Urduñan Orduener energia komunitatea sortu dute, energiaren arazoari ingurumen, gizarte eta ekonomia arloetatik erantzuteko. Herriko egoera aztertzen ari dira orain.
Albisteak
Arrauna, Ondarroaren ondare
'Arraun Ondarru, ogibidetik kirolera' proiektua ondu dute Ondarroako zenbait herritarrek. Arraunak herrian izan duen garrantzia jaso eta herritarrei transmititzeko abiatu dute egitasmoa.
Paellen egunean Bronx babesteko neurriak “gutxi” direla deritzote
Martitzenean egingo da Getxon 68. Aixerrotako Nazioarteko Paella Lehiaketa. Udalak neurriak hartu ditu 'Bronx' izeneko gunea babesteko. Bizilagunek gehiago nahi dituzte.
Bidaia gizartearen uhinetan
XVI. mendetik gaur egunera arteko artelanekin osatu dute 'Oceana' erakusketa. Itsasoaren izaerak ditu ardatz: gatazka, merkataritza, turismoa.... BBVAren Bilboko San Nikolas jauregian ikus daiteke.
Bularreko minbizia, gizonen arazoa
Gizonek ere izan dezakete bularreko minbizia: kasuen %1,5 dira, zehazki. Intzidentzia hain urria izanik, asko ez dira kezkatzen bularrean koskor bat igartzen badute; ondorioz, emakumeena baino beranduago diagnostikatu ohi da.
Bilboko su festa lekua aldatzeko eskatu dio Arartekoak udalari
Iazko Aste Nagusian su hartutako eraikinetako bizilagunek eskatuta egin du eskaera. Udalak erantzun du aztertuko duela, edo lekua aldatu edo segurtasuna indartu duela.
Bakea, amodioa eta elkartasuna Armintzan
Bihar hasiko da Lemoizen Armintzako portuan Txapel Reggae jaialdia. Duela hiru hamarkada antolatu zuten lehen aldiz. Jaialdia ulertzeko era berdin mantendu du jai batzordeak: autogestioa eta doakotasuna.
Barrikako aztarnategian 40.000 urteko silex tailerra aurkitu dute
Edestiaurre Arkeologia Elkartea eta EHU elkarlanean ari dira Zabaletxe 22 aztarnategia ikertzen. Ondorioztatu dutenez, Chatelperron trantsizio aldiko tailerra aurkitu dute.
Surfaren alde zientifikoa
EHUk infografia sorta bat ondu du, surfaren eta zientziaren arteko lotura jendeari erakusteko. Etzi arte egongo da ikusgai Bakioko hondartzan; abuztuan, Sopelan.
Boluntario kualifikatuak
Lau ermita zaharberritzeko lankidetza proiektua bultzatu dute Zeanurin. Unibertsitateko Arkitektura ikasleek aztertu dute zein den egoera, eta fundazio batek finantzatuko dizkie obrak.