Herriko elkarlaguntza sareak okupatu du, bere beharretarako eta espekulazioa salatzeko.
Gizartea
Trenbide gainean loratzen
Durangoko Udalak trenbide zaharraren lursailetan zer egin erabakitzeko proiektu parte hartzailea abiatu du. Lehen fasea amaitzean, ekarpenen sintesia egin, eta proiektuan txertatuko dituzte. Ondoren, herritarrek balioztatu beharko dute.
Urak harro Plentziako portuan
Portuaren berrantolaketaren ondoren amarraleku barik geratu diren hainbat ontzi jabek auzitara jo dute. Ontzi jabeen elkartearen arabera, EKPk zozketa egiteko eredua aldatu egin du, eta eredu berria ez da bidezkoa.
Txakurrak solte ibiltzeko hiru eremu egokituko dituzte Sopelan
Iturrieta parkean, Etxebarri kaleko parkean eta Iberrotan kokatuko dituzte espazioak, eta datozen asteetan irekiko dituzte. EH Bildu ez dago ados hiru guneak mugatzearekin.
Sarera euskaraz murgiltzen
Abadiñoko Udalak AbadiñON lehiaketa jarri du martxan; 12 eta 16 urte arteko lagunei zuzenduta dago. Helburua da sare sozialetan eta Interneten euskara sustatzea.
Taxiak, auzoa eta erdigunea lotzeko konponbide legez
Landaguneak zein baserri auzoak herrigunearekin konektatzeko asmoz, auzoetako taxi zerbitzua jarri dute martxan Bizkaiko zenbait herritan. Astelehenetik zapatura bitarte izaten da erabilgarri, eta mugikortasun arazoak konpontzea du helburu.
Mezuak diren argazkiak
Pentsiodunek urteak daramatzate elkarretaratzeak eta manifestazioak egiten. Lau urte igaro dira mobilizazio jendetsuak hasi zirenetik, eta hori gogoraraziko dute biharko manifestazioetan. Urteetako borroka ikusarazteko, argazki erakusketa bat ipini dute Getxoko Abian kultur elkartean, hilabete osorako.
Manifestazioa egingo dute gaur Barakaldon eraso matxisten aurka
Argitan emakumeentzako aholku etxeak egin du deialdia. "Politika publiko integralak" eskatu ditu. Ezkerraldean emakumeen aurkako lau eraso salatu dituzte urtea hasi berritan.
Teknologia, ikasteko lagun
Barakaldoko Agharas elkarteak eta Elkartenetek hamabi ordenagailu gela sortuko dituzte Marokon, umeei ikaste prozesuan laguntzeko. Euskal umeek eskoletan erabilitako gailuak dira.
Ziurtasun gutxiko beste urte bat
Azken biak bezala, 2022a ere COVID-19aren urtea izango da. Kultur eta kirol ikuskizun nagusiak itzuliko dira, hala ere. Korrikak eta Euskaraldiak bultzada emango diote euskaltzaletasunari. Zahar etxeetako langileek borrokan jarraituko dute. Eta Portugaletek 700 urte beteko ditu.