Pilota Pro Fest eskuz binakako txapelketaren bigarren aldia egingo dute. Lau jaialdi izango dira, abendutik otsailera. Partida denak Zelaietako frontoian jokatuko dituzte.
Kirola
Aitzindariaren pausoei segika
Andres Espinosa alpinista zornotzarra jaio zenetik 120 urte bete dira. Mundu mailako hainbat lorpen izan zituen. Etzi ibilaldi batekin gogoratuko dute, haren sorterrian.
Europako Kirol Hiria izateko hautagaitza aurkeztu du Basaurik
Izendapena lortzen badu, datorren urtean izango da Kirol Hiria. Herrian klub bat dago 800 biztanleko. Basauriarren %90ek praktikatzen dute kirolen bat, udalaren arabera.
Urdaibaiko presidenteak 9,5eko nota jarri dio denboraldiari
Bermeoko taldeak bederatzigarren aldiz irabazi du liga. Talderik "indartsuena" zutela uste du presidenteak. Lau bider irabazi dute liga eta Kontxa urte berean.
FS-Bizkaiak gidaririk gabeko diseinurik onena irabazi du Silverstonen
EHUko Ingeniaritza Eskolako kideek lehenengo aldiz aurkeztu dute Erresuma Batuko txapelketara gidaririk gabeko auto bat. Hirurogei ikaslek eta hiru irakaslek osatu dute Bilboko taldea.
Arrauna, Ondarroaren ondare
'Arraun Ondarru, ogibidetik kirolera' proiektua ondu dute Ondarroako zenbait herritarrek. Arraunak herrian izan duen garrantzia jaso eta herritarrei transmititzeko abiatu dute egitasmoa.
Surfaren alde zientifikoa
EHUk infografia sorta bat ondu du, surfaren eta zientziaren arteko lotura jendeari erakusteko. Etzi arte egongo da ikusgai Bakioko hondartzan; abuztuan, Sopelan.
Elkartasuna eta memoria, lasterka
Burdin Hesiko lehen lasterketa mailakatua egingo dute uztailaren 9an, Fikatik abiatuta. Lasterketaz gain, egun osoko jaia prestatu dute. Bildutako dirua sarkoma minbizia ikertzera bideratuko dute.
Bilbo eragozpenez josiko duen Frantziako Tourra
Frantziako Tourraren aurtengo aurreneko etapa Bilbon hasi eta bukatuko da, uztailaren 1ean. Bizkaiko hamaika errepide moztuta egongo dira ordu luzez, Tourreko tropela igaro ahal izateko. Bilbo, baina, gotortu egingo dute orduan: hiriko sarrera gehienak 06:30 eta 08:30 artean itxiko dituzte, arratsaldera arte.
Arraun Eskola sortu dute Bilbon, adimen desgaitasuna dutenentzat
Bizkaiko Arraun Federazioak garatuko du proiektua, eta hilaren amaieran hasiko dituzte ikastaroak. Horretarako berariazko instalazioak sortu dituzte Euskalduna jauregian.