Aranzadi zientzia elkarteak jarri die eraztuna, eta lehen aldia da espezie horri jarri diotena. 2013an espeziea lehengoratzeko martxan jarritako proiektuaren emaitza dira.
Gizartea
Orozkok Jaurlaritzari eskatu dio Larragorriko proiektu eolikoa eteteko
Eusko Jaurlaritzak buletinean argitaratu du Green Capital Development enpresaren proiektua. Udalak dio ezin dela baimenik eman legebiltzarrak energia berriztagarrien plana onartu arte.
Bisitak gora, eguraldiak lagunduta
Gero eta turista gehiagok hautatzen dute landetxeetara eta kanpinetara joatea. Pandemiaren ostean, aire zabaleko eremuak nahiago dituzte askok. Udarako aurreikuspen onak dituzte landetxeetan eta kanpinetan.
Haurren autonomiaz hausnartzeko bideak
Haurrak eskolara oinez eta euren kabuz joateak dauzkan onurak nabarmendu ditu Eskolabidean proiektuari buruzko azterlan batek, baina gurasoen kezkak ere azaleratu ditu, eta gogoeta berriak ireki.
Bilbon hainbat igogailu eta jolas parke eraikiko dituzte
Hamar proiektu egingo dituzte guztira, eta hiribilduko barruti guztietan izango dira esku hartzeak, Bilboko Udalak iragarri duenez. Aurrekontua 23 milioi eurotik gorakoa da.
Ondorioztatu dute metroaren 4. linea errentagarria litzatekeela
Gontzal Ruiz ekonomialariak ikerketa lan bat egin du, eta kalkulatu du 21 urte eta hil bat beharko liratekeela inbertsioa berreskuratzeko. Jatorrizko ibilbidea erabili du lanean.
Partzuergoak ur sareko azpiegiturak “lapurtu” dizkiola salatu du Eak
Busturialdeko Ur Partzuergoak Bilbo Bizkaiarekin bat egitean, kide ziren herrien ondasunak eman zizkion lehenak bigarrenari, "bereak ez ziren arren". Eako Udalak EAEko Auzitegi Nagusira jo du.
Erabileran nagusi
Kaleko neurketen arabera, Lea-Artibai da Hego Euskal Herrian euskara gehien entzun den eskualdea. Ondarroako euskara teknikariak uste du arreta joerari jarri behar zaiola; Lekeition helduengan zelan indar egin aztertuko dute.
Baserria eta kalea gerturatzen
Landa inguruko postarien eta bezeroen arteko gertutasuna azpimarratu du Eukene Murillo postariak. PDA batzuekin bulegoko zerbitzuak etxeetan eskaintzen hasi dira.
Elkarbizitzarako bizilekua
2024an irekiko dute Belaunaldien Arteko Zentroa, Getxon. Mendekotasun egoeran dauden ehun egoiliarrentzako lekua eta gazteentzako berrogei apartamentu izango ditu.