Gizartea

Plaiko Zubiak biraka jarrai dezan

Plaiko Zubiak biraka jarrai dezan

Lore Bengoetxea
Beste aukera bat eman zaio Ondarroako Plaiko Zubiari; bigarrena. Leheneratzeko lanak egingo zituen enpresa aukeratzeko lehen deialdiak kale egin ostean, bigarren lizitazioa egin du Bizkaiko Foru Aldundiak; oraingoan, aurrekontua handituta.

Biokulturaren elkargunea

Biokulturaren elkargunea

Aitziber Laskibar Lizarribar
Elikadura biologikoak hartuko du leku gehien; 14.000 bat produkturekin, eskaintzaren erdia beteko du. Kosmetika eta higiene ekonaturalak ere presentzia handia izango du. Etxe osasuntsuari lotutako proiektu eta produktuak ere izango dira.

Porlanaren azpian ereindako haziak

Porlanaren azpian ereindako haziak

Peru Azpillaga
Berdea eta grisa. Garapena eta suntsiketa. Porlana eta lurra. Egoera dialektiko latzean irauten dute egun gizakiak eta naturak bizirik. Azken urteetan, aldaketa handiak izan dira, eta hiri proiektu berriek guztiz itxuraldatu dute Bizkaia.Porlanak aurrea hartu die larre berdeei; horren adibide garbia da Uribe Kostaren egungo izaera.

Oztopoen eta bihurguneen bizikleta zirkuitua ireki dute Etxebarrin

Oztopoen eta bihurguneen bizikleta zirkuitua ireki dute Etxebarrin

Natalia Salazar Orbe
Pump track eta cross country. Atzerriko bi kontzeptu horiek ezagun bihurtzen hasiak dira etxebarritarren artean. Bereziki, kirola eta abentura uztartzea gustuko dutenen artean. Oztopoz, bihurgunez eta sakangunez betetako bi zirkuitu zabaldu dituzte Etxebarrin: bata, bizikletentzako prestatuta dago, eta, bestea, bizikletan, skatean edo patinetan ibiltzeko.

Gogora ekarri eta elkarri eragin

Gogora ekarri eta elkarri eragin

Ane Maruri Aransolo
Hitz konplexuak dira bakea, gerra, giza eskubideak eta memoria historikoa. Erraz defini daitezke, baina horiei buruzko hausnarketa pertsonala egitea ez da horren gauza erraza izaten. Askok diote bakearen alde egin behar dela, bai eta giza eskubideak errespetatu egin behar direla ere. Baina ez da ohikoa izaten gaur egungo gertaerei buruzko hausnarketa sakona egitea.

Etxebizitza eskubidea, noraezean

Etxebizitza eskubidea, noraezean

Natalia Salazar Orbe

Bihar beteko dira hamar urte Lehman Brothers inbertsio bankuak porrot egin zuenetik. AEBetako astindu hura mundu osora zabaldu zen. Orduan lehertu zen krisi ekonomikoak eten egin zuen goranzko joera etengabean ari ziren etxebizitzen prezioen igoera. Burbuilak ezin izan zion gehiago eutsi, eta, orduz geroztik, etxebizitzen salneurria apaltzeko joera hasi zen. 2016an, behea jo zuen. Prezioak ez daude edonoren esku, hala ere. Alokairuaren prezioetan gorakada nabarmena gertatu da, gainera, azken urteetan. Batez beste, 970,6 euroan kokatu da Bizkaiko alokairu librearen prezioa. Hala jakinarazi du oraintsu Etxebizitzaren Behatokiak. Etxe berrien prezioari dagokionez, metro koadroa 3.239 euroan dago, batez beste.

Txorierrin zabor kuota ezartzeko sistema berriak eztabaida sortu du

Txorierrin zabor kuota ezartzeko sistema berriak eztabaida sortu du

Natalia Salazar Orbe

Txorierriko mankomunitateak aldatu egin du errefus ere esaten zaion hondakinen atala pisatzeko sistema, eta, jasotako datuen arabera, herri bakoitzarentzako kuota berriak onartu ditu. Uztailean hartutako erabaki horren arabera, orain arte baino 18.922,80 euro gehiago ordaindu beharko lituzke Larrabetzuko Udalak urtean, hiri hondakin solidoen bilketaren truke. Pisatze sistema aldatzearekin konforme agertu da Larrabetzuko Udala; baita, datuek hala badiote, gehiago ordaintzearekin ere. Baina datuak oker daudela uste du, eta berrikusteko eskatu dio mankomunitateari. Horrek onartu berri du berriz aztertzeko eskaera.

Eskualdeko sei herriren hondakinen bilketa kudeatzen du mankomunitateak: Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudio. Azken sei urteetan, udal bakoitzak sortzen zuen hondakin kopurua kalkulatzeko, urtean bi astez pisatzen zituzten edukiontziak, horretarako kamioi bereziak hartuta, propio. Datu horiek oinarri hartuta, herri bakoitzari ordaindu beharreko zenbatekoa ezarria zioten.

Argitu gabeko ikasgaiak

Argitu gabeko ikasgaiak

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Bukatu da atsedenaldia, opor garaia. Gogoz, nagi edo urduri, bizkar zorroa prestatu, eta ikasgeletarako bidea hartu dute milaka haur eta gaztek egunotan. Zirriborroz beteko dira laster zuriz gordetako kaierak, eta testuliburuek ere berehala galduko dute lehen egunean izan ohi duten berri usaina. Ia hiru hilabete oporretan eman ondoren, abiatu da 2018-2019ko ikasturtea; eta, gaurdanik, etxeko lanez lepo dabil hezkuntzaren eremua. Lan baldintzen eremuan eta etorkizuneko hezkuntza ereduaren definizioari dagokionez, egiteko ugari ditu Eusko Jaurlaritzak aurtengo ikasturtean.