Asteburuko proposamena

Arrantzak utzitako legatua

Arrantzak utzitako legatua

Natalia Salazar Orbe

Itsasoari begira bizi den herri bat da Bermeo. Hari lotuta egon da mendeetan, hura zaintzen, haren astinduei eusten eta handik edaten. Arrantzale, saregin, sardinasaltzaile eta neskatilaz josita, itsasoarekiko eta arrantzarekiko loturarik estuena izan duen Busturialdeko herria da. Horrek idiosinkrasia berezia eman dio Bermeori. Izaeraz harago, hizkuntza bera ere jantzi eta aberastu dute itsasoarekin lotutako berbek. Bereziki, arrainen izenek. Azken urteetan erabat aldatu da irudi hori. Ahaztuak dira itsasontziak portuan sartu orduko talaiatik abisua eman eta arraina deskargatzera jaisteko egunak. Orain, herritar gehienek ez dituzte ezagutzen garai batean hartzen ziren arrain mota guztien izenak.

Erronka eta arriskuei helduta

Erronka eta arriskuei helduta

Natalia Salazar Orbe

Haitz bizigabea bizipen amaigabeen sortzaile. Mundu osoko zaleak erakartzen ditu mendiak eragiten duen lilurak. Sariak eta zigorrak ditu ausardia horrek. Denetariko uzta dakar: irudi ikusgarriak, erronkak, arriskuak eta adrenalinaren gorakada, natura bare eta ikusgarria zein bortitz eta beldurgarria, gizakiaren hobetze nahia... Eta zergatik lilura hori? Ez da erantzun bakarreko galdera bat.The Dawn Wall filma saiatuko da horixe argitzen, Tommy Caldwell protagonistaren bidez. Bilbo Mendi Film Festival jaialdiko sail ofiziala zabalduko du film horrek, gaur, Euskalduna jauregiko auditorium nagusian. Nazioarteko mendiko zinemaldia abiatzear da.

Nortasunaren erakusgarri

Nortasunaren erakusgarri

Natalia Salazar Orbe
Herri baten izaeraren eta gizartea antolatzeko moduaren isla da haren folklorea. Dantzaz eta musikaz harago doazen alderdiak hartzen ditu barnean. Alde horiei heltzeko asmoz antolatu du Barakaldoko Ibarra-Kaldu kultur elkarteak, beste urtebetez, Herrien Arteko Folklore Jaialdia.

Urbanbat

Hausnarketarako zein aisialdi kritikorako aukera ugari eskaintzen dituen egitaraua osatu dute Urbanbat jaialdian.Azaroak 21, asteazkena19:00. Ekitaldiek hirian eragiten dituzten gaitzei buruzko eztabaida, Bilborocken.Azaroak 22, osteguna09:30. Hitza...

Azaletik mundurako aldarria

Azaletik mundurako aldarria

Natalia Salazar Orbe

Irudi bat behin eta berriz ikusarazita sortu eta elikatu egiten dira estereotipoak: jokamolde eta irudi zehatz batzuk pertsona talde batekin lotzen dira, alegia, multzo horretako pertsona guztiak berdinak bailiran. Ile laburra, galtza bakeroak, cowboyen ibilerak eta, sarri asko, jokaera zakarrak. Irudi horrekin aurkezten dituzte lesbianak hainbat ikus-entzunezkotan. Badira batere lekurik ere eskaintzen ez zaien eremuak. Arte eszenikoetan hutsaren hurrengoa da lesbianen presentzia. Hala ondorioztatu zuten Histeria Kolektiboak eta Kancaneo Teatro taldeak. Hutsune horrez jabetuta, urtebeteko lanaren ondoren Puro Bollo jaio da, Arte Lesbiko Eszenikoen Jaialdia.

Begirada beste kontakizun

Begirada beste kontakizun

Natalia Salazar Orbe

Hitzak historiaren kontari eta istorioen sortzaileen lanabes; mundu berrien asmatzaile, eta munduon hedatzaile. Idatzitakoa ez baitago bizirik harik eta norbaitek irakurtzen eta bere zentzua ematen dion arte. Papera txiki geratu zaie berboi, eta, handik ihesi, askatasun bila atera dira, bestelako diziplinaren batek hartu eta beste era batera gorpuzteko prest. Betiere, euren sustraiei helduta. Literaturak zabaltzen duen unibertso aberats horri bidea eman diote, beste urtebetez, Ondarroan. Literatur Amuak jaialdia abiatu zuten joan zen larunbatean, eta, igandera bitartean, sormenari ateak irekita jarraituko dute. Hala, literatura ardatz hartuta, film proiekzioak, antzerki saioak eta musika emanaldiak eskainiko dituzte, besteak beste, zazpigarren jaialdi honetan ere.

Herritar ikusezinen egia

Herritar ikusezinen egia

Natalia Salazar Orbe

Ikusezinak batzuentzat. Pena sentimenduaren sorrarazleak beste batzuentzat. Egoera horretara nolatan irits daitekeen galdera bueltaka askoren buruetan. Kalean bizi. Batetik bestera. Egunero. Nola biziraun daiteke era horretan? Galdera horri erantzungo diete bizimodu horretako protagonistek eurek Homeless Film jaialdian. Etxerik gabeko pertsonek sortu, ekoitzi eta antzeztutako lanak jaso eta erakusten dituen munduko jaialdi bakarrean. Datorren asteazkenean eta ostegunean ikusi ahalko dira, Bilboko Bizkaia aretoan, etxegabeen errealitatea kontatzen duten hainbat lan.