Izaro uhartearen alderdi ezezagunena azaleratzeko 'Izaro: Natura eta historia' erakusketa ondu dute Xabier Armendariz eta Anton Erkoreka komisarioek. Martxoa amaiera bitarte, Bermeoko Arrantzale Museoan dago ikusgai.
Albisteak
Muinoko sastraken azpiko gaztelua
Balmasedako gazteluaren muinoan Erdi Aroko eta karlistaden garaiko gazteluen arrastoak daude. Unescoren Kultur Paisaiak eta Ondarea katedra 2020tik dabil indusketa lanetan. Ikerketei esker, jakin da gaztelua X. mendekoa dela, eta ez XIII.ekoa.
Sarea ehuntzeko beharra
Barakaldon euskararen ezagutza asko hazi da azken hamarkadetan; batik bat, eskolari esker. Hezkuntzatik kanpo, ordea, euskaldunek aukera gutxi dituzte hizkuntza erabiltzeko. Gaur elkartu egingo dira azpikontraten inguruko ebazpena gaitzesteko, eta hizkuntza eskubideak defendatzeko.
Otsoa itzuli da
Gaur egun otsoa da abeltzaintza estentsiboari erasotzen dion animalia nagusia. Hala, azkenaldian erasoak areagotu egin dira Bizkaian. Hainbat animalia hil ditu Karrantza aldean. Abeltzainek neurriak eta konponbideak eskatzen dituzte lehen sektorea ez desagertzeko. Ekologistek, bestalde, elkarbizitzaren alde egin dute. Eusko Jaurlaritza kudeaketa plan bat prestatzen ari da.
Tranbia Zorrotzaurrera eroateko diseinuaren aurka agertu dira
Bilboko Euskalduna zubitik gertu eraikiko duten zubi batetik sartuko da irlara. Olabeagakoek txarretsi dute eurenean geltokirik ez izatea eta zubia 10-15 metroan egitea.
Bendejaren eta agroekologiaren aldeko kanpaina, Uribe Kostan
Kalean barazkiak saltzeagatik, 1.900 euroko isuna jarri dio Getxoko Udalak Uribe Kostako Agroasanbladako kide bati. Isunari aurre egiteko, kanpaina jarri du martxan taldeak.
Santurtzik immigrazioari esker eutsi dio biztanle kopuruari
Udalerriaren errealitatea ezagutzeko datuak biltzen dituen behatoki sozioekonomikoa berritu du udalak. Ezkerraldeko, Bizkaiko eta EAEko egoerarekin alderatzen ditu datuak.
Neguko Bidaia musika zikloa hasiko da bihar
Getxoko Andres Isasi musika eskolan izango dira emanaldiak. Otsailaren 18ra arte, sei saio eskainiko dira, zapatuetan, 19:30ean. Klasikotik rock eta jazz doinuetara entzun ahal izango da.
Durangaldearen etxea
Durangoko Merindadeak XVI. mendean eskuratu zuen Abadiñoko Astola auzoko Zubiaurre etxea, merioaren etxea, eskualdeko epaitegia eta kartzela izateko.
Udak Tourra eta ahaldun berria ekarriko ditu
Aldaketa urtea izango da 2023a, maiatzean udalak eta Batzar Nagusiak berrituko dira eta. Hurrengo foru gobernuak inflazioaren ondorioei aurre egin beharko die. Kulturan, Busturialdea izango da albiste, Omako basoari eta Guggenheimi esker. Kiroletan, txirrindularitza izango da nagusi, Frantziako Tourra dela eta.