Gizartea

Arrantzak utzitako legatua

Arrantzak utzitako legatua

Natalia Salazar Orbe

Itsasoari begira bizi den herri bat da Bermeo. Hari lotuta egon da mendeetan, hura zaintzen, haren astinduei eusten eta handik edaten. Arrantzale, saregin, sardinasaltzaile eta neskatilaz josita, itsasoarekiko eta arrantzarekiko loturarik estuena izan duen Busturialdeko herria da. Horrek idiosinkrasia berezia eman dio Bermeori. Izaeraz harago, hizkuntza bera ere jantzi eta aberastu dute itsasoarekin lotutako berbek. Bereziki, arrainen izenek. Azken urteetan erabat aldatu da irudi hori. Ahaztuak dira itsasontziak portuan sartu orduko talaiatik abisua eman eta arraina deskargatzera jaisteko egunak. Orain, herritar gehienek ez dituzte ezagutzen garai batean hartzen ziren arrain mota guztien izenak.

Herritarrak plazan batzeko deia

Herritarrak plazan batzeko deia

Uxue Gutierrez Lorenzo

Hitzordua zehaztua dute Iurretako herritarrek: asteartero, 19:00etan, plazan. Hilabeteak daramatzate Iurretako 50 bat lagunek batzarrak egiten, buruari bueltaka. Astero-astero biltzen dira adin ezberdinetako kideak, ezinegon komun batetik abiatuta: "Hainbat pertsonaren artean hasi ginen berbetan, herrian mugimendu sozialaren eta kulturalaren falta sumatzen genuelako. Kezka horren bueltan hasi ginen elkartzen". Hala azaldu du Markel Onaindia mugimenduko kideak ideiaren jatorria. Eta, kezkatik tiraka, aisiaren inguruan ere hausnartu dute. "Askotan, tabernara joatean datza gure aisia. Ez da bakarrik kritika bat gainontzekoek egiten ez dutenarekiko, autokritika bat ere bada. Gure esku dago herrian bizitza gehiago egotea eta alternatibak sortzea". Oinarriak finkatuta, izena ere jarri diote mugimenduari: Iurreta Plazaratu.

Postalerako Bilbo

Postalerako Bilbo

Natalia Salazar Orbe

Industrializazioak eraikitako eredua eraitsi egin dute Bizkaian. Desindustrializazio prozesu sakona bizi du lurraldeak. Bereziki, Bilbok eta haren inguruek. Hiriaren norabidea errotik aldatu da. Eredu berri baten aldeko apustua egin dute. Bigarren sektorea atzean utzita, hirugarren sektorea alfonbra gorriaren gainean sartu da. Ez da izan egun batetik besterako aldaketa, hausnarketa eta estrategia batzuei jarraitu dien prozesua baizik. Hiriburuan, irla bihurtu duten Zorrotzaurre da, agian, aldaketa horren isla nagusia. "Bilboko Manhattan" gisa aurkeztu zuen Juan Mari Aburto alkateak. Baina prozesu horrek hainbat adar ditu, eta hartutako estrategiek ondorioak dituzte herritarrengan. Turismoa erakartzeko programak, ekitaldi handiak hartzeko kanpainak... Denek dute isla eta eragina herritarrengan eta lurraldearen etorkizunean.

ZORROTZAURREKO IRLA
Hontzak konpartsa epaituko dute iazko txosnako dekorazioagatik

Hontzak konpartsa epaituko dute iazko txosnako dekorazioagatik

Aitziber Laskibar Lizarribar

"Epaiketa eguna abenduaren 28ra atzeratzea eskatu dugun arren, ez dute onartu; askoz egun egoki eta dibertigarriagoa iruditzen zaigu broma, bufoikeria eta gurutzatutako edo gurutzatu gabeko panpinei buruz aritzeko, baina ez dute onartu". Umorea galdu gabe joango dira Bizkaiko Auzitegira, asteartean, Hontzak konpartsako ordezkariak. Epaitu egingo dute konpartsa, iazko Aste Nagusian txosnari eman zion Carnicerías Vaticanas (Harategi Vatikanoak) dekorazioagatik. Kristo gurutziltzatua zuen txosnak horma nagusian, haren gorputz atalak zatituta erakusten zituela. Carnicerías Vaticanas inguruan idatzia zuela, haragi zatiz betetako harategi itxura zuen txosnak. Hartzazue ta jan, nire gorputza da ta ere bazuen idatzia. "Erlijio sentimenduen aurkako delitua" egin izana egotzita epaituko dute dekorazio hori, asteartean.

Basauri erdigunea berritzea ekarriko duen akordioa sinatu du udalak Adifekin

Basauri erdigunea berritzea ekarriko duen akordioa sinatu du udalak Adifekin

Aitziber Laskibar Lizarribar

Hamar urte baino gehiagoren ondoren, Basauriko Udalak lortu du herriaren erdigunean dagoen Bidebieta, San Fausto eta Pozokoetxe ingurua itxuraldatzeko ezinbesteko zuen urratsa: Adif Espainiako Trenbide Azpiegituren Administratzailearen esku dagoen burdinbide multzoa udalaren esku uztea onartzen duen akordioa sinatu dute bi aldeek. Ondorioz, burdinbide multzoak herri erdigunean eragiten duen arrakala ezabatu ahalko du udalak, eta HAPO Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean aurreikusia duen eraberritze plana gauzatu ahalko du: etxebizitzak eta aisiaguneak oinarri dituen proiektua.

Ehun urteko lanari gorazarre

Ehun urteko lanari gorazarre

Natalia Salazar Orbe

Euskara batuaren 50. urteurrena presente egon da urte osoan. Hainbat iritzi eta artikuluk jaso dituzte hizkuntza estandarizatzeko beharrari eta prozesuari berari buruzko hausnarketak. Denek utzi dute agerian hizkuntza bateratzeak izan zuen garrantzia. Euskaltzaindia euskararen akademiari lan hori aitortu dio orain Bizkaiko Foru Aldundiak, Ohorezko Lauaxeta sariarekin. Astelehenean egin zuten ekitaldia, eta Andres Urrutia akademiako buruak jaso zuen saria.

Ikazkinen lana berreskuratzen

Ikazkinen lana berreskuratzen

Eider Mugartegi
Euskal Herriko beste leku askotan bezala, garai batean txondor asko egiten ziren Markina-Xemeingo baserri inguruetan, eta txondorgile edo ikazkin modura ere ateratzen zuten bizimodua herritar batzuek. Ikatzak garrantzi handia zeukan.