Gutxienez abendura arte ez dira hasiko Artatza eta Portugalete lotuko dituen urpeko tunela eraikitzen, proiektua onartzeko fasea luzatzen ari baita. Izan ere, joan den azaroan aurreproiektua berrikusteko erabakia hartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, inguruko etxebizitza eta ikastetxeetan eragingo dituen ondorioak gutxitzeko zuzenketa batzuk egin gura izan dizkiolako. Inguruko bizilagunek proiektuari ipinitako 75 alegazioetatik 57 onartu...
Asteko Gaiak
Dena prest murrizketak indarrean sartzeko
Bilbon ibilgailuen zirkulazioa da kutsadura iturri nagusia, eta horrek, besteak beste, eragin zuzena du airearen kalitatean eta herritarren ongizatean. Egoerari irtenbidea emate aldera, gehien kutsatzen duten ibilgailuek sarbidea mugatua izango dute ekainaren 15etik aurrera Bizkaiko hiriburuan. Egun horretan sartuko da indarrean emisio gutxiko eremua (EGE). Bilboko Udalaren esanetan, hiriaren ezaugarriak kontuan hartzen dituen azterlan bat...
Balioetan txapeldun
Iñigo Crespo kazetariari eta Tomas Ondarra irudigileari Athleticeko Genuine taldearen istorioa bilduko zuen liburu bat sortzeko eskatu zieten. Crespok gogoratu duenez, Ondarraren estudioan bildu ziren lehenengoz. Esan zieten Esteban Feijoo entrenatzaileak kontatuko ziela jakin beharreko guztia, eta Espainiako Ligaren eta Athleticen web orrietan izango zituztela datuak. Daborduko bost denboraldi izan ditu Espainiako Genuine ligak, eta bostetan...
Bizkaiko Txakolinak %18,5 gutxiago ekoitzi du, eguraldiaren gorabeherengatik
Aurrekoa baino uzta murritzagoarekin ospatuko dute aurten Bizkaiko Txakolinaren jatorri deituraren 30. urteurrena. Joan den asteko asteazkenean Bilbon ospatutako Txakolin Egunean, 2023ko datuak eman zituzten, eta nabarmen jaitsi da kopurua urte batetik bestera: iaz, 2.201.883 kilo mahats jaso zituzten ekoizleek, eta haietatik 1.457.146 litro txakolin lortu dute, 2022an baino %18,5 gutxiago. Eguraldiaren kontrasteari egotzi dio...
Bestelako aisialdi eredu bat helmuga
Aurreneko aldiz, Lasterka Askatasunera egitasmoa egingo dute bihar, Bilbon. Bizkaiko 11 gazte konpartsek eta eragilek antolatu dute, eta independentzia eta euskaldunen komunitatea jarriko dituzte erdigunean, beste kontu batzuen artean. «Aisialdi eredu alternatibo» batean ardaztutako egitaraua prestatu dute, eta antolaketa lanetan gazteak aritu badira ere, herritar guztiei egin diete jarduera horietan parte hartzeko deia. 11 gazte...
Metal zaharrei, haize berriak
Lehenagotik ere jotzen zen, baina, Bizkaian, XVIII. mendekoak dira dultzainari buruzko lehen aipamen idatziak. Herrialdean historia luzea duen musika tresna da, beraz. Hala ere, gaur egun ez dago oso hedatuta; batez ere, kalejirekin eta erraldoien konpartsekin lotuta dago. Eta dultzainero historikoak ezezagunak dira gehienentzat. Hori aldatzeko asmoz, Bizkaiko Gaiteroak elkarteak joan den mende hasierako zazpi...
Bermeo, sorterria erakustoki
Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924-Hondarribia, Gipuzkoa, 2014), Benito Barrueta (Bermeo, 1873-1953), Jose Mari Urzelai (Bermeo, 1903-Busturia, 1979). «Hara zenbat artista, zenbat margolari eta sortzaile herrian», azpimarratu du Bermeoko Barrueta Arte Elkarteko presidente Pedro Laspiurrek. Barrueta eta Urzelai margotzen ari ziren sasoian jaio zen Basterretxea, eta Laspiurrek uste du giro horrek izan zuela eraginik harengan. Biekin izan...
Kolore bakarreko nekazaritza, auzitan
«Eredua bera da, kapitalarena: erakunde publikoen legitimotasuna lortzen dute, kanpainak finantzatzen dituzte, eta, garapenaren eta aurrerapenaren izenean, landa inguruan bizi direnei kalte egiten dieten logikak inposatzen dituzte», esan du Kolonbiako Cajarmarcako Resistencias fundazioko Daniel Camilok. Kasu baten eta bestearen arteko aldeak nabarmenak diren arren, Camilok antzekotasunak ikusi ditu bere sorterriko ahuakate ekoizpenean oinarritutako monolaborantzaren eta...
Ia hutsetik euskaldundu dutenak
Lea-Artibai da Bizkaiko eskualderik euskaldunena. Herritarren %80,23 euskaldunak dira han, Eustaten 2021eko estatistiken arabera. Beste muturrean dago Enkarterri, eta ez soilik geografikoki: inkesta beraren arabera, herritarren %31,58 dira euskaldunak. Datuei erreparatuta, Enkarterriko egoera ez da ona, baina aitortzekoa da azken berrogei urteetan eskualdea euskalduntzeko egin duten ahalegina. Izan ere, 1981eko inkestaren arabera, %1,02 ziren euskaldunak...
Parkinsona, bizitzara egokituta
Dopamina gabeziak neuronen funtzioen endekatze prozesu bat abiatzen du, eta horrek eragina du mugimenduaren kontrolaz, koordinazioaz, trebezia muskularraz eta posturaren kontrolaz arduratzen den garunaren zatian. Hortxe parkinsonaren funtsa. Oinarri horretatik harago, ordea, ugaritu egiten da kasuistika: izan ere, askotariko sintomekin ager daiteke gaitza, eta oso zehatza izan daiteke eri bakoitzak behar duen tratamendua. «Pertsonak adina...