Gaur hasiko da Urduñan Urdufolk jaialdia. Hiru egunetan herriko kaleak folk musikaz beteko dira. Bost kontzertu eta zenbait ekitaldi antolatu dituzte; solasaldia edo merkatua, adibidez.
Albisteak
Mugarri eta lotura
XI. mendean eraiki zuten Agirreko Andra Mariaren ermita. Elezaharraren arabera, Plentziarena zen, baina, musean galdu, eta Gorlizi eman zioten. Inguruko herrien lehen parrokia eta itsasargi izan zen.
Entzuteko eta entzuna izateko
'Harrera' kontzeptuaren inguruan hausnartzeko sortu zuten 'Loturak Emakumeok' proiektua. Andre migratzaileek eta bertakoek hartzen dute parte. Haien iritziz, egitasmo "zoragarria" da. Bakoitzak bere istorioa objektu batekin kontatzen du. Irailean, hirugarren aldia hasiko dute, Portugaleten.
Aprobetxatu edo lehengoratu
Lemoizko zentral nuklearrak 40 urte daramatza bertan behera, inoiz martxan jarri gabe. Jaurlaritza da jabea, eta arrain haztegi bat ipini nahi du. Ekologistek eraisteko eskatu dute.
Sosik gabe, intentzio osoz
Bizkaian bost udalerritako alkateek ez dute soldatarik jasotzen: Garai, Ubide, Elantxobe, Arrankudiaga eta Ziortza-Bolibar dira hautu horren alde egin dutenak.
Hamargarren Itsas Martxa, presoak “etxeratzearen” alde
Euskal presoen eta iheslarien eskubideen alde egingo dute bihar Plentzian. Egitarau zabala antolatu dute, eta ikuskizun berezia eskainiko diete senideei.
Itzuli da bluesaren festa
Blues Festival egingo dute Bilbon gaurtik etzi arte, aire zabalean eta doan. Rick Estrin musikariak joko du, besteak beste: haren ibilbidea saritu dute aurten
FS-Bizkaiak gidaririk gabeko diseinurik onena irabazi du Silverstonen
EHUko Ingeniaritza Eskolako kideek lehenengo aldiz aurkeztu dute Erresuma Batuko txapelketara gidaririk gabeko auto bat. Hirurogei ikaslek eta hiru irakaslek osatu dute Bilboko taldea.
Demokraziaren lehen urratsa
EHUk eta Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatutako udako ikastaroan, Bizkaiko Foru Berria aztertu dute Gregorio Monreal eta Jose Angel Achon irakasleek. Foruak jaunarekiko "askatasuna" ematen zion Bizkaiari, eta ia beste inon ez zeuden eskubideak aitortzen zizkien bizkaitarrei.
Ekhilurren ordainketa sistemak milioi baten eragiketak egin ditu
Diruaren kontrola herritarren eskuetan egotea nahi dute Ekhilur kooperatibakoek. Visa, Bizum eta halako sistema orokortuei aurre egitea du helburu egitasmoak. Bilbon 40 saltokik dute sistema hori.