egindako Bizikletaren...