Beroagatik bi egunetan alarma egoera ezarri da herrialdean: abuztuaren 9an eta 23an. Sodupen inoizko tenperaturarik beroena jaso da: 45,6 gradu. Minimoetan beroena Elorrion izan zen: 23 gradu.
Albisteak
Etxeko lursaila zeruaren pare jarri, eta museo bihurtu
'Lurrak zerua izan nahi du' erakusketa ondu du Jasone Miranda-Bilbao artistak, Arrietan. Gurasoen etxeko lursailean hainbat artistak egindako obrak egongo dira ikusgai bihar eta etzi. Hamabost metro luze den plataforma batean egokitu ditu lanak. Esan du batzuk inguruarekin elkarrizketan ari direla, baina gainontzekoak, ez.
Asteburuak tipula usaina izango du Zallan, Enkarterri Festi esker
Jaialdi gastronomiko horren zortzigarren aldia da aurtengoa. Doako autobus zerbitzua egongo da Bilbotik. Txema Llamosas sukaldaria izango da tipula morearen enbaxadore.
Herritarren antzokia
1890ean inauguratu zuten Bilboko Arriaga antzokia, hiriburuko burgesiaren ekimenez. 1914an osorik erre zen arren, jatorrizko egitura salbatu ahal izan zuten. XIX. mendeko itxura du barrutik.
Lau hamarkadatan ehundutako amarauna
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak berrogei urte bete ditu aurten, eta bihar ospatuko dute urteurrena, Iurretan. Bertso eskoletan ditu erroak, eta bertsoa herrialde osora hedatzea izan du helburu hasieratik. Urteekin, bestelako jomuga batzuk ere bildu dituzte, hala nola emakumeen presentzia indartzea plazetan.
Artearen kalea
Durangoko alde zaharrean, Andra Mariko elizpea eta Santa Anako arkua lotzen ditu Artekalek. Goienkalea eta Barrenkalea bitartean egotetik datorkio izena, baina, gaur egun, arteari lotutako hainbat espazio ere hantxe bildu dira, kalearen izenari bigarren zentzu bat emanez.
Gorbeiako muxarrak, liburuen gotorleku
El Liron Gris proiektu artistikoa jarri du martxan Eli Perezek Orozkoko bere baserrian. Duela bi mende egindako inprenta makinak erabiltzeko "sorkuntzarako espazioa" sortzea izan da haren helburua. Beste hiru makina eskuratu berri ditu.
Musika eta kirola Getxon, alboko esklerosi amiotrofikoa ikertzeko
Gaurtik etzi arte, 22 talderen kontzertuak eta hainbat kirol eta aisialdi jarduera egingo dituzte, DalecandELA jaialdian, Algortako Portu Zaharrean. Diru bilketa abendura arte luzatuko dute.
Itsaspeko ekosistema eta haren zaindaria
1963an, Begoñako Amaren brontzezko eskultura bat urperatu zuten Gaztelugatxe eta Akatz artean. 1998an, biotopo babestu izendatu zuten ingurua, gizakiaren jardueretatik babesteko: urpean, 'Gelidium' eta 'Cystoseira' belardiak dira nagusi.
Herria eta kofradia maitemintzeko
Zorrak itota udala galtzear zegoen baso baten jabetza hartu zuten Iurretako kofradiek XIX. mendean. Hura ustiatzetik lortutako dirua herriaren premiak asetzera bideratzen dute. Auzo erakundeon historia liburu batean bildu dute orain.