Bizkaiko Hizkuntzen Mapa osatu du Soziolinguistika Klusterrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren enkarguz. 120 ama hizkuntzatik gora zenbatu dituzte. Euskararen eta gaztelaniaren atzetik, galizierak ditu hiztun gehien: 25.697 bizkaitarren hizkuntza da.
Gizartea
Bilboko udal anbulantziaren zerbitzuari eusteko eskatu dute
Langile batzordeak salatu du udal gobernuak zerbitzua kentzeko asmoa iradoki diela. Anbulantzia batek, sei erizainek eta hamabi larrialdi teknikarik osatzen dute gaur egun.
Organiko guztiak, edukiontzi marroira
Martxoaren 1etik aurrera, konposterako erabiliko dira kozinatutako arrainaren eta okelaren hondakinak, hezurrak, hestebeteak eta gazta ere. Eskualdeetako lehen hiru konpost plantak martxan jarriko dira.
Hegan egiteko bermea
Loiuko aireportuan COVID-19a atzemateko proba diagnostikoak egiteko gunea ezarriko dute. Handik ateratzen direnentzat da, iristen direnek proba eginda ekarri behar baitute. Probak ohiko prezioetan egin beharko dituzte.
Hasi dira zuntz optikoa zabaltzen
Datozen bi urteotan, diputazioak eta Telefonicak abiadura handiko Interneterako konexioa eroango dute oraindik ez duten lekuetara. Etxe batzuetan gehiago itxaron beharko dute.
Bilbotik Getxora, bizikletaz
Getxo Bilborekin lotuko duen bulebarra eta Barakaldo eta Erandio lotzeko zubia iragarri dituzte.
Auzoa mugak erdibituta
Udalerrien arteko joan-etorri murrizketek, arazoak sortu dituzte eremu mugakideetan; hala nola Bilbo eta Arrigorriaga artean dagoen auzoan, Abusun.
Umeen eta gazteen aisia, euskaraz
Bilboko Udalak eta Topaguneak Ikusi eta ikasi eta Harrapazank programak antolatu dituzte, gazteenei euskarazko aisialdia eskaintzeko. Gehien bat sarean egingo dira.
Bea Ibañez: “Beharrezkoa da familia eredu guztiak kontuan hartzea”
Ibañezek nahiko luke ama bakarren familiak "beste edozein aukera bezalakoa" izan daitezen. Hori gertatu arte, "erremintak" eman gura dizkio alabari, "egiten dizkioten galderentzako erantzunak izan ditzan".
Landareak, porlanari eusteko
Hainbat adituk proiektu bat gauzatu dute Zaratamoko Arkotxa auzoko urtegian urik ez metatzeko eta ingurua lehengoratzeko. Besteak beste, bioingeniaritza teknikak erabili dituzte. Teknika horiek landareak eta haien sustraiak baliatzen dituzte lurzoruari eusteko eta eremua egonkortzeko.