Gizartea

Eraso sexistek lausotutako jaia

Eraso sexistek lausotutako jaia

Peru Azpillaga

Bilboko Aste Nagusia amaituta, bai konpartsek eta bai udalak jaien balorazioa egin dute. Biek nabarmendu dute festetan bildutako jende kopurua, bai eta herritarren parte hartze aktiboa ere. Arrakastatik urrun, baina, izandako lau sexu erasoek jaiak lausotu dituztela azpimarratu dute.

Balorazioa egiterakoan hainbat dira kontuan izan beharreko gauzak: bisitariak, ekintzen arrakasta, bildutako jendea, sortutako giroa, etekin ekonomikoa eta abar. Horren harira, aurtengo jaiak "oso jendetsuak" izan direla nabarmendu dute antolatzaileek. Besteak beste, 1,5 milioi lagunek parte hartu dute, 100.000 pertsona bildu dira egunero suak ikusteko, eta gastronomikoan 617 lapiko aurkeztu dira. Konpartsek eta udalak, ordea, bestelako balorazioak egin dituzte zenbait alderditan, adibidez, segurtasunaren arloan. Hala ere, eraso sexistek jaien balorazioa markatu dute.

Golfak sortu behar zuen xarma, zanpatuta

Golfak sortu behar zuen xarma, zanpatuta

Natalia Salazar Orbe

Ez da kontu berria. Urteak dira Artxandako golf zelaiaren larreek kolore berdexka galdu zutela. Belar heze eta urmael gardenak erabat utzita daude aspalditik, sastrakek janda. Utzikeria hori hasi da ondorioak eta orain artekoak baino kalte nabarmenagoak sortzen. Abuztuaren erdi aldera, luizi bat gertatu zen Larrabetzuko lurretan dagoen zelaian. 30 eta 40 metro arteko lur zatia erori zen, eta bost metroko sakonera higatu. Orain, udala martxan jarri da ugazabak esku har dezan Laboral Kutxarenak diren lurretan. Horretarako borondatea eta lanean hasteko konpromisoa jaso dituzte. Hala ere, erabat utzita jarraitzen du gune horrek, turismoa erakarriko zuela eta golf zalez beteko zela iragarri zuten arren. Larrabetzuko Udalak irtenbidea bilatu nahi du. Hala azaldu du Iñigo Gaztelu Bilbao alkateak: "Baina oso zaila da, bankuen esku dagoelako".

Osasuntsua poltsikorako ere

Osasuntsua poltsikorako ere

Oihana Cabello Elorriaga

Gero eta ur gutxiago kontsumitzen da iturritik. Datuek hori diote. Hala ere, ur kontsumoa murriztu izana herritarren kontzientzia maila handiagoak bultzatu du.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea da Joserra Diez. Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakaslea da, eta lehen hezkuntzako etorkizuneko irakasleak hezten ditu, arlo zientifikoan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaslegaiak ere baditu ikasle. Bere ezagutza biodibertsitatearen kudeaketaren alorrera, ibaien lehengoratzera zein ekologiaren oinarrietara eta lurraldearen planifikaziora bideratu du.

Herritarren babesa eta salaketa areagotzen ari dira kalean

Herritarren babesa eta salaketa areagotzen ari dira kalean

Aitziber Laskibar Lizarribar

Hiru egunerako ez; bost egunerako emango die aterpe migratzaileei Gurutze Gorriak hemendik aurrera. Hala jakinarazi dute egunotan. Eskaerak etengabeak zirenez, harrera egunak luzatzea adostu dute instituzioek eta Gurutze Gorriak —hark kudeatzen ditu harrera guneak—. Baina bost egunen ondoren, berdin-berdin geratuko dira kale gorrian Bizkaira iritsitako dozenaka lagun. Egoera hori ikusirik, eskaerak eta protestak ez dira eten. Are, indar hartzen ari direla ere esan liteke.

Bermeoko ontziolaren kokapena aldatzeko tramiteak, abian

Bermeoko ontziolaren kokapena aldatzeko tramiteak, abian

Natalia Salazar Orbe

Bermeoko ontziola lekuz aldatzeko eskaera aspaldikoa da herrian. Protesta eta aldarrikapen ugari egin dituzte herritarrek. Herriaren sarreran dago, eta itsasoarekiko lotura gogorarazten duen jardueretako bat dute han. Portuko Plan Bereziaren hirugarren aldaketa tramitatuko duela iragarri du orain Eusko Jaurlaritzak. Ontziolarentzako kokapen berria da proposatu duten aldaketa nagusia. Horrez gain, moila berria egitea ere planteatu dute. Tramitazioak luze joko duela azaldu du Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek, asmoen planoa ezagutu eta gero.

Ezkutuan mantendu da pozoia

Ezkutuan mantendu da pozoia

Aitziber Laskibar Lizarribar
Lindanoa. Pestizida gisara hiruzpalau hamarkadatan barra-barra sortu eta erabili zen konposatu kimikoa. Nekazaritzan erabili zen gehienbat, laboreetako izurriak kontrolatzeko, baina baita pertsonen buruetako zorriak hiltzeko ere, eta zuraren, larruaren, artilearen zein kotoiaren tratamenduetan, parasitoen kontra. Eraginkorra izateko ospea zuen. Gaur egun, desagerrarazi beharreko material arriskutsu gisa izendatua du Nazio Batuen Erakundeak.

Azkarragoa eta handiagoa

Azkarragoa eta handiagoa

Natalia Salazar Orbe

Ordenagailu astunak, sakonera handiko pantaila gizenak eta informatika eta Interneten munduan murgiltzea oso gustuko zuten pertsona bitxi gutxi batzuk elkartzen hasi ziren hasieran. Hiru dozena lagunen topaketa izan zena haziz joan da urteen poderioz. 26 urteren ostean, finkatu ere egin da egutegian, informatika gaietako profesional eta zaleentzako saihetsezineko ekitaldi bilakatzeraino. Euskal Encounterra da. 5.000 ordenagailu postutik gora eta segundoko 60 gigabyteko konexio abiadura eskaintzen ari da, atzoz geroztik —iaz baino 20 gigabyte azkarrago—, BECen. Igandera bitartean, ezagutzak trukatu eta dibertitzeko aukera eskainiko du.

Zain berriak irekiko dizkiote

Zain berriak irekiko dizkiote

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Tantaka-tantaka iritsi dira datozen urteetan Bizkaian egingo diren azpiegiturei buruzko berriak, eta, puzzle baten piezen gisan, lurraldearen etorkizuneko egitura marrazten du horietako bakoitzak. "Bizkaiko Foru Aldundiak azken hamarkadetan hartu duen erabakirik garrantzitsuena da". Hala aurkeztu zituen Unai Rementeria ahaldun nagusiak datozen urteetan diputazioak bultzatuko dituen obra nagusiak. Lurpetik, lur gainetik nahiz airetik, zain berriak irekiko dizkiote Bizkaiari.

Kanpoko eta barneko mugak

Kanpoko eta barneko mugak

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Alarmak piztu ditu joan den hilabetean Mediterraneoan Aquarius ontziarekin gertatutakoak: 629 migratzaile zeramatzan, eta ez zioten utzi Catanian (Italia) porturatzen. Hedabideetako izenburuetan gai nagusia izan zen kasua, harik eta ontzia Valentzian (Herrialde Katalanak) lehorreratu zen arte. Itsasoak zakar jarraitzen du oraindik, ordea, Europako Batasuneko estatuek errefuxiatuekin duten jarrerari buruzko eztabaida berpiztu baitu Aquarius ontziarekin jazotakoak. Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ontzian zihoazen iheslariak hartzeko borondatea erakutsi zuten hasieratik, eta zortzi migratzaile iritsi ziren Bilbo, Gasteiz eta Tolosako (Gipuzkoa) hainbat etxetara, ekainaren 26an. Bada, arazoak gainezka egin du uztailean: Bilbora iristen diren errefuxiatuak ezin artatu dabiltzala diote erakundeek, eta Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideek estali dute hutsunea.