Herri txikietan ezinbestekoak dira tabernak, hartu-emanen sustatzaile ere badirelako. Gehienetan, bakarra egoten da, eta, sarri, udalarena izaten da. Badakite zerbitzu publiko bat direna, eta saiatzen dira herriko bestelako gabeziak ere asetzen. Bizirauteko laguntza eskatzen dute.
Albisteak
Ibilaldia igandean hirugarrenez egingo dute Ondarroan, ‘Xe’ lelopean
Zubi Zahar herri ikastolak antolatuko du aurtengo jaialdia. Lau gune izango ditu, bost kilometroko ibilbide batean. Ondarroako hizkerarekin jolastu dira leloa egiteko
Leioa, kaleko ikuskizunen erakustokia
Atzo hasi eta domekan bukatuko da Leioako 23. Umore Azoka. 43 konpainiak 90 emanaldi egingo dituzte. Gai asko izango dira hizpide; tartean, berdintasuna.
Bizkaia ezezaguna
George Alexander Dick alemaniar ingeniariak Bizkaiko hainbat lekutako marrazkiak egin zituen XIX. mendean. Sopuertako Enkarterriko Museoan jarri dituzte ikusgai irudiok, eta 2024ko urtarrilera bitarte bisitatu ahalko dira
Udaberriko bilketa ona izan dela uste du Bizkaiko Elikagai Bankuak
Behin-behineko datuen arabera, iaz baino %6 elikagai gehiago bildu dituzte. 2.700 boluntario egon ziren ostiral eta larunbatean Bizkaiko supermerkatuetan. Dohaintzen %60 emandako jakiak dira.
Zuhaitzen bilduma zabal bat
EHUko Bizkaiko Campusaren eremuan, Leioa-Erandio artean, hamahiru hektareako Arboretuma dago. 2008an inauguratu zuten; ehunka zuhaitz mota landatu dituzte.
Sorpresa gutxi espero dira
Abiatu da maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetako kanpaina. Inkesten arabera, baliteke EAJ gehiengo osotik gertu geratzea Batzar Nagusietan eta Bilboko Udalean.
Izenek gordetzen dutena
Gordexolako toponimia ikertu dute Goio Bañalesek, Javier Barriosek eta Mikel Gorrotxategik. XV. mendetik XX.era herritarrek zuten joera linguistikoa aztertu dute.
Errefuxiatuak artatzeko psikologo sarea sortu dute Bizkaian
Arreta ziurtatzea eta profesionalak trebatzea dute xede Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak eta Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialak.
Erositakoa etxera eramateko zerbitzua probatuko dute Bilbon
Bilbo Dendak elkarteko zortzi denda aplikazio bat erabiltzen hasi dira. Esan dute zerbitzu "bizkorra, jasangarria eta eragin sozialekoa" dela.