Bizkaiko Foru Aldundia osatzen duten sailek 1.459,8 milioi euro izango dituzte 2022an; aurten baino %7,4 gehiago. 350 milioi euro inbertsio produktiboetarako erabiliko ditu.
Politika
Urriko Martxa egingo dute Hego Uribeko eta Arratiako gazteek
Gaur emango diote hasiera ibilaldiari, Etxebarrin. Eskualde bietako gazteek parte hartuko dute hiru eguneko martxan. Komunitatea indartzeko helburuarekin egingo dute.
Mundakako alkatea kargutik kenduko dute gaurko bilkuran
Gaur eztabaidatuko dute EAJren udal taldeak aurkeztutako zentsura mozioa. Iaz iragarri zuten mozioa, baina alkatearen helegiteak ebazten aritu dira, orain arte, epaitegietan.
Borroken lekuko den mendia
EHUko arkeologia lantalde batek azken gerra karlistako eta 1936ko gerrako aztarnak aurkitu ditu Balmasedako Arbalitza mendian. Lubakien eta soldaduen bizitzaren inguruko datuak eman dizkie egin berri duten ikerketak.
Rementeria, konpromisoak “beteta”
Ahaldun nagusiak esan du agintutakoaren %84 eginda dutela edo egiten dabiltzala. Iragarri du BI-647 errepidea estaltzeko lanak 2023an hasiko direla, Leioan.
Aburtok adierazi du Bilbo izurri aurreko enplegu mailan egongo dela 2022an
Bilboko alkatearen esanetan, hiriak susperraldia hasiko du. Oposizioko alderdiek kudeaketa eredua jomugan jarri dute
Hiru herri irtenbidera begira
Naia Zuriarrain larrabetzuarra, Saioa Agirre zornotzarra eta Arantza Zulueta lekeitiarra 13/13 auziko auzipetuetako hiru dira. Babesa emateko, herri plataformak sortu dituzte, eta hainbat jarduera egin dituzte.
Lehentasunak eztabaidan
Domekan urte bi beteko dira Unai Rementeriak bigarrenez ahaldun nagusi karguaren zina egin zuenetik. COVID-19ak erabat baldintzatu du Batzar Nagusietako XI. legealdiaren hasiera. Oposizioaren ustez, osasun larrialdiak foru gobernuaren gabeziak azaleratu ditu. Gobernua babesten duten alderdiek, berriz, hartutako neurriak goraipatu dituzte.
Pandemia garaiko alkateak
2019ko maiatzeko udal hauteskundeen ostean aukeratutako alkateek urte hartako ekainaren 15ean hartu zuten kargua. Agintaldiaren erdia igarota, orain arteko lanari buruz zer hausnarketa egiten duten galdetu die 'Bizkaiko Hitza'-k Balmasedako, Ermuko, Getxoko eta Urduñako alkateei
Bengoetxea eta Unzueta kenduta, Etxanobe eta Antxustegi ariko dira
Rementeriak azaldu du "Bizkaiari bultzada bat emateko" egin dituztela aldaketak. Bi diputatuak 2015tik zeuden aldundian. Bengoetxea EiTB Mediako zuzendaria izango da