Kultura

Urteek egonkor egindako eskaintza

Urteek egonkor egindako eskaintza

Basauriko Social antzokiak 30 urte bete ditu aurten. Inguruko enpresen ekimenez egin zen eraikina, 1957an, eta udalak bereganatu zuen zenbait urte geroago. Askotariko formatuak programatzen dituzte, eta lan garaikideak lehenetsi.

Bluesa, rocka eta garagardoa, neurrian

Bluesa, rocka eta garagardoa, neurrian

Areatza Musik & Beer jaialdia egingo dute gaur eta bihar. Euskal Herriko eta atzerriko kalitate bikaineko blues eta rock musikariak entzuteko aukera egongo da. Arratia ibaiaren ertzean gune berri bat estreinatuko dute bihar, musika gastronomiarekin eta garagardoarekin uztartzeko.

Aluminiozko harrien meategia

Aluminiozko harrien meategia

Mañariko Angurreta harrobiak 1970eko hamarkadan utzi zion harriak birrintzeari. Bost hamarkada geroago, arte espazio bat eratzea erabaki dute han. 2021etik dago abian, eta, gaur zortzitik, Tadanori Yamaguchik gunerako espresuki egindako aluminiozko eskulturak daude ikusgai.

Bizkaia ezezaguna

Bizkaia ezezaguna

George Alexander Dick alemaniar ingeniariak Bizkaiko hainbat lekutako marrazkiak egin zituen XIX. mendean. Sopuertako Enkarterriko Museoan jarri dituzte ikusgai irudiok, eta 2024ko urtarrilera bitarte bisitatu ahalko dira

Gutxiengo baten ofizioa, gehiengoak estimatua

Gutxiengo baten ofizioa, gehiengoak estimatua

Biolinak, biolak eta biolontxeloak egiten eta konpontzen irakasten dute BELEn, Bilboko Euskal Lutheria Eskolan. Teknologia digitala erabiltzen dute neurriak hartzeko, baina prozesu gehienak tradizionalak dira, orain dela bostehun urtekoak, baita diseinurako irizpidea ere. Jesus Alonso akustikan doktoreak sortu zuen, 1986an.

Kalean elkartzeko aldarria

Kalean elkartzeko aldarria

Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko 28. Jaialdiak kale antzerkiz eta bestelako ekitaldiz beteko ditu herrigune eta auzoak, gaur hasi eta igandera bitarte. Ikuskizunak doakoak izango dira, eta publiko guztiarentzako pentsatuak.