Gizartea

Bilbo osora hedatu da Euskaraldia prestatzeko konpromisoa

Bilbo osora hedatu da Euskaraldia prestatzeko konpromisoa

Natalia Salazar Orbe

Euskaldunen hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara erabiltzeko ariketa bat: horixe proposatzen du Euskaraldiak. Eta konpromiso horrekin bat egin du Bilbok ere. Hiriko euskaltzaleen mugimenduak, udalak eta hainbat entitatetako ordezkariek bat egin dute proiektu bera gauzatzeko indar metaketa horretan. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean herritarrei ahobizi eta belarriprest izateko deia egin diete, Euskaraldirako Bilbon darabiltzaten prestaketa lanen berri ematean: 11 egun euskaraz bizitzeko erronka hori abiapuntua besterik izan ez dadin.

Gora egin du lan egin arren pobrezian bizi direnen kopuruak

Gora egin du lan egin arren pobrezian bizi direnen kopuruak

Natalia Salazar Orbe

Enplegua duten herritarrak ere ez daude pobrezia eta bazterketa arriskuetatik salbu. Lan prekarioen, soldata txikien eta behin-behinekotasunaren ondorioz, asko eta asko dira hilabete bukaerara iristeko modurik ez duten bizkaitarrak. Gizarte bazterketa eta pobrezia arriskuan jartzen ditu egoera horrek hainbat eta hainbat herritar. Hala adierazi du Gurutze Gorriak, 2017ko memoriako datuetan oinarrituta.

Enara askeen oihartzuna

Enara askeen oihartzuna

Natalia Salazar Orbe
Enaden Begiak jardunaldi ekologistak egingo dituzte Ean bihar eta etzi. Energia nuklearraren aurkako borroka ezagutarazita, topaketok memoria historikoa eta indarren bilgunea izatea dute asmo. Azalduko dute, Lemoizen ez eze, Ogeian ere geldiarazi egin zutela zentrala egiteko asmoa.

Arnasaldien elkargunea, Diman

Arnasaldien elkargunea, Diman

Ainhoa Larrabe Arnaiz
Arnasaldia emango dio Dimak bihar euskarari. Udalerri euskaldunek euskararen etorkizunean duten garrantzia hedatu eta euskararen aldeko konpromisoak bultzatzeko, Udalerri Euskaldunen Eguna egingo dute bihar bertan, Uema Udalerri E...

Noranzkoa erabaki nahian

Noranzkoa erabaki nahian

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Hatz erakuslearekin mapan marraztutako bideari zuzen jarraitu dio Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak. "Hara, zentzua hartzen du guztiak". Itsasadarraren azpitik Getxo eta Portugalete lotzeko egitasmoa seinalatu du, lehenik; Bilboko hegoaldeko saihesbidetik jarraitu du gero; eta Supersur ezizenez ezaguna den horretatik aurrera, azkenik, AP-68arekin lotuko dituen obren zatia marraztuz. "Metropoliaren eremu guztia libratuko da horrela". Bizkaiko hiriburuko errepide sarea arintzeaz ari da ahaldun nagusia. Joan den astean iragarri zuen Bizkaiko XXI. mendeko obrarik garrantzitsuena abiatuko dutela hamar urteko epean: 2027. urterako Bilboko itsasadarraren eskuin eta ezker ibarrak lotuko dituen lur azpiko tunel bikoitza eraikiko dute. Artatzako lotuneko eta Arrondegiko zubiko auto ilarak arindu nahi ditu azpiegitura berriarekin. "Bizkaian mugitzeko modu berri bat eskainiko dugu". Itsasadarraren azpitik egingo duten errepideaz gain, Bilboko hegoaldeko saihesbidearen luzapen lanak ere aurkeztu zituen ahaldun nagusiak. Orotara, 580 milioi euroko inbertsioa egingo du bi azpiegiturak eraikitzeko.

Astebete falta da Ibilaldirako, eta besoak zabalik dago Santurtzi

Astebete falta da Ibilaldirako, eta besoak zabalik dago Santurtzi

Aitziber Laskibar Lizarribar

Dena prest dago. "Ia-ia dena". Bederatzi egun besterik ez dira falta, eta antolatzaileak azken unekoak lotzen ari dira; milaka azken gauza. Bertan da aurten Ibilaldia. Maiatzaren 27an izango da, hurrengo asteko igandean, Santurtzin, eta Taup! leloa izango du. Bihotz Gaztea ikastolako kideak buru-belarri ari dira antolaketa lanean, eta, batez ere, bihotzez; ilusioz, bihotz osoa jaialdiari begira jarrita.

Gau eta egun euskaraz bizi nahi dute Getxon

Gau eta egun euskaraz bizi nahi dute Getxon

Natalia Salazar Orbe
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik". Joxean Artze usurbildarraren esaldiak bizirik dirau, eta, lelo ez eze, euskarak herrian dagokion lekua bete dezan bete beharreko jarraibidea ere bilakatu da.

Umeek kalea hartuko dute

Umeek kalea hartuko dute

Natalia Salazar Orbe
Auzo eta kale askotan aisialdia igarotzeko lekurik gabe geratu dira ume eta gazteak. Kaleez gozatzeko eta horietan ibiltzeko askatasuna galdu dute. Eskubide hori berreskuratu eta aisialdi alternatiboa garatzeko aukera badela erakutsi nahi du Umeak Kalean elkarteak.

Mapan agertzeko entsegua

Mapan agertzeko entsegua

Aitziber Laskibar Lizarribar
Bilbok bertan du "erronka". Inoiz izan gabeko egoera batean "bikain" bat lortu nahi du, eta prest dauzka hartarako neurri guztiak. Martxan da azterketa. Lehen bisitariak iritsi dira, gaur eta bihar jokatuko baitira Europako errugbi txapelketetako finalak.