[URTEKARIA, 2022] Gurutzetako Larrialdi Zerbitzuko hainbat langilek lan baldintza "jasangaitzak" salatu dituzte.
Gizartea
Proiektuak, abiadura hartuta
[URTEKARIA, 2022] Metroaren laugarren eta bosgarren lineetako proiektuek bidea hasi dute. Itsasadarreko tunelak tren lotura ere izango du. Enkarterriko eta Orozkoko parke eolikoek kezka sortu dute.
Ezohiko sikatea eta ezohiko suteak
[URTEKARIA, 2022] Aurrekari gabeko sutea izan da Balmasedan, haizea eta sikatea lagun. Udan, ohiko euriaren erdia egin du, eta hornidura arazoak egon dira.
Eraso matxista guztiek jaso dute mugimendu feministaren erantzuna
[URTEKARIA, 2022] Hilketa matxista bat eta beste hainbat eraso salatu dituzte aurten. Ziztada kasuak ere jomugan izan dituzte, batez ere herriko jaietan.
Parke eolikoaren aurkako mendi martxa egingo dute etzi Enkarterrin
Artzentales, Sopuerta, Galdames eta Muskiz artean, zortzi aerosorgailu ipini nahi ditu Euskal Haiziek. Enkarterrin Parke Eolikorik Ez plataformak dio ingurunea, ondarea eta ekonomia hondatuko dituela.
Ardurarentzako gotorlekua
Moda jasangarriaren alde ekiten du The Eko Lab elkarteak: gaur egungo moda azkarra eta kontsumo masiboa baztertu, eta tokiko ekoizpenak eta diseinatzaileak ezagutarazten egiten dute behar, 2020tik, ikastaro, hitzaldi eta proiekzioen bitartez. Lokal bat zabaldu berri dute, Bilboko Iralabarri auzoan.
Elikagaiak xahutzea saihesteko egitasmoa martxan da Bilbon
Bilboko merkataritzako eta ostalaritzako bederatzi enpresatan janaria ez xahutzeko plan pilotu bat abian jarri dute. Jaurlaritzak, Bilbo Dendek eta Elika fundazioak bultzatu dute.
3.000 etxe hornitzeko plakak
Galdakaoko Udalak orube bat eskuratu du Usansolon, eguzki plakak jarri eta energia kooperatiba bat sortzeko. Usansoloko Udala osatzean haren esku utziko du.
Dakitenak eta ez dakitenak, kezkatuta
Eusko Jaurlaritzaren asmoa da Igorre, Mallabia eta Lemoako zabortegiak handitzea eta Artxandakoa berriz zabaltzea. Informazio falta salatu dute udalerriotan.
Bihotz kirurgia Basurtuko ospitalean geratuko da, oraingoz
Arabako Auzitegiak behin-behinean eten du Eusko Jaurlaritzak zerbitzua Gurutzetako ospitalera lekualdatzeko erabakia. Basurto Bizirik plataformak aurkeztu zuen helegitea.