Joan den astelehenera arte, Ondo Bizi Arte Egotaldia egin dute Karrantzan, bosgarren urtez, Mutur Beltz elkarteak antolatuta. Lau sortzailek parte hartu dute, eta ardiei moztutako ilearekin zer sor daitekeen izan dute gogoetarako gai nagusia. Urtea bukatu aurretik, erakusketa bat egingo dute.
Gizartea
“Oztoporik gabeko” oinezkoen sare bat aldarrikatu dute Bilbon
Hiriburuko auzokideen elkarteek eta Ekologistak Martxanek plataforma bat osatu dute. Soilik oinezkoei bideratutako ibilbideen sare "atsegin" bat eskatu diote udalari.
30 urte auzora zabalduta
Astelehenean bete ziren 30 urte Bilboko Deustuko merkatua okupatu eta Gazte Lokal bihurtu zutela. Ekitaldi sinbolikoa egin dute asteon; urrirako bi asteko egitaraua dute.
Hitanoa, egunerokotasunera
Durangaldeko eta Galdakaoko Berbalagunek hitanoa berreskuratzeko egitasmoak abiatu dituzte. 'Poltsikorako hitanoa' liburuxka argitaratu dute Durangaldean. Bihar bertso saio bat dute Iurretan.
Mendikosoloko urtegiaren etorkizuna, herritarren esku
Arrigorriagako Udalak prozesu parte hartzaile bat abiatu du. Hiru aukera dituzte. Urtegiaren katalogazioa da konpondu beharreko arazoa.
Erandion ez dute Altzaga auzoko “berdegune bakarra” galdu nahi
Tartanga Berdea eguna ospatu berri du izen bera duen plataformak. Altzaga auzoan duten "aisialdirako leku seguru eta zabal" bakarrean etxebizitzak egingo dituztela salatu dute bizilagunek.
Lazunak gutizia bihurtu guran
Plentziako Itsas Estazioan lazunak akuikultura bidez zelan hazi ikertu dute. Herritarren artean duten ospe txarra kendu eta pertsonen elikaduraren parte bihurtzea da asmoa.
Kamioilariek diote bidesariek dirua biltzeko helburua dutela
Aldundiak esan du 4.000 kamioik 40 kilometro gehiago egiten dituztela egunero autobideak ez ordaintzeko, eta elkarrizketarako prest azaldu da.
Elkartu, sendotu eta hedatzeko
Durangaldeko neska gazteek Biribilketa izeneko topaketa eguna antolatu dute domekarako, Iurretan. Neska gazteek bizitzen dituzten gaiak eta hausnarketak izango dituzte hizpide. Aisialdi eskaintza ere antolatu dute, eskualdeko hiru musika talderekin. 80 neska baino gehiagok eman dute izena.
Jaiotza historikoak
Maiatzaren 30ean bi, eta ekainaren 2an beste bat: joan den astean jaio dira azkeneko hamarkadetako lehen arrano arrantzaleak Urdaibain. 2013an espeziea leheneratzeko martxan ipini zuten proiektuaren emaitza dira.