Azken urteetan kaioak nabarmen ugaritu dira Bizkaiko kostaldean. Hazkunde hori mugatzeko, udalek habiak eta arrautzak kentzen dituzte teilatuetatik.
Gizartea
Kolektiboa babesgune lur arrotzean
Bizkaiko kaleko saltzaileen Bmolo Moye Dole elkartea 2017an sortu zuten. Ordutik, hainbat arazo larriagotu egin dira, eta horiei aurre egiteko erresistentzia kutxa bat jarri dute martxan, beste talde batzuekin batera.
Ibilaldiko ekitaldietan parte hartzeko izena eman behar da
Maiatzaren 30ean egingo dute Bizkaiko ikastolen jaialdia, Sopelan. Bihar, Irrintzi Deiadarra egingo dute Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolen artean.
Adituek Leioako Udondoko zubia babesteko eskatu dute, berriro
Burdinurtu teknikarekin eginda, zutik geratzen den Europako zubi bakarrenetakoa da. 1848an inauguratu zuten zubia Bilbon, eta 1876an Leioara eraman zuten haren zati bat.
Auzolanez, herriaren zaintza erdigunera
Urduñako bizilagunek auzolanak egin izan dituzte hainbat urtetan, herriko zenbait txoko atondu eta garbitzeko. Orain, hilabeteko azken asteburuero egin nahi dituzte jarduerak.
Gerraren arrastoak pausoz pauso
Memoriaren Ibilbidea osatu dute Galdakaon, 1936ko gerran esanguratsuak izan ziren lekuekin. Oraingoz bost geraleku ditu, eta aurrerantzean handituz joango da. Toki bakoitzean panelak ipini dituzte: gune bakoitza izan zenaren ezaugarri nagusiak biltzen dira, herritarrek "herriko historiaren berri" izan dezaten.
Bizkaiko baso motak, eskala txikian jarrita
Bizkaiko Foru Aldundiak bertoko hainbat zuhaitz espezie landatuko ditu Erandioko Akarlandako parkean. 1,5 kilometroko ibilbide gidatua antolatuko dute, herritarrek aukera izan dezaten espezie horiek ezagutzeko.
Baltzolako koba itxita, Q sukarra agertzeagatik
Q sukarrarekin gaixotu dira Dimako inguru horretan ibili diren hainbat lagun. Lehen kasua urtarrilekoa da. Haitzuloa garbituko du diputazioak. Baliteke gaitza ahuntz batzuek eroan izana.
Hiru urte, euskara enpresaren eguneroko jardunean txertatzeko
Durangoko Merindadearen Mankomunitateak Landue egitasmoa ipini du martxan. 12 enpresa handik eta 30 enpresa txikik hartuko dute parte, hizkuntza ohiturak aldatzeko.
Ateak zabaltzeko zaintza sarea
Durangon bizi diren Ekuatore Gineako herritarren sarea da Ceiba elkartea. Beren kultura ezagutarazteko, elkar zaintzeko eta gizarteratzeko helburuz sortu zuten, duela bost urte inguru.