Gizartea

Gatikako goi tentsioko sarea gelditzeko eskatu dute Bruselan

Gatikako goi tentsioko sarea gelditzeko eskatu dute Bruselan

Peru Azpillaga

Europako Batasunak herrialdeen arteko energia konexioa bermatzea ezarri du helburutzat. Horretarako, Europako zenbait herrialde beren artean energetikoki lotzeko proiektuak jarri ditu martxan. Horien artean, "estrategikotzat" jo du Gatika Bordeletik gertu dagoen Cubzenais herriarekin (Akitania Berria, Frantzia) lotzeko autobide elektrikoa. Gatikako herri plataformako kideak, ordea, "zentzurik gabeko" azpiegitura dela salatu dute, eta, Autobide elektrikorik ez lelopean, Bruselan izan dira "megaproiektua" salatzeko.

Bilboko Barcelo eta NH hoteletako langileek hilabete daramate greban

Bilboko Barcelo eta NH hoteletako langileek hilabete daramate greban

Peru Azpillaga Diez

Txilibituak eta bozinak hartuta, hainbat pertsona goizean goizetik hasten dira zarata egiten Bilboko NH eta Barcelo-Nervion hoteletako atarietan. Bertako langileak dira; hain zuzen ere, egunero gelak garbitzeaz arduratzen direnak. Azaroaren 2an ekin zioten greba mugagabeari: dituzten baldintza kaskarrak salatu eta ostalaritzako hitzarmena ezar diezaietela eskatzeko. ELA sindikatuaren babesarekin abiatu dute lan baldintza duin batzuen aldeko borroka, eta, ia hilabete bat igaro den arren, akordioa lortzetik urrun daude oraindik.

Elikagai Bankuak urteko bilketa nagusia egingo du asteburuan

Elikagai Bankuak urteko bilketa nagusia egingo du asteburuan

Peru Azpillaga Diez

Gizarte bazterketa pairatzeko arriskuan dauden 28.000 pertsona baino gehiago hornitzen ditu Bizkaiko Elikagai Bankuak. Pertsona horiei guztiei lagundu ahal izateko, guztira, lau milioi kilo inguru janari biltzen ditu urtean. Bilketa hori aurrera eramateko, gorriz markatutako data bat du Elikagai Bankuak: urtero antolatzen duten bilketa nagusia. Bertan, 5.500 boluntarioren parte hartzeari esker, hamabi hilabetez banatzen dituzten elikagaien %25 jaso ohi dituzte, hots, milioi bat kilo janari. Hain zuzen ere, gaur eta bihar artean egingo da bilketa nagusia. Boluntarioek, hiru orduko txanden bidez, mota guztietako elikagaiak jasoko dituzte, eta pertsona orok izango du laguntzeko aukera, Bizkai osoko 300 denda eta komertzioren esku hartzeari esker.

Euskaraz arnasteko prest

Euskaraz arnasteko prest

Peru Azpillaga
Euskaraldia dinamikak erronka bota dio euskal gizarteari: 11 egunez bada ere, hizkuntza ohiturak aldatzea, eta euskarari bultzada ematea. Hori lortzeko, berdin du euskara ahoan bizirik izan edo euskara ulertzeko belarriak prest edukitzea.

Ekitaldi ugari, indarkeria matxistari aurre egiteko

Ekitaldi ugari, indarkeria matxistari aurre egiteko

Aitziber Laskibar Lizarribar
"Ez naiz zurea, nirea baizik". Matxismoa amaituko bada pentsaera asko aldatu beharko direla eta, lelo hori aukeratu du Bizkaiko Aldundiak indarkeria matxistaren aurkako mezua zabaltzeko. Igandean da azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna.

Elkartasunerako bidea bilatuz

Elkartasunerako bidea bilatuz

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

Matxulu, Talig, Hushe, Kane... Baltistango eskualdetik zehar, Hushe ibaiaren babespean sortutako herrixken izenak dira. Pakistango iparraldean dagoen eskualde hori munduko gunerik ederren eta harrigarrienetakoa da hura bisitatzen duten kanpotarrentzat.

Naturari erreguka doan bidea

Naturari erreguka doan bidea

Uxue Gutierrez Lorenzo

Mendebaldeko kristautasunean eta judaismoan erabiltzen zuten errezoa da letania. Jainkoa gurtzea helburu, erregu esan gura du hitzak latinez. Horregatik, Eako ibilbideetako bat Letanien Bidea izendatu zuten. Izan ere, erlijioak behinola herrian izandako garrantziaren erakusleiho da bidea, otoi zaharraren izenpean.