Santurtzin eta Gatikan joan den asteburuan hasi zituzten festak. Abadiñon, asteon hasi dira. Parte hartzeko ekitaldi ugari daude denean.
Gizartea
Mediku falta salatu dute, berriz
Larrabetzuko bizilagunek txarretsi dute Osakidetzak oporraldietan ez jartzea familia medikuaren ordezkorik. Lea-Artibain eta Arratian ere antzeko egoerak salatu dituzte.
Kamioiak herrigunetik pasatzeko debekua betearazteko eskatu dute
Atxondoko Udalak dekretu bat onartua du AHTaren lanetan ari diren kamioiak Apatamonasteriotik pasatzea debekatzeko. Azpiegituraren aurkako mugimenduak salatu du ez dela betetzen.
Moratoria “txalotu” dute, baina eukaliptoa zergapetzea nahi dute
2026 arte eukaliptoa landatzeko debekuari pauso garrantzitsua deritzo Kolore Guztietako Basoak ekinbideak, baina ohartarazi du baso autoktonoak laguntzeko politikak falta direla.
Geltoki gehiegi ditu autobusak
Lea-Artibai Amankomunazgoak Bizkaibus zerbitzua hobetzeko eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari. Ospitaleetara eta Bilbora joateko bidaiak laburtu nahi dituzte, zuzenean joango diren autobusekin.
Ortuellan, industria hondakinak kudeatzeko lantegiaren aurka
Industria hondakinak tratatzeko lantegi bat jarriko dute Ortuellan; 2025ean hasiko da martxan. Sader Ez plataformak manifestazioa egin zuen domekan egitasmoaren aurka.
Ur zikinentzako irtenbide eske
Arrankudiaga-Zolloko eta Arakaldoko udalek salatu dute araztegi batera lotu gabeko Hego Uribeko herri bakarrak direla. Nerbioiren arrorako estrategia bateratu bat eskatu dute.
Sarraskien muineraino
Gerediaga elkarteko Jon Irazabalek izen-abizenak jarri dizkie Durangoko bonbardaketaren egileei. Haren hitzetan, zenbait zantzuk iradokitzen dute Picasso Durangoko sarraskian inspiratuta hasi zela 'Gernika' marrazten.
Gasolinoak Bilbon Ibaizabal osoan ibiltzea eskatu dute
Ezker Anitza-IUk proposatu du ontziok garraio publikoaren sisteman sartzea. Udaletan, Batzar Nagusietan eta Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko dute beren proposamena.
Errekaldeberrin Batxilergoa arriskuan dagoela salatu dute
Ikasleen eta gurasoen arabera, Bilboko Errekaldeberri institutuan Jaurlaritzak ez du utzi betiko batxilergo adarrak hautatzen azken egunetara arte. Jaurlaritzak ukatu egin du.